Berriak
2022(e)ko maiatzaren 14(a) 11:00
La Encartada Fabrika Museoak Industria Ondareari buruzko Estatuko VIII. Kongresua hartuko du
Euskara, Kultura eta Kirol Saila
TICCHI-Espainiak (Industria Ondarea Kontserbatzeko Nazioarteko Kongresuak) La Encartada Fabrika Museoa aukeratu du ekainaren 2, 3 eta 4an Industria Ondareari eta Herri Lanei buruzko Estatuko VIII. Kongresua egiteko. Euskadik ekitaldi hau hartzen duen lehen aldia da.
La Encartada Fabrika Museoak Industria Ondareari buruzko Estatuko VIII. Kongresua hartuko du
TICCHI-Espainiak (Industria Ondarea Kontserbatzeko Nazioarteko Kongresuak) La Encartada Fabrika Museoa aukeratu du ekainaren 2, 3 eta 4an Industria Ondareari eta Herri Lanei buruzko Estatuko VIII. Kongresua egiteko. Euskadik ekitaldi hau hartzen duen lehen aldia da.
La Encartada Fabrika Museoak, industria ondareari dagokionez Europa mailako erreferentea denak, hartuko du TICCHI-Espainiak, industria ondarearen arloan estatu mailan erreferentea denak, antolatutako ondare industrialari buruzko VIII. Kongresua. Ekainaren 2, 3 eta 4an estatu osoko eta nazioarteko 50 aditu inguru Balmasedan bilduko dira genero-ikuspegitik abiatuta ondare industrialari buruz hausnartzeko. Topaketa zientifiko aitzindaria da generoaren eta industrializazioaren aztarna material eta ez-materialen arteko harremanari modu monografikoan heltzen.
Kongresuan parte hartuko dute, besteak beste, Mercedes López Garcíak, estatu espainiarreko arkeologia industriala aztertzen aitzindariak; Sonia Puente Landazurik, Asturiasko Printzerriko Hirigintzako eta Lurralde-Antolamenduko zuzendari nagusiak; eta M.ª José Torrecilla Gorbeak, La Encartada Fabrika Museoko teknikariak. Ekainaren 2an 9:00etan egingo den Kongresuaren irekieran Lorea Bilbao Ibarrak, Euskara, Kultura eta Kirol diputatuak, hartuko du parte, TICCHIko presidentea den Ainara Martinez Matíarekin batera.
Kongresuak iraungo duen hiru egunetan besteak beste honako gai hauei buruz hitz egingo da: ondare industriala genero-ikuspegiarekin aztertzeko iturriak; emakumeak, haurtzaroa eta memoria industriala: protagonistak eta eragileak; genero-ikuspegiak produkzio-lekuetan: lurraldeak, espazioak, makinak eta soziabilitateak; eta genero-ikuspegi berriak industria-ondarea interpretatzeko.
Kongresu honek ikerketa modu berri bat posible ote den hausnartzera gonbidatzen gaitu. 2030 Agendako Garapen Jasangarrirako hamazazpi Helburuetako bat lortzen lagundu nahi duen ekitaldi zientifikoa; zehatzago esanda, 5. zenbakia duena: generoen arteko berdintasuna lortzea.
"Ingeniaritzako aitzindariak" erakusketa
Kongresua hainbat ekitaldik osatzen dute. Horien artean azpimarratzekoa da Valentziako Demetrio Rines Katedrak lagapenean utzi duen "Ingeniaritzako Aitzindariak" erakusketa. Erakusketa horretan garapen industrial eta ekonomikorako bereziki garrantzitsuak diren emakume ingeniarien lana jasotzen da; protagonistetako bat Araceli Sánchez Urquijo da, Sestaon jaio zena eta gerrako umeetakoa izan zena. Erakusketa ekainaren 2tik irailaren 30era bitartean bisitatu ahal izango da.
Ekainaren 3an Linarejos Moreno artistak La Encartada Fabrika Museorako berariaz diseinatutako esku-hartze artistikoa egingo du, ekoizkortasunean oinarritutako sistema sozioekonomikoek gizartean dituzten ondorioei buruzko hausnarketa.
Gainera, Kongresuan parte hartzen duten pertsonek aukera izango dute ondare-ibilbideak egiteko Bizkaiko industria-gune enblematikoetan.
La Encartada Fabrika Museoa
La Encartada Fabrika Museoa ondare industrialren kontserbazioaren erreferentea da. La Encartada S.A. 1892an sortu zen eta 100 urte justu egin zituen jardunean. Fabrikan artilea lantzen zen eta hainbat gai egiten ziren: txapelak -produktu nagusia-, mantak eta oihalak, baita eskularruak, bufandak, biserak, buru-berokiak eta, jakina, matazak eta harilak ere. Fabrikak langile-auzo txiki bat ere sortu zuen, langileentzako etxeekin, kapera-eskolarekin eta abarrekin.
2007tik La Encartada Fabrika Museoa museo industriala da. Eraikinak eta makineria gogorarazteko gaitasun eta ahalmen handiko multzoa dira eta bisitak Penintsulako industria-iraultzaren hasierara eramaten gaitu.
La Encartadaren balio handienetako bat XIX. mendearen amaierako eta XX. mendearen hasierako makineria bilduma bikaina da, gehienak ingelesak. Bere irudia eta hornidura teknologikoa ia osorik eta ukitu gabe mantendu ditu, eta osorik mantentzen ditu ekoizpen-prozesuko elementu guzti-guztiak, lehengaia gordinik hartzetik paketatze- eta bidaltze-prozesura arte. Osotasun tekniko horrengatik eta bere kontserbazio egoera bikainagatik La Encartada bisitatzeko aukera ematen duen bakarra da bere generoan.
Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna
Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.
Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.
(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira
Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:
TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:
Komunikazio Zuzendaritza Nagusia
Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao
TRATAMENDUAREN HELBURUA:
Bizkaitarren Egiten: newsletter.
ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:
interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:
- Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
- Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
- Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
- 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak
Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen
Kargatzen...