2021(e)ko abenduaren 15(a) 11:47

Bizkaibusek Bilboko Geltoki Intermodalean duen Informazio Bulegoa berritu du

Garraioak eta Mugikortasun Jasangarria Sustatzeko Saila

2019an behin-behinean abian jarri zena ordezten du. Irudi modernoagoa eta gaurkotuagoa eskaintzen du, Aireporturako autobus zerbitzua indartzeaz gain.

Gómez Viar

Miguel Ángel Gómez Viarrek, Garraioak eta Mugikortasun Jasangarria Sustatzeko diputatuak, Bizkaibuseko Informazio Bulego berritua inauguratu du asteazken honetan, hilak 15, 2019ko azaroan, Bilboko Geltoki Intermodal berria inauguratu zenean, behin-behinean abian jarri zena ordezten du.

Espazio modernoagoa da, erabat argia, oztopo fisiko edo bisualik gabea eta urrunetik erraz identifika daitekeena. 43 metro karratu ditu eta argi eta garbi transmititzen du Bizkaibusen irudia eta, bereziki, Aireportura doan autobus-zerbitzua.

Bizkaibuseko Informazio Bulego berritua Bilboko Geltoki Intermodaleko -1 mailan dago; maila horretan daude terminalaren jarduerari lotutako zerbitzu nagusiak, hau da, txartelak saltzeko leihatilak, kontsigna, ekipajeen fakturazioa eta abar.

Bulegoaren sarrerako atondoan "Usoa" eraikinaren ondoan dagoen "bizkaibus" baten argazki handi bat dago. Horren ondoan QR txartelak saltzeko makina bat dago, Barik zerbitzuarekin bidaiatzen ez duten Bizkaibuseko erabiltzaileei nasetara sartzea errazteko; halaber, bi informazio-pantaila daude, bata Aireportuko hegaldien ordutegiarekin eta, bestea, Intermodaleko Bizkaibuseko 16 lineen helera eta irteerekin.

Gogoan izan behar da Geltoki Intermodalean ontziratze-gunera sartzeko tornuak Barik txartelarekin edo QR kodea duen txartel batekin baino ezin direla gainditu. Bizkaibusen kasu zehatzean Barik zerbitzuarekin bidaiatzen ez duten erabiltzaileek lehenago QR Txartel bat atera behar dute, eta gero, autobusean, Noizbehinkako Txartela atera. Guztiek, A3247 BILBAO - AIREPORTUA lineako erabiltzaileak izan ezik.

Kasu honetan Noizbehinkako Txartelak QR Kodea txertatzen du eta aldez aurretik erosi behar da Informazio Bulegoan bertan. Linea honen ezaugarri bereziak kontuan hartuta behinola Garraioen Foru Sailak hartutako erabakia da.

DESTINO ESTRATEGIKOA

A3247 lineak Bizkaiko geografiako puntu estrategiko bati ematen dio zerbitzua, Bilboko Aireportuari alegia eta, gainera, Bizkaibuseko linea eskatuenen rankingaren buruan dago. Pandemiaren aurretik, uztaileko edo abuztuko eskari handieneko hilabeteetan, linea honetarako Noizbehinkako Txartela egunean 400ekoa izatera irits zitekeen.

Espero dugu laster berriz ere kopuru horretara iristea, osasun-egoerak hobera egiten duen heinean, adierazi du Garraioen titularrak, Gómez Viarrek. Horrela  prest gaude zerbitzurik onena emateko, bai Aireportuko erabiltzaileei, bai Intermodalean sartzen diren Bizkaibuseko gainerako lineei.

Gainerakoan, Informazio Bulego berrituak aurreko zerbitzuak mantentzen ditu, besteak beste honako hauek bezalakoak: Barik birkargatzea; Bizkaibuseko linea guztiei buruzko informazioa, Intermodalean gelditu zein ez;  eta kexa eta erreklamazio zerbitzua. Eta beste zerbitzu bat gehitu du, Bizkaibuseko objektu galduen zerbitzua.

Ordutegi jarraitua izango du, 5:45etatik 22:45etara, asteko egun guztietan.

Egin zaitez Bizkaia egiten newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...