Berriak
2021(e)ko azaroaren 30(a) 11:30
Berrogeita hamar emanaldi baino gehiago Gabonak Euskalduna 2021ean
Euskara, Kultura eta Kirol Saila
Gabonetako ikuskizunak Euskaldunara itzuliko dira, adin guztietako jendearentzat. Gabon hauetan musika, dantza eta magia itzuliko dira. Abenduaren 2tik urtarrilaren 15era arte: 35 egunetan zehar 4 aretotan egingo diren 32 ikuskizun eta 56 emanaldi, hogei kontzertu baino gehiago, familia osoarentzako ikuskizunak, musikal bat, zinemaldi bat, balleta eta nazioarteko magia jaialdia. 9 eta 81 euro bitarteko 51.000 sarrera salgai.
Gabonak Euskalduna 2021 programaren aurkezpena
Euskaldunak dagoeneko dena prest du Gabon hauetarako: 35 egunetan zehar 4 aretotan egingo diren 32 ikuskizun eta 56 emanaldi, hogei kontzertu baino gehiago, familia osoarentzako ikuskizunak, musikal bat, zinemaldi bat, balleta eta nazioarteko magia‑jaialdia. 9 eta 81 euro (gastuak barne) bitarteko 51.000 sarrera salgai helbide honetan: www.euskalduna.eus eta ohiko beste kanal batzuetan.
Gaur goizean Lorea Bilbao Ibarra Euskara, Kultura eta Kirol foru‑diputatuak eta Nerea Lupardo Euskalduna Jauregiko zuzendari nagusiak Gabon hauetarako kultura‑proposamena aurkeztu dute Euskaldunan. "Gabonak Euskalduna" Gabonetako programazioaren aterkia izango da, non, beste behin ere, adin guztietako jendearentzako arte eszenikoen hainbat diziplina barne hartuko dituen eskaintza anitza egongo den.
"Antoine. La increíble vida del autor del Principito" musikala
Euskaldunak saio bikoitzean eskainiko duen musikalari aipamen berezia egin behar zaio: "Antoine. La increíble vida del autor del principito", MAX SARIEN 2021eko IKUSKIZUN BERRI ONENA. Musikal horretan, Printze Txikiaren idazlearen bizitza ezagutarazten da eta mundu mailako ospea eman zion lana erabiltzen da horretarako. Egiatan autobiografia poetikoa da, zeinak bere gizatasun konplexua islatzen duen.
Musika kontzertuak
Musika alorrean gustu guztietarako hogei ikuskizun baino gehiago egongo dira. Gabon hauetako musika‑programazioarekin hasteko Bilboko Orkestra Sinfonikoaren kontzertuak egongo dira abenduaren 2an eta 3an eta 16an eta 17an. Abenduaren 8an, Euskadiko Orkestraren eta abenduaren 13an BOSaren Ganbera kontzertuak jarraituko diote. Gainera, Jaime Lafitak sortutako Dale Candela Elkarteak AEA (Alboko Esklerosi Amiotrofiko) TANDEM izeneko dokumentala proiektatuko du eta gainera musika emanaldia ere egongo da, kontzertuko musika gainditzeko ahaleginean eta ezbeharraren aurreko borrokan egongo da oinarrituta. Egun horietan ohikoa den moduan "Gabonetako Soinuak" izango dugu, Bilboko Koral Elkarteak tokiko abesbatza‑harrobiaz familian gozatzeko proposamena eskainiko digu. Ezin ditugu ahaztu Bilboko Udal Musika Bandaren eta Bilboko Udal Txistulari Bandaren ikuskizunak. Lehena abenduaren 20an izango da eta bigarrena abenduaren 22an.
Bilboko Koral Elkartea, Pasión Vegarekin batera, Auditoriumeko oholtzara igoko da berriro oso kontzertu berezia emateko abenduaren 23an. Argentinako folk polifoniako bi goi‑mailako obra interpretatuko ditu: Misa Criolla eta Navidad nuestra. Gainera, egun horretan bertan, bertaratzen direnek Gontzal Mendibil eta Iñaki García Uriberen parte‑hartzeekin "Gorbeia, kantuak eta kontuak" ikuskizunaz gozatu ahal izango dute. Abenduaren 25ean, "Break Free‑Queen Tribute" showa egongo da, ikuskizunean Queen nazioartean famatu egin zuen soinu originala, estilo pertsonala eta eszenaratzea biltzen dira. Abenduaren 28an, 20 artista grinatsuk osatutako "Alabama Gospel Choir" ikuskizuna egongo da. XIX. mendeko abesti espiritualetatik hasi eta protesta‑abestiak eta askatasunaren aldeko ibilaldiak omentzen dituen ibilbide sutsua eskainiko digu.
