Berriak
2022(e)ko uztailaren 15(a) 12:18
Bizkaiak arlo digitaleko nazioarteko bizkortze-programa bat aurkeztu du Estoniako Startup Wise Guys bizkortze-enpresaren eskutik
Ekonomia Sustatzeko Saila
Startup Wise Guys SaaS Bilbao programa BATen instalazioetan egingo da. Beraren helburuak honako hauek dira: SaaS, adimen artifiziala, ikusmen artifiziala, blockchain eta 5G teknologien arloko nazioarteko startup hoberenak bizkortzea Bilbotik, eta Bizkaian nazioarteko startup berriak sortzen eta garatzen laguntzea.
swg-akordioa
La Diputación Foral de Bizkaia, a través de Beaz y Seed Capital, y la aceleradora estonia Startup Wise Guys (SWG) han firmado un acuerdo de colaboración para poner en marcha un programa de aceleración de startups internacionales del ámbito digital que se desarrollará en las instalaciones de BAT, el centro internacional de emprendimiento de Torre Bizkaia.
La diputada de Promoción Económica, Ainara Basurko, y el CEO de Startup Wise Guys, Cristóbal Alonso, han dado a conocer los detalles del programa de aceleración que tendrá dos ediciones iniciales (2022 y 2023) con un objetivo de participación de entre 10 y 12 startups por edición.
Sumamos un nuevo aliado internacional al ecosistema de Bizkaia ante la inminente apertura de BAT el próximo mes de septiembre. Queremos encontrar proyectos que se vengan a Bizkaia para crecer aquí, aumentando la masa crítica de nuevas empresas innovadoras. Es el día a día en el que trabajan las sociedades forales Beaz y Seed Capital: reforzar el ecosistema de emprendimiento avanzado y la atracción de talento y startups internacionales. El objetivo último es tener una economía más competitiva. Imposible sin talento y sin innovación. Y sin personas emprendedoras
, ha subrayado Ainara Basurko.
A fin de lograr un programa de aceleración con impacto real en las startups participantes se ha definido un perfil tipo que permita un idóneo proceso de selección: soluciones con enfoque business to business (B2B); equipo mínimo de dos personas como promotoras de la startup y con involucración total en el proyecto; prototipo/MVP validado y que disponga de primeras métricas de ventas, así como modelos de negocio orientados al escalado y el crecimiento internacional.
Además, el programa se ha enfocado hacia una serie de tecnologías y ejes de actividad prioritarias, basadas tanto en la experiencia y conocimiento de SWG en la aceleración de startups de este perfil, como en el interés de Bizkaia por atraer determinadas verticales y tecnologías en función de las prioridades de especialización del territorio: Tecnologías software SaaS, inteligencia artificial, algoritmos deep learning, blockchain y 5G. Y verticales como software de Fabricación Avanzada, 3D, optimización del consumo de energía, automatización inteligente, -sistemas de transporte autónomo o de ciberseguridad en IoT, por citar algunas.
El programa de aceleración de startups se traduce en los siguientes ejes:
- Enfoque presencial o semipresencial, incluyendo una estancia en Bizkaia a lo largo de entre 6 y 8 semanas, con posibilidad de extender la presencia en el territorio durante la duración completa del programa (6 meses). Durante la estancia em Bizkaia las startups seleccionadas podrán disponer de espacio en BAT.
- Contenido formativo orientado a la aceleración y escalado de proyectos emprendedores, incluyendo entre otros, formación sobre ventas y tracción comercial, desarrollo de negocio, financiación, modelos de negocio orientados al escalado, entre otros temas.
- Inversión de hasta 100.000 euros por parte de SWG en las startups participantes, que podrá verse complementada con la posible cofinanciación de hasta 100.000 euros por parte de Seed Capital Bizkaia, en aquellas startups seleccionadas que cumplan los criterios.
Startup Wise Guys
Startup Wise Guys es una aceleradora de startups de alcance internacional con base en Estonia. Startup Wise Guys desarrolla programas de aceleración e inversión desde sus distintos fondos de capital riesgo para startups internacionales de carácter tecnológico e industrial en las verticales de SaaS, Fintech, Ciberseguridad y Sostenibilidad; habiendo gestionado iniciativas de este tipo en Estonia, Letonia, Lituania, Italia, Dinamarca, Rumania, Africa (online) y España.
SWG ha sido nombrada hottest
Accelerator in Europa in 2021 entre otros reconocimientos internacionales y gestiona fondos con un capital bajo gestión cercano a los 50 millones de euros.
