2021(e)ko azaroaren 27(a) 11:40

MusEkintzak soinu tradizionalak eraman ditu Arkeologi Museora

Euskara, Kultura eta Kirol Saila

MusEkintzak, Bizkaiko Museoetako Arte Eszenikoen lehen Jaialdiak, hirugarren emanaldia eskaini du Zukut taldearen eskutik Bizkaiko Foru Aldundiaren Arkeologi Museoan. Jaialdiak 10 ikuskizun eskainiko ditu hilabete bakoitzeko azken larunbatetan, baita ekainaren 11n eta 24an ere. Ikuskisunak foru museoetan izango dira: La Encartada Fabrika Museoa Balmasedan, El Pobal burdinola Muskizen, Bakioko Txakolingunea, Euskal Herria Museoa Gernikan, Arkeologi Museoa Bilbon, Arrantzaleen Museoa Bermeon eta Muñatones Gaztelua dira MusEkintza jaialdia ospatuko den guneak.

MusEkintza Bizkaiko Museoetako Arte Eszenikoen lehen Jaialdia da; Bizkaiko Foru Aldundiak abian jarritako ekimen honek hirugarren esperientzia artistikoa eskaini du gaur, kasu honetan Bilboko Arkeologi Museoan, Zukut taldearen eskutik.


Arkeologi Museoak musika-agertoki bihurtu du bere aretoetako bat, eta antzinako soinuez gozatu ahal izan da ikuspegi garaikide batetik. Zukut taldeak (Iñigo Olazabal eta Argibel Euba) 45 minutuko lau emanaldi egin ditu foru museoan.

Espazio horretan, argiztapen apaingarriak lagundu die musikariei eta ingurunea jantzi du; hainbestez, giro eta esperientzia magikoa sortu da. Besteak beste, Museoko hainbat pieza proiektatu dira.

Ikuskizun honekin, instrumentu tradizional batzuen soinua hurbildu da jendearengana. Honako hauek dira instrumentuetako batzuk: zurezko txalaparta, harrizko txalaparta, alboka, gitarrak, kutxa flamenkoa, panderoak, Frame Drums, pandero karratuak eta perkusioak.

La Encartada Fabrika Museoa Balmasedan, El Pobal burdinola Muskizen, Bakioko Txakolingunea, Euskal Herria Museoa Gernikan, Arkeologi Museoa Bilbon, Arrantzaleen Museoa Bermeon eta Muñatones Gaztelua dira MusEkintza jaialdia ospatuko den guneak.

Bizkaiko foru-museoetan hainbat arte-diziplinatako ikuskizunak eskainiko dira. Berariazko argiztapena eta dekorazio-proiekzioak prestatu dira espazio bakoitzerako publikoaren esperientzia indartzeko. Argiztapena, bideo- eta soinu-proiekzio mapeatuak dituen girotzea sortuko da publikoari dagokionez aukeratutako espazioan museo bakoitzean egiten den ekitaldi artistikoaren aurreko urratsari lagunduko dion esperientzia sortzeko.

Guztira MusEkintzak 10 ikuskizun eskainiko ditu, hilabete bakoitzeko azken larunbatetan eta ekainaren 11n eta 24an egingo direnak.

Aldez aurretik erreserba egin behar da joan nahi den ekitaldia egingo den museo edo gune guztietan. MusEkintzari buruzko informazio guztia hemen kontsulta daiteke: www.bizkaikoa.bizkaia.eus

Egin zaitez Bizkaia egiten newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...