Berriak
2022(e)ko uztailaren 07(a) 12:18
Jaietan sexu-erasoen aurkako foru kanpaina gizonak sentsibilizatzean oinarritzen da
Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila
“Zergatik dira emakumeak beldurra pasatzen dutenak etxera bakarrik itzultzean?” Hori da galdera-modura adierazitako mezu nagusia. Kanpaina uda osoan zehar garatuko da sare sozialetako plataformen bidez, bai eta furgonetetan ere, kontzertuetan, dantzalekuetan eta herri-jaietan materiala banatzeaz gain. Pasa den urtean guztira 224 emakume izan ziren Bizkaian sexu-askatasunaren aurkako delituen biktima, pandemia hasi aurreko 2019ko antzeko kopurua, alegia.
Teresa Laespada.
Laespada: “Emakumeen eskubideek eta askatasunek ezin dute atzera egin”
Bizkaiko Foru Aldundiak jai-giroetan sexu-erasoen aurkako kanpaina abiarazi du, gizonak sentsibilizatzeko. Xede horrez, mezu nagusi modura galdera bat du: "Zergatik dira emakumeak beldurra pasatzen dutenak etxera bakarrik itzultzean?".
Kanpaina hau karteletan eta bideoan egokituko da, eta uda osoan zehar sare sozialen plataformen bidez garatuko da. Halaber, jai-giroetara helaraziko da, hala nola kontzertu, dantzaleku eta herri-jaietara, panelak izango dituen furgonetaren bidez. Gainera, sentsibilizazio-materiala banatuko da.
Teresa Laespada Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko foru diputatuak gaur goizean kanpaina aurkeztu du San Mames futbol-zelaiaren ondoan dagoen zabalgunean, hain zuzen ere, gaur arratsaldean BBK Liveraino igotzeko lehenengo autobus bereziak irtengo diren gunetik hurbil.
Kanpaina sare sozialen bitartez, besteak beste, Youtube, Spotify, Facebook, Twitter edo TikTok, eta kanpoko publizitate-guneetan, hala nola Metro, EuskoTren edo Renfe Aldiriak dituzten kokaguneetan, zabalduko da. Halaber, bi furgoneta gaitu dira kanpainako irudiak dituzten panelekin, gure udalerrietako dantzaleku, kontzertu eta jai-eremuetan zehar ibili eta materiala banatzeko.
Laespadak azaldutakoaren arabera, uda iritsi da eta, bereziki, pandemiako bi urteek ekarri dituzten murrizketa guztiak atzean utzi ditugunean, gure kezka areagotu da
.
Erakunde-ordezkari eta emakume naizen neurrian… kezkatuta nago. Emakumeen eskubide- eta askatasun-arlo askotan atzera egiten ari garelakoan nago. Emakumeok jairako, pozik egoteko, dantzatzeko, solasean jarduteko, barre egiteko, gozatzeko eskubidea dugu. Gustuko dugunarekin aisi-orduak, bai eta gauekoak ere, partekatzeko eskubidea dugu, beldurrik gabe, aseguru eta berdintasun-baldintzetan
, azpimarratu du.
Ildo horri eutsiz, gogorarazi du jaietan emakumeenganako eraso-gertaerak errepikatzen ari direla. Hala gertatu da Ortuella, Sopela edo Sestaon azken asteetan.
DATUAK
Bizkaian Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak erregistratutakoaren arabera, diputatuak sexu-askatasunaren aurkako delituei buruzko zenbait datu eman ditu. Datu horiek Bizkaiko Indarkeria Matxistaren Behatokian biltzen dira.
Joan den urtean 224 emakume Bizkaian sexu-askatasunaren aurkako delituen biktima izan ziren. Kopuru honekin pandemiaren aurreko kopuruetara itzuli zen, 2019an gure lurraldean delitu horien emakume biktimen kopurua 233koa izan baitzen.
Emakume biktimen kopurua 2016tik 2019ra gorantz zihoan. Pandemiaren aurreko lau urte horietan ia bikoiztu egin zen biktimen kopurua. 2016ko 122 emakume biktimetatik 2019ko 233 emakume biktimetara pasa zen.
Emakumeen sexu-askatasunaren aurkako delituak gertatzen diren asteko egunari dagokionez, batez ere asteburuak dira. 2015etik 2021era guztira sexu askatasunaren aurkako168 delitu gertatu ziren ostiralean, 254 larunbatean eta 289 igandean. Ideia bat egiteko, astelehenean 140, asteartean 133, asteazkenean 147 eta ostegunean 130 izan ziren.
Beste modu batera esanda, 2015. eta 2021. urteen bitartean Bizkaian erregistratutako sexu-askatasunaren aurkako delitu guztietatik % 56,3 ostiral, larunbat edo igandean gertatu ziren. Era berean, oso adierazgarria da emakume biktimen adina. Kasu honetan joan den urteko datuak aipatuko ditut. 2021. urtean 224 emakume izan ziren sexu-askatasunaren aurkako delituen biktima. Horietatik 86 adingabeak ziren, hau da, guztien % 38,3. 30 urte edo hortik beherakoak aintzat hartuz gero, 165 emakume dira, hots, guztien % 73,6.
GAZTEAK
Kanpaina honen hartzaileak gazteak dira, batik bat, gizonak, ziur baikaude bereziki jai-aisiaren uneetan eta inguruneetan banako eta taldeko jokabideari buruzko hausnarketa egin behar dutela
. Horregatik, irudian gizon gazteen talde bat dago eta galdera planteatzen dute: zergatik dira emakumeak beldurra pasatzen dutenak etxera bakarrik itzultzean?
Kanpaina berritzailea da, nahiz eta ez den halako ekintza-mota lehenengoz egin. Pandemia hasi baino lehen jaietan sexu-erasoen aurkako kanpaina garatu zen, eta Ana Urrutia kazetariak lagundu zuen.
Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna
Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.
Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.
(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira
Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:
TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:
Komunikazio Zuzendaritza Nagusia
Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao
TRATAMENDUAREN HELBURUA:
Bizkaitarren Egiten: newsletter.
ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:
interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:
- Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
- Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
- Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
- 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak
Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen
Kargatzen...