2021(e)ko abenduaren 17(a) 10:00

263 pertsonak parte hartu dute adimen-desgaitasuna duten pertsonentzako Bizkaiko Foru Aldundiaren bigarren EEPko azterketan

Herri Administrazioa eta Erakunde Harremanetarako Saila

Deituek larunbat honetan egin dute azterketa, Bizkaiko Foru Aldundiak berariaz adimen-desgaitasuna duten pertsonentzako deitu dituen bost plaza betetzeko hiru probetatik lehenengoan: plazetako hiru mendekoen kategoriarako izango dira eta, lehen aldiz, bi plaza mantentze-lanetako langileen kategoriarako dira. Aldundiko plantillako ehun boluntario inguru bilduko dituen dispositiboak, aldez aurretik horretarako prestakuntza jaso duenak, probara aurkezten diren pertsonak zaindu eta lagundu ditu une oro. Oinarriak, testuak eta materialak horrelako hautaketa-prozesu batera egokitzeko foru erakundeak, berriz ere, kolektibo horrekin lan egiten duten hirugarren sektoreko erakundeen laguntza izan du. Bizkaiko Foru Aldundiak kolektibo honentzat egiten duen bigarren EPE espezifikoa da, 2017an deitutakoaren ondoren. Orduan 5 pertsona sartu ziren foru erakundearen egituran mendeko lanpostuak betetzeko.

Adimen-desgaitasuna duten pertsonentzako bigarren EEPko azterketa

Bizkaiko Foru Aldundiak adimen-desgaitasuna duten pertsonen integrazioan aurrera egiten jarraitzen du kolektibo horri berariaz zuzendutako Enplegu-Eskaintza Publiko berri baten bidez. Larunbat honetan egin da, Bilboko Euskalduna Jauregian, deialdi honetako hiru hautaprobetako lehena. Deialdi honen xedea bost plaza betetzea da: hiru mendeko lanpostuak betetzeko izango dira eta, lehen aldiz, bi plaza mantentze-lanetako langileenak dira.

Bigarren aldia da Aldundiak desgaitasun intelektuala duten pertsonei bereziki zuzendutako plazak deitzen dituena. Prozesu berri honetan Foru Erakundeak pertsona talde horrekin lan egiten duten hirugarren sektoreko erakundeen laguntza izan du berriro, besteak beste Adimen Urritasuna duten Pertsonen Aldeko Erakundeen Euskal Federazioa (FEVAS), Apnabi, Gaude, Lantegi Batuak edo Euskadiko Down Sindromea Fundazioa.

Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako diputatuak, Elixabete Etxanobek,  erakunde horien ezinbesteko laguntza nabarmendu du EEP berri hau gauzatzeko, eta deialdiak berak Bizkaiko Foru Aldundiarentzat duen garrantzia aipatu du, ezgaitasun intelektuala duten pertsona guztien benetako inklusioan aurrera egiten jarraitzeko gure konpromisoa sendotzen duelako. Etxanobek azaldu duenez, lan-munduan eta Aldundia bezalako erakunde batean erabat integratzeko urrats eraginkorra da hau, eta azpimarratu du kolektibo hau osatzen duten pertsonak gai direla ez bakarrik  % 100ean buru-belarri eta sakon prestatu duten oposizio horri aurre egiteko, baizik eta proposatzen duten guztirako. Kasu askotan desgaitzen dutenak inguruneak direnez, foru erakundeak egokitu egin ditu laguntza-premia bereziak dituzten pertsonek proba honetan ahalik eta ahalmen gehien garatu ahal izan ditzaten eta, horrela, oposizioa baldintza berdinetan eta aukera-berdintasunez egin ahal izan dezaten.

Deialdiaren oinarriak, inprimakiak, eskabideak, jarraibideak eta gai-zerrenda (hamar gairekin, 8 teoriko eta 2 praktiko) Irakurketa Erraza deritzon sistemara egokitu dira, euskaraz eta gaztelaniaz,  ahalik eta ondoen uler daitezen. Halaber, informazioa aurkezteko formatua bereziki pentsatu da  irakurtzeko zailtasunak dituzten pertsonentzat eta desgaitasuna duten pertsonentzat, kontuan hartuta irakurtzeko materialek, ikus-entzunezkoek eta multimedia materialek behar bezala irakurri eta ulertu ahal izateko modukoak izan behar dutela.

Prozesuan parte hartzeko ez da titulaziorik eskatu, baina ezinbestekoa da adimen-desgaitasuna izatea eta, gainera, % 33ko edo gehiagoko desgaitasun-maila aitortua izatea.

