2021(e)ko azaroaren 26(a) 19:10

NICeko prestakuntza-jarduerari Silver Economyrako Ekintzailetza Teknologikoko buruzko masterrarekin ekin zaio

Ekonomia Sustatzeko Saila

Ostiral honetan hasi da Urduliz dorreko Nagusi Intelligence Centerren instalazioetan Mondragon Unibertsitateak eskaintzen dituen masterretako lehena.

Mondragon Unibertsitatea NIC

Nagusi Intelligence Center (NIC) gaurtik aurrera Mondragon Unibertsitateak zahartzeari eta iraupen luzeko zainketei buruzko ezagutza sortu eta arlo horretako profesionalak sortzeko diseinatutako masterretatik lehenaren egoitza izango da. Hain zuzen, Silver Economyrako Ekintzailetza Teknologikoko masterra; hainbat profiletako profesionalak prestatzera zuzenduta dago, zilarrezko ekonomia izenez ezagutzen dena osatzen duten pertsonen bizi-kalitatea bermatuko duten merkatu-ideiak eta -nitxoak identifika ditzaten.

Hogei ikasle inguruk estreinatuko dituzte NICeko ikasgelak, zeinetan prestakuntza-eskaintza askotarikoa eta esklusiboa eskainiko den, zilarrezko ekonomiarekin lotutako hainbat arloren gainean. Hala, aurreikusita dago irailean unibertsitate-ikastaro aurreratu bat hastea gai honi buruz: Data Science in Silver Economy. Ikastaro hori erdi-presentziala izango da, eta ibilbide profesionala datuen analisira bideratu nahi duten Matematika, Fisika, Estatistika, Ingeniaritza, Informatika edota Telekomunikazioen arloetako profesionalei zuzendurik dago.

Nagusi Intelligence Centerrek iragan hilean ireki zituen ateak, Bizkaiak zilarrezko ekonomiaren alorrean duen estrategiaren motor izateko eta biztanleria zahartzeak sortzen dituen erronka sozial eta ekonomikoei aurre hartzeko helburuz. NICeren filosofiaren oinarrian premisa hau dago. Aldaketa demografikoak erronka handia erakusten du gaur egungo gizartearentzat, jaiotzean dugun bizi-esperientzia 20 urte baino gehiago handitu baita 1950etik hona, eta joerak erakusten du Bizkaiko hamar pertsonatik lauk 65 urte baino gehiago izango dituztela 2050. urtean.

NICek Urduliz dorreko bi solairu hartzen ditu, eta bertan 4 jarduera-eremu nagusi garatuko ditu:

  1. NIC Prestakuntza. Helburua da Bizkaian silver economy delakoa garatzeko esparru gako guztiei buruzko prestakuntza sustatzea.
  2. NIC Ekintzailetza. Startupak sortzea bultzatzea eta produktu eta zerbitzu berrien berrikuntzan laguntzea, zilarrezko ekonomiaren alorrean. Beaz-ek dinamizatuko du berrikuntza-enpresa berrien inkubagailua. Berrikuntza irekiko ekimenak landuko dira, erronken bidez, eta enpresekiko harremanak ezarriko dira.
  3. NIC Enpresa. Xedea da zilarrezko ekonomiara bideratuta enpresen berrikuntza- eta dibertsifikazio-proiektuetan laguntzea.
  4. NIC Data. Anonimizatutako datuekin lotutako ikerketa eta proiektuak garatzen laguntzea, berrikuntza eta ezagutza sortzeko.

Egin zaitez Bizkaia egiten newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...