2021(e)ko Novemberren 16(a) 09:21

Avanzadaren estaldurak oinezkoentzako pasealekua 824 metrora arte bikoiztuko du, Leioako bizilagunen gozamenerako

Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Saila

BI-637 errepidea Leioan estaltzeko hasierako proiektuak 62,5 milioi euroko inbertsioa aurreikusten du 4.132 metro koadroko azalera erabilgarria lehengoratzeko udalerriko eremu urbanizatuenean oinezkoentzat erabiltzeko, horrela bizilagunen kutsadura akustikoko arazoekin amaituz. Hasierako proiektuak, gainera, hobekuntzak ezartzen ditu argiztapenean, aireztapenean eta segurtasunean, azpiegitura bera modernizatzeko. Kalkuluen arabera lanak 2023an hasiko dira eta ahalik eta eragin txikienarekin egingo dira, zirkulazioaren noranzko bakoitzeko bi errei mantenduz egunero batez beste 114.000 ibilgailu igarotzen diren puntu honetan.

Avanzadaren estaltzea

Bizkaiko Foru Aldundiak gaur aurkeztu du BI-637 errepidea Leioan estaltzeko hasierako proiektua, gaur egun udalerria banatzen duen lubakia eta azpiegituratik hurbilen dauden etxebizitzak dituzten bizilagunen kutsadura akustikoko arazoak kenduz. Imanol Pradalesek, Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako diputatuak, behin-behineko proiektuaren xehetasunak eman ditu. Obra hauen bidez oinezkoentzako eta aisialdirako espazioa bikoizteaz gain, tunela hobetzea eta modernizatzea ere aurreikusten da.

Diputatuak azpimarratu du zaila dela lurraldeko trafiko-dentsitate handienetako puntu baten trafikoa eten gabe jardutea. Imanol Pradalesek nabarmendu du proposatutako irtenbidea bideragarria dela ikuspegi teknikotik eta, horrez gain, konponbide integrala dela. Beraz, Leioarako konponbide integral baten aurrean gaude: oinezkoek erabiltzeko azalera erabilgarria eta segurua lehengoratzen dugu, berdeguneak eta aisialdirako guneak dituena, auzokide askok jasaten dituzten zarata-arazoak konpontzen ditugu eta, gainera, azpiegitura eguneratzen dugu. Azken finean, bizi-kalitate hobea. Gaur aurkezten dugun proiektuak eremu honetako hiru arazo handietarako irtenbideak biltzen ditu. Eta, gainera, irtenbide bideragarria, posiblea eta egingarria da, laburbildu du diputatuak.

1. Gaur egun Leioa banatzen duen lubakia kenduko da

Avanzada estaltzeak Leioa udalerria batzea lortuko du, BI-637 errepidearen aire zabaleko igarobideak eragiten duen egungo banaketa gaindituz. Oinezkoentzako 4.132 metro karratuko azalera erabilgarria lehengoratuko da Leioako eremu urbanizatuenean, egungo pasealekua bikoiztuz 824 metroko luzeraraino.

2. Kutsadura akustikoa

Avanzada estaltzeak hobekuntza handia ekarriko die azpiegituratik hurbilen dauden etxebizitzak dituzten bizilagunei, kutsadura akustikoari dagokionez.

Kalkuluen arabera gaur egun gaueko ordutegian 55dBtik gorako inpaktua duten 2.900 bizilagunen % 82 muga horretatik behera egongo da. Horixe ezartzen dute kalitate akustikoko irizpideek (Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzko 213/2012 Dekretuan definitutakoak).

3. Azpiegitura modernizatzea

Avanzadako tunela 80ko hamarkadakoa da, eta azken urteetan hainbat jarduketa egin diren arren, Bizkaiko Foru Aldundiak onartutako hasierako proiektuak hainbat hobekuntza aurreikusten ditu argiztapenean, aireztapenean eta segurtasunean.

Aire zabaleko egungo lubakia gaindituko duten estalki ibilgarriez gain, gainetik ibiltzekoak izango ez diren bi estalki jarri nahi dira Getxorako noranzkoko ahoan eta Bilborako noranzkoko ahoan. Estalki horiek beira fotovoltaikoko panelez hornituko dira, energia ahalik eta ondoen aprobetxatzeko, eta horrek eragina izango du tunelean bertan aurreikusitako kontsumo elektrikoa murriztuz.

Gainera 860 metroko pantailak jarriko dira galtzadaren ertzean eta 645 metrokoak mehelineran, guztiak 3 metroko altuerakoak. Plataformaren ardatzean pantailak dituen arkitektura horrek zarata igortzen duen fokua banatzen du eta, horrela, babes akustiko handia mantendu daiteke, inpaktu bisuala mugatuz.

Imanol Pradalesek jarduketaren zailtasunak azpimarratu ditu, eta esan du luzea eta garestia izango dela. Horrela, hasierako proiektuaren inbertsioa 62,5 milioi eurokoa da eta 36 hilabeteko exekuzioa izango du. Obrak 2023an hasi ahal izatea aurreikusi da. Bihar hasiko da jendaurrean jartzeko eta alegazioak aurkezteko epea. Ondoren, egingo diren hobekuntza-proposamenak aztertuko ditugu, eta behin betiko proiektua egingo dugu, obrak lizitatzeko oinarria izango dena; beraz, Avanzadan 2023ko lehen hiruhilekoan esku hartzen hastea kalkulatzen dugu azpimarratu du.

Berriro diot, proiektu bideragarri baten aurrean gaudela. Eta azpimarratu nahi nuke, halaber, hau lantzeko aukera posible guztiak aztertu direla. Ez dugu ahaztu behar obra oso konplexu baten aurrean gaudela. Proiektuaren beraren magnitudea oso garrantzitsua da: 700.000 kg-tik gorako altzairu ijeztua zerbitzuan dauden bideen gainean egin beharreko egituretan, eta lurpeko 12 ebakuazio-galeria, alboko bideak zeharkatu eta tunela bera kanpoaldearekin komunikatzen dutenak, tunela behar bezala ustiatzeko beharrezkoak diren instalazio guztiak ahaztu gabe. Horren ondorioz fase eta azpifase ugaritan banatutako obra egin behar da, eta lan-uharteak sortu behar dira lurralde osoko trafiko-dentsitate handienetako puntu baten lehendik dagoen urbanizazioak berak asko mugatzen duen ingurunean zehaztu du.


Bideoak

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...