Prozesuaren garapena

Oposizio-faseak hiru ariketa ditu, lehenengo biak derrigorrezkoak eta baztertzaileak, eta hirugarrena, euskararen ezagutzari buruzkoa, borondatezkoa eta ez-baztertzailea. Lehenengo ariketan, larunbat honetan egingo dena, 25 galderako galdera-sortari erantzun beharko zaio; galdera bakoitzean erantzuteko hiru alternatiba eskaintzen dira,  eta erantzun horietako bat bakarrik izango da baliozkoa. Galdera  hauek gai-zerrendaren zati orokorrari buruzkoak dira.

Foru Aldundiko 100 profesionalek (Herri Administraziorako eta  Erakunde Harremanetarako Saileko  eta Gizarte Ekintza Saileko langileak, Bizkaiko Suhiltzaileak, Oinarrizko Zentroa eta medikuntza-taldea) osatuko duten dispositibo batek proba idatzira aurkezten diren hautagaiak zainduko ditu une oro.

Prozesu osoa muturreko segurtasun sanitarioko neurriak betez egingo da eta une oro saihestuko dira pertsonen pilaketak. Horregatik, hautagaiak apurka-apurka sartuko dira, segurtasun-tarteak mantenduz. COVID-19aren pandemian Foru Erakundeak garatutako deialdi guztietan abian jarri diren neurri berberak dira.

Proba burutuko den lekuaren eta espazioaren irisgarritasuna bermatzeko, irisgarritasun kognitiboa barne, erreferentziazko pertsona bat egongo da sei hautagaiko. Erreferentziako pertsona horrek informazio zuzena eta egokitua ziurtatuko die proba honen egoitzan kokatu eta mugitzeko, idatzizko ariketa egingo duten mahairaino gidatuko ditu, eta proba egiten den bitartean behar duten edozein errekerimendutan lagunduko die. Ariketa hori egiteko ordu eta erdi izango dute, zorrotz neurtuko dena.  Deialdia egiten den bitartean eta deialdia osatzen duten gainerako probetan laguntza emango duen pertsona-taldeak adimen-desgaitasuna duen kolektiboari buruzko ezagutza nahikoa eskuratu du, hautaketa-prozesua behar bezala garatzeko beharrezkotzat jo den prestakuntza eta sentsibilizazioa jaso ondoren.

Bigarren ariketa praktikoa izango da, oinarrizko makinak maneiatzeari buruzkoa, adibidez fotokopiagailuak, plastifikagailuak, koadernagailuak, eskanerra eta inprimagailua. Proba hori 2022. urtearen  hasieran egingo da.

Hautaketa-prozesua amaitu ondoren, eta adimen-desgaitasuna duten pertsonak lanpostuan arrakastaz integratzeko eta eginkizunak betetzeko, kasu bakoitzean lan-prestatzaile baten laguntza izango dute, Enplegu Lagunduaren metodologiaren barruan. Azterketa gainditu baina plazarik lortzen ez dutenak prozesu horren ondoriozko lan-poltsan sartuko dira; lan-poltsa hori, gainera, lurraldeko udal guztien eskura jarriko da, Bizkaia inklusiboa lortzeko bidean aurrera egin ahal izan dezaten.

Prozesu berritzaile honek kanpoan izan dituen aintzatespenak

Bizkaiko Foru Aldundia, 2017an, desgaitasun intelektuala duten pertsonentzat berariaz zuzendutako plazen deialdia egin zuen lehen euskal administrazioa izan zen. Plaza lortu zuten bost pertsonek hiru urte beteko dituzte datorren otsailean Foru Erakundearen egituran sartu zirenetik.

Aldundiak martxan jarri zuen hautaketa-prozesu berritzaileak 2020an saria jaso zuen Plena Inclusión erakundeak ematen duen ‘Enplegu Publikoaren eta Desgaitasun Intelektualaren Sariak-Premios de Empleo Público y Discapacidad Intelectual’ lehen sarietan, zehatzago esanda "Hirugarren Sektorearekiko Lankidetza" kategorian.

Urte berean, finalista gisa hautatu zuten Vienan egoitza duen The Innovation in Politics Institute erakundeak urtero ematen dituen Innovation in Politics Awards 2020 sarietan. Erakunde horrek Europa osoko tokiko eta eskualdeko administrazio publikoek abian jarritako eta beste batzuentzat inspirazio-iturri izan daitezkeen lan berritzaile eta sortzaileenak saritzen ditu. 2020ko edizioan  Europako 398 erakundek hartu zuten parte eta lan eta  programa horiek Europako 1.000 herritarrek baino gehiagok ebaluatu zituzten.

Egin zaitez Bizkaia egiten newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...