Berriak
2021(e)ko abenduaren 02(a) 13:00
Xabier Amuriza, Gontzal Mendibil, Mikel Urdangarin, Zea Mays eta Gatibu Lauaxeta Ohorezko Sariak
Ahaldun Nagusiari laguntzeko unitatea
Lauaxeta Ohorezko Sariak Xabier Amurizari eta Bizkaiko Euskarazko Musika Sortzaileei banatu dizkio Aldundiak Bilboko Elkarte Filarmonikoan ospatutako ekitaldian. XVII. edizio honetan, Lauaxeta Ikus-entzunezkoen 2021 saria Iñaki Alforja eta Ivan Toledo zuzendariek jaso dute, Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik, `Bolante baten historia´ lanagatik. Bestalde, Lauaxeta Poesia 2021 Sariei dagokienez, 35 urtetik gorakoen kategorian, Leire Bilbao izan da saritua, `Etxeko Urak´ poema liburuagatik; 35 urtetik beherakoen kategorian, berriz, Jon Ander Urkiaga izan da saritua, `Bizi Min´ poema-bildumagatik. Ekitaldi osoa Youtube Bizkaian https://youtu.be/mOhMuqQqLM4 dago ikusgai.
Lauaxeta sariak 2021
Unai Rementeria Maiz Bizkaiko Ahaldun Nagusiak eta Lorea Bilbao Ibarra Euskara, Kultura eta kirol foru diputatuak 2021ko Lauaxeta Sariak banatu dituzte.
Aurten, Bilboko Elkarte Filarmonikoan ospatu da, horrelako ekitaldia garatzeko osasun neurriak hobeto bermatzeko asmoz eta ekitaldiari ikusgarritasun handiagoa eman nahirik.
Ekitaldi berezi honetan Aldundiak urtero banatzen dituen Lauaxeta Sariak banatu ditu.
Unai Rementeriak argi adierazi du bere berbaldian euskera bizia da eta ez dekorazio edo subenir bat
esan ondoren euskara gehiago erabiltzea eta gehiagok erabiltzea
gurako leukela, eta erabileraren harira gehitu du ahalegindu gaitezan erabiltzerakoan, ondo erabiltzen, konsziente izanik non eta zertan hobetu behar dogun
. Bukatzeko eskerrak eman dizkie, nola ez, gaur sarituak izan direnei zuon lanak laguntzen dau hau guztia posible egiten, euskaraz sortzen dozuen danok eta hizkuntza ahotan daraman herritar danok
.
Iaz pandemia dela eta Aldundiak ez zuen Ohorezkorik eman, horregatik oraingoan Lauaxeta Ohorrezko Saria 2020 Xabier Amurizari eman dio eta Lauaxeta Ohorezko Saria 2021 Bizkaiko Euskarazko Musika Sortzaileei eman die Aldundiak, haietako lagin bati zehazki.
Ohorezko Lauaxeta sari hauen helburua hauxe da: Bizkaian bereziki eta, munduan zehar, oro har, euskararen sustapen, zabalkunde eta normalizazioan egindako ekarpenagatik nabarmendu diren pertsonak edo taldeak publikoki aitortzea, saritzea eta merezimenduzko jarduera horiek plazaratu eta zabaltzea, ahal den neurrian gizartea euskararen sustapen zeregin horretara erakartzeko pizgarri gerta daitezen
.
Xabier Amuriza erreferentea da, besteak beste, bertsolari, kantugile, letragile eta idazle moduan, baina ezin izan da ekitaldian izan eta audioaz adierazi dio bere esker ona Bizkaiko Foru Aldundiari.
Bestalde, Gontzal Mendibil, Mikel Urdangarin, Zea Mays eta Gatibu izan dira Lauaxeta Ohorezko Sariak 2021, Bizkaiko Euskarazko Musika Sortzaile diren neurrian. Epaimahaiak aho batez hartutako erabakia izan da eta nabarmendu du guztiak bizkaitarrak izanik, euskarazko musikariak dira, etenik gabeko ibilbide luzea izan dute bakoitza bere estiloari eutsiz eta gaur ere kantuan ari dira; publiko eta musika mota diferentetakoak dira, hedadura zabalekoak eta musikari erreferenteak
.
XVII. edizio honetan, idazle gazteen artean poesiagintza suspertzeko eta zabaltzeko asmoz mailakatu eta banatu den Lauaxeta Poesia saria Leire Bilbao eta Jon Ander Urkiagantzat izan da. Lauaxeta Poesia Saria, 35 urtetik beherakoen kategorian, Jon Ander Urkiagak jaso du, `Bizi Min´ poema-bildumagatik. Epaimahaiak ezaugarri hauek nabarmendu ditu: Autorearen poesiak 39 poemaren bidez bizitzak sortzen duen eta heriotzak estaltzen duen malenkonia kutsuan egindako bidaia eskaini digu. Galderez osaturiko diskurtso poetikoa da berea, ikuskizunaren errotik sorturikoa
35 urtetik gorakoen kategorian, berriz, Leire Bilbaok eskuratu du, poesia saria `Etxeko Urak´ poema liburuagatik. Kasu honetan ere epaimahaiak aho batez erabaki du irabazlea, eta honakoa nabarmendu du: Idazleak maisuki darabil hizkera poetikoa gizartearen sinbolo horiek bereak egiteko eta bere hizkera propioz ernaltzeko eta emateko. Zuzena da bere diskurtsoa, batua bere mezuan, eta irakurlearengana oztoporik gabe iristen dena. Paralelismoak eta identifikazioak maite ditu, eta bere mezuaren eta itsasoko esanahien arteko zubia erraz eraikitzen du amatasunari buruzko liburu honetan
.
Bestetik, Ikus-entzunezkoen Saria Iñaki Alforja eta Ivan Toledo zuzendariek jaso dute, Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik, `Bolante baten historia´ lanagatik.
Ekitaldi berezia antolatu du Bizkaiko Foru Aldundiak sari-banaketa ospatzeko, izan ere, Bilboko Koral Elkartearen emankizunaz eta Garazi Etxabururen dantzaz gozatu ahal izan dute bertara joan direnek. Halaber, bertsoek ere bere tartea izan dute Iruri Altzerreka eta Onintza Enbeitaren eskutik eta euskarazko literatura nazioartean egokiro hedatu duen Kirmen Uribe idazleak errezitaldia eman du bertan.
Gonbidatuei dagokienez, gizarte esparru guztietako ordezkaritza zabalak parte hartu du sari banaketa ekitaldian.
Egin zaitez Bizkaia egiten newsletter-en harpideduna
Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.
Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.
(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira
Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:
TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:
Komunikazio Zuzendaritza Nagusia
Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao
TRATAMENDUAREN HELBURUA:
Bizkaitarren Egiten: newsletter.
ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:
interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:
- Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
- Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
- Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
- 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak
Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...