2022(e)ko otsailaren 12(a) 12:00

Bizkaiak errekurrituko du PFEZren erregelamenduaren deuseztasun partziala deklaratzen duen epaia

Ogasuna eta Finantzetako Saila

Aldundia ez dator bat pertsona partikular batek egoitza elektronikoaren bidez deklarazioak aurkezteko prozeduraren aurka aurkeztutako demandari dagokionez auzitegiak egiten duen interpretazioarekin eta berretsi egiten du zergadunek aukera izango dutela errenta-aitorpena Internet bidez, telefonoz eta foru-bulegoetan aurrez aurre aurkezteko.

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak PFEZren erregelamenduaren deuseztasun partziala deklaratu du errenta-aitorpenak  Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez aurkezteko prozedurari dagokionez. Pertsona partikular batek aitorpena egoitza elektronikoan aurkezteko derrigortasunaren eta jakinarazpenen prozeduraren aurka jarritako errekurtsoa partzialki baiesten duen epai horri buruz Foru Aldundiak honako hau adierazten du:

  • Auzitegiaren epaiak ez du inolako garrantzi edo eragin praktikorik Foru Ogasunak PFEZaren aitorpena aurkezteko zergadunei eskaintzen dizkien zerbitzuetan. Horrela hurrengo Errenta kanpainan zergadunek euren aitorpena, aurreko urtean bezala, egoitza elektronikoan, telefonoz, Ogasunaren bulegoetan edo, Ogasunaren zirriborroarekin ados badaude eta itzuli beharreko emaitza bada, Gertu bulegoan, automatikoki, aurkeztu ahal izango dute. Gainera, Ogasun eta Finantzetako foru diputatuak Batzar Nagusietan iragarri zuen bezala, hurrengo Errenta kanpainan asistentzia-zerbitzuak eta telefono bidezko eta aurrez aurreko aurkezpen-zerbitzuak indartuko dira.
  • Aldundia ez dator bat auzitegiak PFEZren Erregelamenduari buruz egiten duen interpretazioarekin PFEZaren aitorpena egoitza elektronikoan aurkezteko betebeharrari dagokionez. Aurreko puntuan adierazi den bezala, egoitza elektronikoa ez da aitorpena aurkezteko bide bakarra, eta zergadunek gehien eskatzen dutena bada ere, aurreko errenta kanpainan 163.034 pertsonak aurkeztu zuten aitorpena telefonoz, bulegoetan edo automatikoki. Aurkeztutako 636.264 aitorpenen % 25,6 izan ziren.
  • Era berean, ez dator bat Auzitegiak egoitza elektronikoko jakinarazpenei buruz egiten duen interpretazioarekin. Izan ere, Foru Ogasunak paperezko jakinarazpenak bidaltzen dizkie egoitza elektronikoaren bidez iristen ez diren pertsonei. Errentaren azken kanpainan 128.964 jakinarazpen egin ziren postaz.

Epai honek errentaren kanpainan eragin praktikorik ez duela berretsiz, Foru Aldundiak herritarrei adierazi nahi die hurrengo kanpainan errenta-eredu berria hobetzen jarraituko duela, zergadun bakoitzari aitorpen-zirriborro bat eskainiz eta laguntza pertsonaleko zerbitzuak indartuz, pertsona guztiei zerga-betebeharrak betetzen laguntza emanez.

Foru Aldundiak kasazio-errekurtsoa jarriko du epai horren aurka Auzitegi Goreneko Administrazioarekiko Auzien Salan.

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...