2022(e)ko Mayren 17(a) 12:00

Bizkaiak zerga-iruzurraren aurkako borroka indartzeko neurri berriak onetsi ditu

Ogasuna eta Finantzetako Saila

Aldundiak Foru Arauaren Aurreproiektua onetsi du eta, besteak beste, 600.000 eurora jaitsi du zerga-zor handiak dituzten pertsonen zerrendarako muga, lurralde komuneko SICAVak likidatzeko araubide iragankorra onetsi du eta kriptodiruari buruzko informazio-eskakizunak zehaztu ditu. Era berean, sozietateen gaineko zergan ingurumen-kenkaria hobetu du eta I+G+b-arena eguneratu du.

Bizkaiko Foru Aldundiak Foru Arau Aurreproiektua onetsi du, 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera Bizkaiko zerga-araudian aldaketak eta doikuntzak sartzeko. Neurri hauen bitartez Aldundiak zerga-iruzurraren aurkako borroka- eta prebentzio-neurriak indartu nahi ditu, Bizkaiko zerga-araudia errealitate juridiko eta ekonomiko aldakorrei egokitu eta Araba eta Gipuzkoako lurralde historikoek dituztenekin harmonizatzeaz gain. Foru Aldundiko Gobernu Kontseiluak onartu ondoren, Foru Arauaren Proiektua Batzar Nagusietara iritsiko da izapidetzeko.

Aldaketa eta doikuntzarik aipagarrienak honako hauek dira:

Sozietateen gaineko Zergaren Foru Araua.

  • Garapen jasangarria, ingurumena kontserbatu eta hobetzea eta energia-iturrien aprobetxamendu eraginkorragoa helburu duten proiektuekin lotutako inbertsioen eta gastuen gaineko kenkaria; kuota likidoaren gaineko kenkariaren muga % 35etik % 50era gehitu da.
  • Ikerketa, garapen eta berrikuntza teknologikoaren gaineko kenkariak; software aurreratuaren eta berrikuntzaren zerga-kontzeptuak eguneratu dira, nazioarteko erreferentziazko definizio berrienetara eta egungo errealitate teknologikora egokitzeko.
  • Konpentsazio-erreserba bereziak hobetu dira enpresa-kapitalizazioak sustatzeko, irabaziak berdintzeko eta ekintzailetza bultzatu nahiz produkzio-jarduera indartzeko.
  • Lurralde komunean kapital aldakorreko inbertsio-sozietate (SICAV) zehatzetako Bizkaiko bazkide zergadunentzat 11/2021 Legeak xedatzen duen araubide iragankorra onetsi da, baldin eta desegitea erabakitzen badute.

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Araua.

Gauzaz lan-etekina ez kontuan hartzeko ustezko berria sartu da; garraio publikoan egindako lekualdaketen gastuak orekatzeko langileek jasotzen dituzten zenbatekoak, urteko 1.500 eurora arte.

Zergei buruzko Foru Arau Orokorra.

Zerga-zor handiak dituzten pertsonen zerrenda; zerrendan agertzeko zenbatekoa 1.000.000 eurotik 600.000 eurora murriztea. Era berean, zordunak ez dira zerrendan agertuko alegazioen aldian zorra 600.000 eurotik behera jaisten bada.

Tokiko Ogasunei buruzko Foru Araua.

Salbuespenezko edo presazko arrazoietan eta, bereziki, COVID-19ak sortu duen osasun-krisian funtsatuta, tokiko erakundeek udal-tasen gainean ezohiko hobariak onesteko aukera dute.

Informazio-eskakizunak.

  • Diru birtualen titularrek saldoen eta diru hori izateko nahiz eragiketak egiteko zerbitzuak ematen dituztenek haiekin egindako eragiketen informazioa adierazi beharko dute.
  • Atzerrian ondasunak eta eskubideak aitortzeko eskakizunari buruzko araubide juridikoa Europako legezkotasunari egokitzea. Berariazko zehapen-araubidea kendu da eta informazio-eredua aurkezten ez bada, justifikatu gabeko ondare-irabazia egoztean ezingo da preskripzioan babestu.

Egin zaitez Bizkaia egiten newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...