Halaber, José Luis Peralesen pare bat kontzertu egongo dira bere "Baladas para una bienvenida" lana aurkezteko, baita Michael Jacksonen emanaldia ere, non poparen erregearen abestirik onenak berrikusiko diren. Beste behin ere, eta Euskaldunan ohikoa den moduan, urte berria "Strauss Festival Orchestra" kontzertu handiarekin hasiko dugu eta urtarrilaren 3an EGO Euskal Herriko Gazte Orkestrak programa barrokoa eskainiko du Lina Tur Bonet biolin‑jotzaile ospetsu eta musika barrokoko adituaren zuzendaritzapean. Jauregian "Zinemako musika" ere egongo da, gehien hunkitu gaituzten soinu‑bandetan zeharreko ibilbide grinatsua: John Williams, Hans Zimmer eta Ennio Morricone handien melodia unibertsalak. Álvaro Urquijok zuzendutako bandak Covid osteko garaiari egiten dio aurre. Los Secretosekin batera etorriko da, eta ikuskizun hunkigarri eta benetan baikorra eskainiko du. Urtarrileko agendan honako hauek egongo dira: Carmina Burana eta 9. sinfonia, The Mersey Beatles eta Abbaren beste emanaldi bat. Bukatzeko urtarrilaren 13an eta 14an Bilbao Orkestra Sinfonikoak Urteberriko errepertorioa erakutsiko du.
Familia osoarentzako ikuskizunak
Haurrek eta familiek ere emanaldi tradizional eta kutunez gozatzeko aukera izango dute Gabon hauetan. Encanto Taldearen (Cantajuego) eskutik, ikusleek, haurrek zein helduek, ondo pasatzeko aukera izango dute musikaz, koreografiez, umorez eta energiaz beteriko ikuskizun batekin. Gainera, haurrek "Perez Sagutxoa" eta "Botadun katua" euskarazko emanaldiak saio bikoitzean ikusteko aukera izango dute GLU Produkzioak euskal ekoiztetxearen eskutik, baita "Aladdin el musical" ere, efektu bereziak, jantzi zoragarriak eta ezusteko handiak izango dituen eszenaratutako bertsio zoragarria. Azkenik, azpimarratzekoa da "El libro de la selva" antzezlana, musikal baten formatuan. Antzezlan horrek dena dauka haurrek akrobazia sinestezinen alde egiten duen eszenaratzeaz goza dezaten.
"BBK Mendifilm Bilbao-Bizkaia" zinemaldia
ZINEMALDIA atalean, abenduaren 4an, "BBK Mendifilm Bilbao-Bizkaia" zinemaldiaren aurkezpen ofiziala egingo da Euskalduna Jauregian. Luis Arrieta Etxeberriaren "Mendiak-1976" aurkeztuko dute Aitor Elduaienek eta Josune Velez de Mendizabalek. Zinemaldia abenduaren 11ra bitartean luzatuko da eta mendiari buruzko film azpimarragarrienak proiektatuko dira.
Balleta
Euskalduna Jauregiko Gabonetako programazioan balleta ezinbestekoa da; beraz, aurten "El Cascanueces" aurkeztuko da, haurtzaro galduaren miraz, eta helduen errealitatearen eta haurren ametsen munduaren arteko talkaz hitz egiten duen Gabonetako espiritua duen alegia. "El lago de los cisnes" Royal Russian Balletaren ekoizpenak 30 dantzari baino gehiago izango ditu agertokian, eta benetako ballet erromantikoaren edertasuna eta drama biltzen ditu. Klasiko denboragabe hau Auditoriumeko agertokian izango dugu.
"II. Nazioarteko Gertuko Magia Jaialdia" magia jaialdia
Aurreko edizioan izandako arrakasta ikusita, magiak ere bere tartea izango du programazio honetan, abenduaren 28tik urtarrilaren 4ra: II. NAZIOARTEKO GERTUKO MAGIA JAIALDIA. Berriro ere Euskalduna Jauregiko OD aretoan munduko mago onenek hitzordua izango dute Bilboko ikusleekin. Miguel Angel Geak, Juan Luis Rubialesek eta Dani Dáortizek beste mundu posible baterako atea irekiko digun ikuskizuna aurkeztuko digute, zeinetan geure burua agertokian posible egiten diren ezinezko fantasien esku utzi behar dugun.
Euskalduna gune segurua
Gogorarazi behar da Euskalduna Bilbao izan dela COVID-19aren aurreko AENORren ziurtagiria jaso duen lehengo kongresu‑jauregia eta bigarren auditoriuma, ezarritako protokoloei esker.
Euskalduna Jauregiak ekitaldietarako eta kongresuetarako higiene eta osasun arloko maila goreneko berme nagusiak ematen ditu. https://www.euskaldunabilbao.com/eu/ webgunean, ikus‑entzuleek Euskalduna Jauregiak garatutako segurtasun protokoloak dituzte eskura.
Horiek horrela, Gabon hauetan Euskalduna Jauregiko ikusleek berme osoz gozatu ahalko dute aurreikusitako kultura-programazioaz.
Egin zaitez Bizkaia egiten newsletter-en harpideduna
Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.
Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.
(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira
Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:
TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:
Komunikazio Zuzendaritza Nagusia
Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao
TRATAMENDUAREN HELBURUA:
Bizkaitarren Egiten: newsletter.
ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:
interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:
- Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
- Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
- Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
- 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak
Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...