2021(e)ko azaroaren 26(a) 12:36

Rock the Mountain, mendiaren ikonografia Rockaren historian erakusten duen binilo bilduma Ondare Aretoan

Euskara, Kultura eta Kirol Saila

BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldiaren baitan egin den Rock the mountain erakusketa Ondare Aretoan izango da otsailaren 12ra arte.

Rock The Mountain erakusketa Ondare Aretoan

BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldiaren baitan egingo diren 6 erakusketetako bat da ROCK THE MOUNTAIN. Bizkaiko Foru Aldundiaren Ondare Aretoan aurkeztu da gaur, eta bertan egongo da ikusgai 2022ko otsailaren 12ra arte.

Torinoko (Italia) Museomontagna-ren binilo-bilduma handiaren pieza sorta bat da erakusketaren ardatza. Bilduma horrek mendi gaiekin lotura duten ehun eta berrogeita hamar bat ale biltzen ditu: historiaren garai esanguratsu batean mundu berezi baten lekukotasun kulturalak. Ondare berezia da oso, bakarra, eta horren aukeraketaren bidez -eskuratze, aztertze, katalogatze eta digitalizatze proiektu oso bat-, erakusketak 1970-2020 urteetan musika-industriaren komunikazio-estrategien zein mendiaren irudikapenarekiko gustuaren bilakaera jarraitzen du, inoiz ikusi gabeko interpretazioarekin.

Rockaren historia errepasatzen du erakusketak: Led Zeppelin, Deep Purple, Rolling Stones. Luego conocer a Elton John, Village People, Yes, Depeche Mode, Chemical Brothers, Jamiroquai, Kanye West, Neil Young, Noel Gallegher, Bob Marley eta beste hainbat ageri dira, sei ataletan banatuta, Ikuskariak, Agertokiak, Explorazioa, Kirolak, Soinu bandak eta Cervino-Matterhorn.

14. BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia erakusketak

CVCEPHOTO 2021 erakusketak mendiko jardueren argazkilaritza lehiaketako 20 lan sarituak biltzen ditu. Erakusketa Metro Bilbaoko Zazpi Kale (Unamuno), Abando (Berastegi), Moyua (Diputazioa), Indautxu (Urkixo) eta San Mames (Intermodala) geltokietan dago ikusgai abenduaren 14ra arte. Erakusketa hau Itsasmuseumen ere izango da abenduaren 1etik urtarrilaren 9ra arte.

'Rock the mountain' erakusketak Museomontagna-ren binilo-bilduma handiaren pieza sorta erakutsiko du azaroaren 26tik otsailaren 12ra Ondare Aretoan.

Era berean, azaroaren 29tik aurrera lau erakusketa egongo dira iksugai: 'Mendian Gora', 'Bizkaitarrak goiko mugetan’, 'Mendia emakumetasunatik eta Atxarte ardatz duen argazki erakusketa.

Euskal Mendizaletasunaren Museoa ardatz hartuta, 'Mendian Gora' erakusketa Alde Zaharreko erakusleihoetan egongo da ikusgai urtarrilaren 16ra arte.

Halaber, urtarrilaren 16ra arte, Pangean, The Travel Store, Bizkaiko mendizaletasunaren historiaren zati bat erakutsiko da 'Bizkaitarrak goiko mugetan’ erakusketarekin.

Emakumea protagonista eta eskaladan, alpinismoan eta mendiko eskian erreferente duen 'Mendia emakumetasunatik' erakusketa abenduaren 12ra arte egongo da ikusgai Zabalguneko atarian.

Azkenik, Atxarte ardatz duen argazki-erakusketa urtarrilaren 9ra arte egongo da ikusgai Itsasmuseumen.

Egin zaitez Bizkaia egiten newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...