Berriak
2022(e)ko urtarrilaren 21(a) 10:00
Bizkaiak Estatuarekin itundutako zerga berriak bere zerga-sisteman sartzeko prozedura hasi du
Ogasuna eta Finantzetako Saila
Jendaurrean jarri ditu Estatuarekin berriki itundutako Zerbitzu Digital Jakin Batzuen gaineko Zergaren eta Finantza-Transakzioen gaineko Zergaren foru arauen aurreproiektuak.
Bizkaiko Foru Aldundiak izapideak hasi ditu Bizkaiko zerga-sisteman bi zerga-figura berri sartzeko: Zerbitzu Digital Jakin Batzuen gaineko Zerga eta Finantza-Transakzioen gaineko Zerga. Bi foru arau horien izapidea Kongresuak, abenduaren 23an, 2021eko uztailaren 29ko Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoaren Lehenengo Erabakiaren edukia Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Itunean sartzeko lege-proiektua onartu ondoren hasi zen.
Bi kasuetan zeharkako zergak dira, eta Estatuak unean-unean ezarritako arau substantibo eta formal berberen arabera arautuko dira eta Lurralde Historikoak ahalmena izango du horietako bakoitzaren aitorpen- eta sarrera-ereduak zehazteko.
Foru arauen bi aurreproiektuak jendaurrean jarrita hasitako prozeduraren helburua bi zerga-figura horiek arautzea da, Ekonomia Itunean finkatutako lotura-puntuak jasoz.
Zerbitzu Digital Jakin Batzuen gaineko Zerga
Zerbitzu Digital Jakin Batzuen gaineko Zergak zenbait zerbitzu digitalen prestazioak zergapetzen ditu (lineako publizitate-zerbitzuak, lineako bitartekaritza-zerbitzuak eta datuen transmisio-zerbitzuak). Zerga honen Foru Arauaren Aurreproiektuak zerbitzu horien erabiltzaileek jarduten duten IPko konexio-puntua ezartzen du eta zehazten du bere zergadunak likidazio-aldiaren hasieran honako atalase hauek gainditzen dituzten horrelako zerbitzuak ematen dituzten erakundeak direla: aurreko urte naturaleko negozio-zifraren zenbateko garbia 750 milioi eurotik gorakoa izatea, eta aurreko urte naturaleko zergari lotutako zerbitzu digitalen prestazioetatik eratorritako diru-sarreren zenbateko osoa 3 milioi eurotik gorakoa izatea.
Zergadunek, zerga-egoitza edozein dela ere, Bizkaiko Foru Aldundiari ordainduko dizkiote zergak, zergari lotuta Bizkaiko Lurralde Historikoan egindako zerbitzu digitalen bolumenaren arabera.
Finantza-Transakzioen gaineko Zerga
Finantza-Transakzioen gaineko Zergak 1.000 milioi eurotik gorako kapitalizazio-balioa duten sozietateen akzioak merkatu arautu batean eskuratzea zergapetzen du.
Azken batean, baloreak eskuratzen dituen pertsona izango da zergaren zergaduna, eta subjektu pasiboa izango da norberaren konturako erosketa egiten duen inbertsio-zerbitzuetako enpresa edo kreditu-erakundea, eta zergak Bizkaian ordaindu beharko ditu, sozietate-egoitza Bizkaian duten sozietateen akzioei dagozkien eragiketen arabera zehazten den eragiketa-bolumenaren proportzioan.
Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna
Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.
Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.
(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira
Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:
TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:
Komunikazio Zuzendaritza Nagusia
Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao
TRATAMENDUAREN HELBURUA:
Bizkaitarren Egiten: newsletter.
ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:
interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:
- Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
- Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
- Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
- 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak
Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen
Kargatzen...