Berriak
2022(e)ko Juneren 21(a) 12:00
Unai Rementeria: “Elkarrekin definitu ditugu Arratiako eta Mungialdeko pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko proiektuak”
Ahaldun Nagusiari laguntzeko unitatea - Ahaldun Nagusia
Bizkaiko Ahaldun Nagusiak “Herri Txiki, Aukera Handi” programaren lehen fasea amaitu ondoren gauzatuko diren proiektuetako batzuk aurreratu ditu bi eskualdeekin: kolektibo kalteberentzat eta gazteentzat eskariaren araberako garraio-zerbitzuaren proiektu pilotu bat abian jartzea, Arratiako N-240 errepideko zirkulazioa hobetzeko 2,7 milioi euroko inbertsioa edo Mungialdeko herriak ibilbide berdeen bidez lotzeko 1,7 milioiko inbertsioa, besteak beste. Iazko martxotik, Foru Aldundiak eta Mungialdeko eta Arratiako 18 udalek, 3 mankomunitatek eta beste tokiko eragile batzuek, proiektu pilotu honen lehen fasean sartuta daudenek, eskualde-mailako erronka partekatuei buruz hausnartu dute, eta horiei erantzuteko proiektu edo ekimen nagusiak identifikatu dituzte, guztira 40 topaketatan (banakako bilerak eta lan-jardunaldiak kontuan hartuta). Foru Aldundiak “Herri txiki, aukera handi” proiektua martxan jarriko duen hurrengo eskualdeak Enkarterri eta Busturialdea izango dira.
Unai Rementeria eta ‘Herri Txiki, Aukera Handi’ programaren udalen alkateak
Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusiak iazko martxoan Mungialdean eta Arratian abian jarritako ‘Herri Txiki, Aukera Handi’ parte-hartze prozesuaren lehen fasearen ondorio nagusiak aurkeztu ditu. Aurkezpenean izan dira, halaber, Elixabete Etxanobe Herri Administrazio eta Erakunde Harremanetarako foru diputatua eta bi eskualdeetako udalerrietako alkateak. Proiektu pilotuan parte hartu duten udalerriak honako hauek izan dira:
- Arratiako eskualdean: Arantzazu, Areatza, Artea, Bedia, Dima, Igorre, Lemoa, Ubide eta Zeanuri.
- Mungialdean: Arrieta, Bakio, Fruiz, Gamiz-Fika, Gatika, Laukiz, Maruri-Jatabe, Meñaka eta Mungia.
‘Herri Txiki, Aukera Handi' Bizkaiko udalerriek dituzten beharrei erantzuteko tresna izateko asmoarekin sortu da, elkarlanean, guztiek zerbitzu publikoen eskaintza bera izan dezaten, bai sozialak, bai mugikortasunari, aisialdiari, kulturari edo kirolari lotutakoak, bai Interneterako sarbideari lotutakoak.
Horixe da, hain zuzen ere, Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusiak proiektu honen abiaraztea azaltzeko azpimarratu duen alderdi nagusietako bat: Herri Txiki, Aukera Handi'
jarri genuen martxan Bizkaiko herri guztietan, eskualde guztietan, aukera-berdintasuna bermatzeko. Pertsona guztiek, edonon bizi direla ere, kalitatezko zerbitzu publikoak eskura izango dituztela bermatzeko. Bizkaiko herri guztiek aukera berdinak edo antzekoak dituztela erakusteko. Eta egitateen bidez frogatzeko, proiektuen bidez.
Era berean, nabarmendu nahi izan du prozesu horri ekiteko moduaren azpian dagoen baterako gobernantza-eredua: Elkarrekin definitu ditugu Arratiako eta Mungialdeko pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko proiektuak
, azpimarratu du Rementeriak.
Amaitu berri den fase pilotuan, Aldundiak, Arratia eta Mungialdea batzen dituzten 18 udalek, bi eskualdeetako 3 mankomunitateek eta tokiko eragileek beren zerbitzuen erradiografia egin dute, eskualde mailako erronka partekatuei buruz hausnartu dute eta erronka horiei erantzuteko proiektu edo ekimen nagusiak identifikatu eta ezarri dituzte.
Horretarako, iazko martxotik, 39 bilera egin dira guztira (bi udal bakoitzarekin eta bat inplikatutako hiru mankomunitateetako bakoitzarekin). Bi eskualdeetan ere egin dira lan-jardunaldiak, eta joan den ostegunean, saio banatan, prozesuaren emaitzak partekatu ziren, jarraitu beharreko hurrengo urratsak ezarri ahal izateko.