Más información sobre el programa: https://startupwiseguys.com/saas-bilbao/
Bizkaiko Foru Aldundiak Beaz eta Seed Capital sozietateen bidez eta Estoniako Startup Wise Guys (SWG) bizkortze-enpresak lankidetza-akordioa sinatu dute nazioarteko startup-ak bizkortzeko programa bat abian jartzeko Bilbon, hain zuzen ere BATen, Bizkaia Dorreko nazioarteko ekintzailetza zentroan.
Ekonomia Sustatzeko Saileko diputatu Ainara Basurkok eta Startup Wise Guys-eko CEO Cristóbal Alonsok bizkortze-programaren berri eman dute: bi edizio edukiko ditu hasieran (2022 eta 2023), eta asmoa edizio bakoitzean 10 - 12 inguru startup aritzea da.
Bizkaiko ekosistemak nazioarteko aliantza berria dauka datorren irailean BAT irekitzen denerako . Proiektuak erakarri nahi ditugu Bizkaira, hemen hazteko. Horrela berrikuntzako enpresen masa kritikoa handituko da. Horiexek dira Beaz eta Seed Capital foru sozietateen eguneroko lanaren helburua: ekintzailetza aurreratuaren ekosistema sendotzea eta nazioarteko talentua eta startupak erakartzea. Azken batean, helburu nagusia gure ekonomia lehiakorragoa izatea da. Hori ezinezkoa da talenturik eta berrikuntzarik gabe. Eta ekintzailerik gabe ere ezinezkoa da.
, esan du Ainara Basurkok.
Bizkortze-programak egiazko eragina eduki dezan parte hartzen duten startupetan, hautapen-prozesua erraztuko duen profil-eredua zehaztu da: business to business (B2B) ikuspegiko soluzioak; gutxienez bi pertsona startuparen sustatzaile gisa, proiektuan buru-belarri sartuak; prototipoa/MVP egiaztatua eta lehen salmenta-kopuruak dauzkana; eskalatzea eta nazioarteko hazkuntza xede duten negozio-ereduak
Gainera, programak lehentasuneko teknologia eta bertikalak finkatuta dauzka, honako hauek oinarri hartuta: SWGek honelako startupak bizkortzen bildutako esperientzia eta ezagutza, eta Bizkaiak bertako espezializazio-lehentasunen arabera bertikal eta teknologia jakinak erakarri nahi izatea. Hain zuzen ere, teknologien artean: SaaS softwarea, adimen artifiziala, deep learning algoritmoak, blockchain eta 5G. Eta bertikalen artean: fabrikazio aurreratuko softwarea, 3D, energiaren kontsumoaren optimizazioa, automatizazio adimentsua, garraio-sistema autonomoak, eta IoT segurtasuna, besteak beste.
Startupak bizkortzeko programak honako ardatz hauek dauzka:
- Ikuspegi presentziala edo erdipresentziala; egonaldi bat Bizkaian, 6 - 8 aste bitartekoa, eta programaren iraunaldian (6 hilabete) lurraldean barna zabaltzeko aukera. Startupak Bizkaian dauden artean espazioa edukiko dute BATen.
- Ekintzailetzako proiektuak bizkortzea eta eskalatzea xede dituen trebakuntza, honako hauek lantzen dituena, besteak beste: salmentei eta merkataritza-trakzioari buruzko informazioa, negozioaren garapena, finantzabideak, eskalatzea xede duten negozio-ereduak.
- SWGek 100.000 euro jarriko ditu gehienez parte hartzen duten startupak finantzatzeko; horrez gainera, Seed Capital Bizkaiak beste 100.000 euro ipini ahal izango ditu irizpideak betetzen dituzten startupak finantzatzeko.
Startup Wise Guys
Startup Wise Guys nazioartean ari den Estoniako startup-bizkortzailea da. Startup Wise Guysek bizkortzeko eta inbertitzeko programak egiten ditu teknologiaren eta industriaren arloetako nazioarteko startupetarako arrisku-kapitaleko funtsez baliatuz SaaS, Fintech, zibersegurtasuna eta jasangarritasuna bertikaletan. Honelako ekimenak kudeatu ditu Estonian, Letonian, Lituanian, Italian, Danimarkan, Errumanian, Afrikan (online) eta Espainian.
SWG "hottest" Accelerator in Europa in 2021 izendatu dute, nazioarteko beste aintzatespen batzuk beste eta 50 milioi euro inguruko arrisku-kapitaleko funtsa kudeatzen du.
Informazio gehiago programari buruz: https://startupwiseguys.com/saas-bilbao/
Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna
Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.
Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.
(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira
Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:
TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:
Komunikazio Zuzendaritza Nagusia
Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao
TRATAMENDUAREN HELBURUA:
Bizkaitarren Egiten: newsletter.
ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:
interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:
- Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
- Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
- Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
- 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak
Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen
Kargatzen...