2022(e)ko martxoaren 09(a) 11:29

Erandio eta Barakaldo arteko zubi birakari batek itsasadarraren bi ibaiertzetako bizikleta-sareak lotuko ditu

Ahaldun Nagusiari laguntzeko unitatea

Mike Schlaichek, egitura handietan espezializaturiko nazioarteko erreferentziazko ingeniariak, diseinatu du zubia. Zubiak 470 metroko luzera izango du eta 2024an jarriko da martxan. Unai Rementeriak azpimarratu duenez, zubi honek bultzada handia ematen dio mugikortasun iraunkorragorako trantsizioari eta “berriz ere Bizkaiko etorbide nagusia den itsasadarrari begira bizitzera eramaten gaitu”. Orain Aldundiak eraikuntza-proiektua idatziko du, obren lizitazioaren aurreko urratsa. Proiektuan eraikitzeko epea eta beharrezko inbertsioa zehaztuko dira.

Unai Rementeria y Mike Schlaich

Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak eta Mike Schlaich ingeniariak Erandio eta Barakaldo lotuko dituen bizikletentzako eta oinezkoentzako zubiaren diseinua aurkeztu dute. Diseinu hori Aldundiaren proiektua da itsasadarraren eskuineko ibaiertzetik Bilbo eta Getxo lotuko dituen bizikletentzako eta oinezkoentzako bulebarrarekin lotua dago. Bi proiektuak 2024rako amaitzea aurreikusten da.

Zubi horrek bi ibaiertzetako bizikleta-sareak lotuko ditu eta bizikletaren erabilera erraztuko du inguru metropolitarrean eguneroko joan-etorrietan.  Hori dela eta, Unai Rementeria ahaldun nagusiak uste du beste bultzada bat emango diola Bizkaiak esku artean dituen proiektuen (hala nola Metroa Galdakaora eta Usansoloko ospitalera hedatzea; bulebarra; Amorebieta, Iurreta eta Durango arteko bidegorria edo Bizkaibizi bizikleta-sistema publikoa) bidez gauzatzen ari den mugikortasunaren trantsizioari.

Proiektuaren arabera, 400 metro karratuko gune publiko berri bat sortuko da Erandion, eta Barakaldon zubia itsasadarraren ondoko aisialdi-eremuan lurreratuko da. Ildo horretatik, Rementeriak lurraldea zoriondu du berriro itsasadarrera begira bizi garelako, Bizkaiaren etorbide handira begira, eta zubi horrek oraindik gehiago lotuko dituelako Ezkerraldea eta Eskuinaldea eta gehiago lotuko duelako Bizkaia. Era berean, agerian jarri du aurrerapenaren gakoa: gizarte bakarra izan gaitezela; aukera-berdintasunarekin, zerbitzu publikoetarako sarbide berberarekin eta bizi-kalitate berdinarekin.

470 metroko luzera duen egitura arin bat

Zubiaren diseinatzaileak, Mike Schlaichek, egitura lerden eta arin bezala deskribatu du, inguruan behar bezala txertatua, ikusizko inpaktu txikiarekin eta eraginkorra; materialak eta pisua optimizatzen dituelako. Ibilguaren 240 metroak libratzeko, 470 metroko luzera duen taula bat zabaltzen du, trazatu bihurgunetsuarekin. Honela, bi ibaiertzetako maldak leuntzen ditu, bizikletaren erabilera errazteko eta, aldi berean, galiboko 6,5 metrorainoko ontziak pasatzeko adinako altuerara iristeko. Ontzi handiagoetarako, zubia bi mekanismo birakariren bidez irekiko da, eta 50 metroko zabalerako nabigazio-kanala eskainiko da.

Zubiaren sekzioak sei metro izango ditu, eta horrek, bizikletak segurtasunez ibiltzeko tokia mugatzea ahalbidetzen du, bizikletak eta oinezkoak bereiziz.

Ingeniariak nabarmendu duen beste alderdi bat lurreratzeak konpontzea da, bi ertzetan zubiak libre uzten baitu itsasadarraren aurrealdea oinezkoek erabili dezaten. Era berean, hirigintza-ahokadura egoki bat lortu da, bereziki Erandion (bertan gune erabilgarri gutxiago dago). Udalerri horretan, zubiaren aztarna ontziralekuaren plazan 900 metro karratukoa izango da. Gune publikoaren galera hori konpentsatzeko, Foru Aldundiak 1.300 metro karratuko gune berri bat sortuko du itsasadarraren gaineko hegalkinen bidez.

Are garrantzitsuagoa, diseinuan arreta berezia jarri zaio hura erabiltzen duten pertsonen segurtasunari, puntu beltzak saihesten baititu; zubiaren edozein puntutatik, pertsona batek ikusi egin dezake eta ikusia izan daiteke, eta une oro norantz doan ikusi dezake.

Erandio eta Barakaldo

Zubiaren aurkezpenean Barakaldoko alkatea, Amaia del Campo, ilusioz beterik agertu da proiektu honekin, pertsonak eta auzoak protagonista nagusitzat hartuta Barakaldoko bigarren eraldaketa sozial eta urbanoa indartzen duelako. Gogorarazi du zubia kokatuko den eremuan hiri-parke handia egongo dela, hondartza berdearekin, kirol-guneekin eta familiaren aisialdirako espazioekin.

Erandioko alkateak, Aitziber Olibanek, adierazi duenez, asmoa da zubi hori lanera modu jasangarrian mugitzeko bide bat izan dadila, eta uste du zubi horren eraikuntzak, bulebarrarekin lotuta, industria-tradizioa errespetatzen duen hirigintza-eraldaketa ekarriko duela.

Hurrengo urratsak

Proiektua definitu ostean, berau jendaurrean jarriko da; herritarrek, enpresek edo erakundeek alegazioak aurkezteko aukera izan dezaten. Prozesu horren ostean, beharrezko eransketekin, eraikuntza-proiektua egingo da. Aurreikuspenen arabera, obrak uda aurretik lizitatuko dira, urte amaieran edo 2023 hasieran eraikitzen hasteko. Lanen iraupena zein egikaritze-aurrekontua eraikuntza-proiektuan definituko dira (aurreikuspenen arabera, 18 hilabete eta 16,5 milioi euro inguru, hurrenez hurren).

Mike Schlaichi buruz

Mike Schlaich ingeniaria nazioarteko erreferentea da egituren diseinuari dagokionez, bereziki, egitura arinei eta argi askoko egiturei dagokienez. Schlaichek, Stuttgart, Berlin, Nueva York, Sao Paulo, Shanghai eta Parisen egoitzak dituen SBP ingeniaritzako bazkide-zuzendariak, dozenaka zubi, estadio handi, erakusketa-areto edo dorre diseinatu ditu mundu osoan. Erandio eta Barakaldo arteko zubia Euskadin egiten duen bere lehenengo obra da.


Bideoak

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...