Aldundiak, bere aldetik, udalerriek beren buruari ezarri dizkioten erronkak kontrastatu ditu foru-sailekin, horiek gauzatzeko lana elkarrekin nola egin aztertzeko.
Udalerriek markatutako lehentasunak bat datoz, neurri handi batean, Bizkaia Egiten foru-estrategiaren ardatz diren 4 ardatzekin: jarduera ekonomikoa bultzatzea, mugikortasuna eta ingurumen-iraunkortasuna hobetzea, lurraldea modernizatzea eta, jakina, Bizkaian bizi diren pertsona guztientzat aukera-berdintasuna lortzea.
Bi eskualdeak hobetzeko proiektuak
Bizkaiko Ahaldun Nagusiak ‘Herri Txiki, Aukera Handi' programaren lehen fasea Arratia eta Mungialdearekin amaitu ondoren gauzatuko diren proiektuetako batzuk aurreratu ditu. Horietako bat izango da bi eskualdeetan barne-mugikortasuna hobetzeko proiektu pilotu bat abian jartzea. Bi eskualde horietan, herrigune asko sakabanatuta daude, hiriguneetatik urrun, eta ezinezkoa da zenbait kolektiboren beharrak ohiko garraio publikoaren lineen bidez betetzea. Batez ere, bi kolektibo jakini zuzendutako garraio-zerbitzu bat abian jartzea da helburua: kalteberatasun-egoeran dauden pertsonena (mendekotasun-egoeran edo premia bereziak dituzten adinekoena) eta gazteena, bigarren kasu horretan garraio publikoa konektatzeko zentroetara hurbiltzeko. Horretarako, Aldundiak milioi eta erdi euro bideratuko ditu.
Bizkaiko Foru Aldundiak eskualde bakoitzean gauzatu beharreko proiektuen artean, hauek zehaztu dira lehentasunen artean:
- Arratiako eskualdean: mugikortasunaren arloan, Rementeriak adierazi du foru erakundeak 2,7 milioi euro bideratu dituela N-240 errepidean 11 bazterbide egiteko kamioientzat (abuztuan amaituta egotea espero da). Era berean, 1,3 milioi euro inbertituko ditu haraneko udalerri guztiak lotuko dituen 38 kilometroko bide berdeko ibilbidea ezartzeko. Bide hori egokitzeko lanak aurtengo azken hiruhilekoan hasiko dira. Jarduera ekonomikoaren eta enpleguaren esparruan, Zulaibar Lanbide Heziketako Zentrora bideratutako 4,3 milioiez gain, 100.000 euro bideratuko dira Errota Fundazioa indartzeko, eskualdeko sustapen ekonomikoaren sustatzaile gisa, eta 700.000 euro Arteako Ekomuseoa berritzeko erabiliko dira, horrek Arratia turismoaren aldetik sustatzen lagunduko baitu. Era berean, Aldundiak Gertu eskualdeko arreta integraleko bulego berri bat irekiko du Igorren, 600.000 euro inguruko inbertsioa izango duena, eta herritarrek Aldundiaren 150 izapide eta zerbitzu jaso ahal izango dituzte eskualdetik mugitu gabe.
- Mungialdean: mugikortasunaren arloan, Aldundiak 1,7 milioi euro bideratuko ditu Mungialdeko herriak ibilbide berdeen bidez lotzeko, besteak beste. Ahaldun Nagusiak gogorarazi duenez, Foru Aldundiak Gertu eskualdeko arretarako bulego integrala jarri berri du martxan duela bi hilabete Mungiako eskualderako, eta, adinekoen arretan zentratuta, herriko udalak lokal bat utziko du. Lokal horretan Aldundiak EtxeIKT eredua duen zentro bat jarriko du martxan 2023an, 544.000 euroko foru-inbertsioa eginez; zentro horrek teknologia eta hurbiltasuna konbinatzen ditu eredu berri bati jarraituz, betiere mendetasun-egoeran dauden pertsonek etxean jarraitzeko duten nahia indartzeko eta bermatzeko, euren bizi-kalitatea hobetuz. Halaber, Foru Aldundiak Mungialdeko Behargintza eta Jata-Ondo indartuko ditu 100.000 eurorekin, eskualdeko garapen ekonomikoaren erreferente gisa.
‘Herri Txiki, Aukera Handi' proiektuak beste bi eskualdetan izango du jarraipena laster: Enkarterrin eta Busturialdean.
Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna
Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.
Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.
(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira
Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:
TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:
Komunikazio Zuzendaritza Nagusia
Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao
TRATAMENDUAREN HELBURUA:
Bizkaitarren Egiten: newsletter.
ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:
interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:
- Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
- Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
- Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
- 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak
Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...