Berriak
2021(e)ko azaroaren 26(a) 15:23
Aldundiak eta Zaldibarko Udalak kultura-ondasun gisa katalogatutako Bizkaibuseko markesina bakarraren zaharberritzea burutu dute
Garraioak eta Mugikortasun Jasangarria Sustatzeko Saila
Bizkaiko Mikeleteen Kidegoaren Etxearen atala zen eta, gaur egun, Bizkaibuseko lineei ematen die zerbitzua.
José Luis Maiztegi eta Gómez Viar
Estilo neovascoko markesina da, bistako adreiluz, harriz, egurrez eta teila mahiko apainduz eraikia. Markesina ia aurri egoeran zegoen eta erortzeko arrisku nabarmena zuen.
Bizkaiko Mikeleteen Kidegoaren Etxeko atala zen. Foru kidego horrek XVIII. mendearen amaieratik kuartel txikiak zituen Bizkaiko sarrerako muga guztietan, salgaien joan-etorrien gaineko zergak biltzeko eta lurralde mugakideen arteko kontrabandoaren aurka borrokatzeko.
Zaldibarko Udalak udal-mailako kultura-ondasun moduan katalogatuta dauka eta, beraz, ezin da eraitsi eta kontserbatu egin behar da.
Hori dela eta, Bizkaiko Foru Aldundiko Garraioak eta Mugikortasun Jasangarria Sustatzeko Sailak eta Udalak behinola osorik leheneratzea erabaki zuten, eragiketa horien bidez funtzionaltasuna berreskuratzeko eta geldigune hori erabiltzen duten Bizkaibuseko hiru lineen erabiltzaile guztiei zerbitzua ematen jarraitzeko:
- A3912 Bilbao-Hospital Galdakao Ospitalea-Lemoa-Durango-Ermua-Eibar
- A3924 Eibar-Ermua-Durango-UPV/EHU
- A3926 Bilbao-Ermua-Eibar (Autopista)
Geldigunea Gipuzkoako mugan bertan dago, Olarreaga auzoan, N-634 errepidean. Bizkaibuseko markesina bakarra da kultura-ondasun gisa katalogatuta dagoena.
Miguel Ángel Gómez Viarrek, Garraioak eta Mugikortasun Jasangarria Sustatzeko diputatuak, eta José Luis Maiztegik, Zaldibarko alkateak, gaur goizean aurkeztu dute markesina zein egoeratan geratu den zaharberritze-prozesuaren ondoren eta, aldi berean hau egitea lortu duen sintonia ona
eta erakundeen arteko lankidetza
nabarmendu dituzte.
Jarduketa horrek bi aldiz merezi izan du; izan ere, alde batetik, Bizkaibuseko erabiltzaile guztientzat hobekuntza nabarmena ekarriko du, markesina baldintza onenetan erabili ahal izango dutelako, eta, bestetik, gure historiaren parte den interes kulturaleko ondarea mantendu eta kontserbatzea delako
, Gómez Viarrek adierazi duenez.
Egin zaitez Bizkaia egiten newsletter-en harpideduna
Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.
Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.
(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira
Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:
TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:
Komunikazio Zuzendaritza Nagusia
Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao
TRATAMENDUAREN HELBURUA:
Bizkaitarren Egiten: newsletter.
ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:
interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:
- Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
- Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
- Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
- 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak
Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...