2021(e)ko azaroaren 19(a) 12:04

Bizkaiak errezetategi bat argitaratu du Michelín Izarrak dituzten 2 sukaldariekin eta ESHBIrekin elikagaien xahuketa geldiarazteko

Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Saila

Zuriñe Garcíak, Andra Mari Jatetxekoak, eta Daniel Garciak, Zortziko Jatetxekoak, errezeta berriak sortu dituzte kontsumitu ez diren beste plater edo anoa batzuetatik soberan dauden elikagaiak aprobetxatuz. Errezeta horiek Bilboko Ostalaritza Goi Eskolak Foru Erakundearen ekimen honi forma emateko asmatutakoekin batera aurkezten dira. Errezetategi honen edizioa Bizkaiko Foru Aldundiak Hondakinen Prebentziorako Europako Astea (EWWR) dela-eta abian jarritako ekintzen barruan kokatzen da. Ekintza horien artean, halaber, gure lurraldeko lau herritan (Bilbo, Barakaldo, Getxo eta Durango) informazio-stand bat jartzea eta erakundearen Youtubeko kanalaren bidez aprobetxamenduko sukaldaritzako errezetak zabaltzea daude. Ekimen honen azken helburua klima-aldaketaren aurka borrokatzea da, kontuan hartu behar delako NBEren azterketen arabera munduko elikagaien xahutzea berotegi-efektuko emisio globalen %8 eta %10 artekoa dela.

Amaia Antxustegi, Zuriñe García, Daniel García eta Joseba Lozanorekin

Bizkaiko Foru Aldundiak errezetategi bat argitaratu du, klima-aldaketaren eragile nagusietako bat den elikagaien xahuketa geldiarazten laguntzeko. Azaroaren 20tik 28ra artean ospatzen den Hondakinak Prebenitzeko Europako Astearen (EWWR) barruan sartzen den ekimen honetan Michelín izardunak diren Andra Mari Jatetxeko Zuriñe García eta Zortziko Jatetxeko Daniel García sukaldariek eta Bilboko Ostalaritza Goi Eskolak parte hartu dute.

Amaia Antxustegik, Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko diputatuak, elikagaiak alferrik galtzeari galga jartzeko beharra azpimarratu du, eta gogorarazi du urtero 1.600 tona elikagai inguru alferrik galtzen direla eta xahutze hori berotegi-efektuko isurpenen eragile nagusietako bat dela. NBEren ustez emisio horien % 8 eta % 10 artean eragiten du azaldu du eta, aldi berean adierazi du isurketa-maila horrekin, alferrik galtze hori herrialde bat balitz, berotegi-efektuko gasen hirugarren igorlea izango litzatekeela, gas horien % 30 inguru ekoizten duen Txinaren eta Estatu Batuen, % 14 inguru, atzetik, eta justu % 7 inguru ekoizten duen Indiaren aurretik.

Errezetategiak 21 errezeta biltzen ditu, horietako 4 Zuriñe Garcíak asmatuak, beste 2 Daniel Garcíak, eta gainerakoak Bilboko Ostalaritza Goi Eskolak aurkeztutakoak. Errezeta guztiek ezaugarri komun bat dute: kontsumitu ez diren elikagaiak edo plater anoak dira abiapuntua, kontsumitzeko egokiak izan arren gehienetan zaborretan amaituko zutenak.

Goi sukaldaritzako eta eguneroko errezetak uztartuta eskaintzen dira Bizkaiko Foru Aldundiaren web orrian eskuragarri dagoen argitalpen honetan. 200 ale baino ez dira inprimatu, berariaz hondakinak ez sortzeko. Aurkezpenean Amaia Antxustegik ekimen honetan aktiboki parte hartzera animatu ditu herritarrak, errezetategi hau deskargatzera eta errezeta hauek egitera. Baina, batez ere, jendea animatu nahi dut elikadura-xahutzearen arazoaz jabetzera eta arazo hori konpontzen laguntzera. Errezeta hauen laguntzarekin ziur aurrerapausoak emateko gai garela. Eta irudimen pixka batekin, urdailaren eta planetaren onerako izango diren plater berriak sortzea lortuko dugu. Gure amamen ohitura jakintsu hori lehengoratzera animatzen dut jendea. Nork bere harri-koskorra ekar dezake elikagaien xahuketarekin amaitzeko. Izan ere, alferrik galtze hori etxeetan gertatzen da gehien. Eta etxeetan egin behar dugu lan nagusiki arazo honi aurre egiteko nabarmendu du,

Errezetategi inprimatuak interneterako sarbiderik ez duten edo teknologia berriak erabiltzeko zailtasunak dituzten pertsonen artean banatuko dira soil-soilik, Bizkaiko lau udalerri zeharkatuko dituen stand batean igande honetatik datorren larunbatera arte. Zehatzago esanda, elikagaiak xahutzea zer den eta zer ondorio dituen azaltzeko stand hau azaroaren 21ean, igandean, Bilbon jarriko da, Areatza pasealekuan, 11:00etatik 14:00etara; asteartean, hilak 23, Barakaldon egongo da, Foruen plazan, 17:00etatik 20:00etara; ostiralean, hilak 26, Durangoren txanda izango da, kasu honetan Andra Maria plazan, Barakaldoko ordutegi berarekin; eta, azkenik, Algortako Geltokiko plazan egongo da, Getxon, hilak 27, larunbatean, goizeko ordutegian.

Gainera aste honetan zehar, hilaren 21etik 27ra bitartean, Bizkaiko Foru Aldundiaren Youtubeko kanalaren bidez zazpi bideo zabalduko dira kontsumitu ez diren elikagaietatik plater desberdinak nola egin erakusten dutenak. Bideo horiek Bilboko Ostalaritza Goi Eskolako profesionaletako baten laguntzarekin grabatu dira, erakunde horrek Erriberako Merkatuan duen gelan.


Bideoak


Audioak

Egin zaitez Bizkaia egiten newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...