Berriak
2022(e)ko abenduaren 28(a) 09:00
Aldundiak luzamendua izapidetzen hasi da, eukaliptoaren hedapena geldiarazteko eta 2025era arte halakorik landatzea debekatzeko
Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Saila
Foru-erakundeak jendaurrean ikusgai jarri du Mendien Foru Arauari egindako xedapen gehigarri honen testua, alegazioak aurkeztu ahal daitezen. Fase hori amaitu eta aipaturiko alegazioak ebaluatu ostean, testua Batzar Nagusietan izapidetuko da behin betiko onetsi dadin, aurreikuspenen arabera, 2022ko lehenengo hiruhilekoan.
Bizkaiko Foru Aldundiak lurraldean eukaliptoaren hedapena geldiarazteko xedea duen luzamendua izapidetzen hasi da. Luzamendu hori indarrean dagoen Mendien Foru Arauan txertatuko da, xedapen gehigarri gisa. Testu hori jendaurrean egongo da orain, alegazioak aurkeztu ahal daitezen, eta espezie horren landaketa 2025eko abenduaren 31ra arte mugatuko du.
Hala, adierazi du data horretara arte xedapen hau indarrean sartu aurretik onesten diren edo xedapena indarrean sartu aurretik izapidetzen ari diren eta azkenik onesten diren eukalipto-birlandaketak bakarrik baimenduko direla. Landaketa horietarako betearazpen-epea 30 egun naturaleko epean amaituko da, xedapen hori indarrean sartzen den egunetik zenbatzen hasita.
Horrez gain, luzamenduan era berean ezartzen denaren arabera, denbora-tarte berean (2025eko irailaren 31ra arte), eukalipto-birlandaketak bakarrik baimenduko dira lursailean aurretik nagusiki espezie honek osaturiko baso-masa bat egon bada (hau da, baso-masa osoaren % 50 baino gehiago eukalipto handien —7,5 zentimetroko edo gehiagoko diametroa dutenak— oinak badira), "baldin eta aurreko landaketak indarrean dagoen sektoreko legerian xedatutakoaren arabera gauzatu badira". Edonola ere, ez da baimenduko eukaliptoarekin birpopulatu beharreko azalerak aurretik espezie horrekin landaturiko azalera gainditzea.
Aldundiak jendaurreko kontsulta-prozesu bat egin du luzamendu hori ezartzeko aukerari eta egokitasunari buruz. Prozesu horretan hainbat erakunde sektorialek, hainbat ekoizle eta ingurumen-kolektibok, komunitate zientifikoak eta teknikoak eta partikularrek hartu dute parte, eta erakunde eta pertsona horien guztien iritziak bildu dira.
Orain proiektua jendaurrean jarriko da eta, alegazioak aurkezteko epea bukatutakoan, Aldundiak jasotako alegazioei erantzun beharko die, eta luzamendua izapidetzen jarraituko du, eta Batzar Nagusietara helaraziko du. Erakunde hori arduratuko da luzamendua behin betiko onesteaz. Onespen hori 2022ko lehen hiruhilekoan gertatu beharko litzateke.
Mendien Foru Arauari egindako xedapen gehigarri honek beharrezko lege-euskarria ezartzen du eukaliptoaren baso-erabilera arautzeko eta haren hedapena geldiarazteko, espezie hori landatzeko muga Mendien Foru Arau berrian jaso ahal izateko xedearekin. Arau hori gure lurraldeko baso-kudeaketa iraunkorraren egungo eta etorkizuneko errealitateetara egokitu eta eguneratuko da.
Egin zaitez Bizkaia egiten newsletter-en harpideduna
Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.
Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.
(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira
Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:
TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:
Komunikazio Zuzendaritza Nagusia
Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao
TRATAMENDUAREN HELBURUA:
Bizkaitarren Egiten: newsletter.
ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:
interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:
- Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
- Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
- Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
- 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak
Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...