2021(e)ko azaroaren 10(a) 17:15

Aldundiak 23 milioi euro bideratuko ditu lehen sektorerako laguntzetara eta beste 24,5 milioi ingurumen-azpiegituretara

Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Saila

Amaia Antxustegik, Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko diputatuak, Batzar Nagusietan azpimarratu duenez Sail honen 2022ko ekitaldirako aurrekontua entzute aktiboaren eta azken hilabeteetan lehen sektoreko eragileekin, udalekin eta hondakinen kudeaketan eta tratamenduan eta klima-aldaketari aurre egiteko proiektuetan lan egiten duten erakundeekin egin diren bileren emaitza da. Datorren urterako aurrekontua 89,4 milioi eurokoa da, eta sailak 67,3 milioi euroko aurrekontua izango du eskuragarri datorren urtean ekimenak garatzeko, hau da, 2021ean baino % 7,44 gehiago. Lehen sektorearentzako laguntzen artean, zenbatekoari dagokionez, NBEUk (Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsa; 7,7 milioi euro) eta baita LGENFk (Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsa) ere batera finantzatutakoak nabarmentzen dira; horien artean, besteak beste, gazteak nekazaritza-jardueran sartzea bultzatzera eta ustiategietan inbertsioak finantzatzera bideratutakoak daude (3,9 milioi euro). Ingurumenaren arloan bost partida berri ezarri dira: bat BBK Klima Aldaketaren Zentroari zuzendua (60.000 euro); beste bat, 15.000 eurokoa, zarata kontrolatzeko ekintzak eta azterlanak garatzeko; hirugarren bat, gure Lurraldean klima-aldaketaren diagnostikoa egiteko (15.000 euro); laugarrena UPV-EHUko Iraunkortasunaren Unesco Katedra lehengoratzeko (90.000 euro); eta azken bat laster eratuko den iraunkortasun energetikoaren batzorderako.

Amaia Antxustegik, Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko diputatuak, Foru Sailaren 2022rako aurrekontua aurkeztu du gaur arratsaldean Bizkaiko Batzar Nagusietan; aurrekontua 89.408.597 eurokoa da. Zenbateko orokor horretatik langile-gastuak kenduta, sailak 67.320.000 euro izango ditu datorren urtean ekimenak garatzeko, hau da, 2021ean baino % 7,44 gehiago.

Antxustegik nabarmendu du aurrekontu hauek azken hilabeteetan sailak burutu duen entzute aktiboaren ondorio direla. Prozesu horretan bilerak egin dira lurraldeko eskualdeetako udalekin, baserritarrekin eta lehen sektoreko eragileekin eta hondakinak kudeatzeko eta tratatzeko azpiegituretako edo klima-aldaketari aurre egin nahi dioten proiektuen arduradunekin. Bisita eta bilera horiek guztiak oinarrizko informazio-iturri bihurtu dira gaur aurkezten dizuegun aurrekontua egituratzeko orduan, adierazi du. Aurrekontu orekatua da, azpimarratu du, saila osatzen duten bi zuzendaritzen pisua modu proportzionalean banatuz burutu dena.

Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko diputatuak azpimarratu du, halaber, Sailak nekazaritzako eta abeltzaintzako azpisektore ekonomikoen jarduera mantentzeko eta indartzeko egingo duen ekarpena, guztira 23 milioi euroko laguntzen bidez; munta hori sailak datorren ekitaldirako erabilgarri duen aurrekontuaren % 34 da. Laguntza horien artean nabarmentzekoak dira, zenbatekoari dagokionez,  NBEUk, Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsak, finantzatutakoak (7,7 milioi euro); LGENFren, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren bidez kofinantzatutakoak (horien barruan sartzen dira,  besteak beste,  mendiko nekazaritzako konpentsazio kalte-ordainak, aurten EGPn, Eskualdeak Garatzeko Planean, gehieneko zenbatekoetara iristeko handitu direnak eta 2.675.000 euro hartzen dituztenak); eta gazteak lehen sektorean sartzeko eta nekazaritza-ustiategiak modernizatzeko inbertsioak egiteko laguntzak (3,9 milioi euro). Zenbatekoagatik nabarmentzen diren eta lehen sektorerako diren beste laguntza batzuk nekazaritza eta ingurumeneko eta klimako neurriak eta nekazaritza ekologikoko neurriak (1.850.000 euro) eta basogintza-sektorerako laguntza-plana (4,3 milioi euro) dira. Plan horren zuzkidura milioi erdi euro handitu da aurreikusitako eskaerei erantzuteko, neurri batean basogintzako, ingurumeneko eta klimako zerbitzuei buruzko neurria txertatzetik eratorriak; funtsean laguntza hauen helburua baso kudeaketa jasangarriagoa eta baso autoktonoen kontserbazioa eta baso aloktonoen ordez baso autoktonoak ezartzeko metodoak aplikatzea da.

Lehen sektorearen jarduerari lotutako eremu honetan, abereen ekoizpen- eta osasun-programaren barruan sartzen diren neurriak aipatu behar dira, 3,3 milioi euro guztira; neurri horien artean daude saneamendu-kanpainak (959.000 euro), mihi urdinaren aurkako txertaketa-programari ekiteko eta behien infekziozko errinotrakeitisaren  (BEI) kasuan derrigorrezko txertoa ezartzeko, bai eta osasun-programak aplikatzeko edo abeltzaintza-elkarteen eta erlezaintzaren jarduera finantzatzeko laguntza-dekretuak ere. Programa horren beraren barruan gorpuak jaso eta garraiatzeko zerbitzua garatzen da; kasu honetan zerbitzu honen aurrekontua 27.000 eurotan handitu da, 617.000 eurora iritsi arte, gaixotasunak prebenitzeko zerbitzu hau gehiago erabiltzen baita.

Gainera, foru-mendietako eta onura publikoko mendietako baso-lanetarako eta pistak egokitzeko lanetarako 1,4 milioi euro daude, eta 439.000 euro inbertituko dira banda marroiaren hedapena geldiarazteko produktu bioestimulatzaileekin tratamenduak aplikatzen jarraitzeko.

Ingurumenaren arloan, zenbatekoagatik, ingurumen-azpiegituretara bideratutako partida nabarmentzen da. Programa horretara 24,5 milioi euro bideratzen dira, eta, besteak beste, honako hauek sartzen dira:

  • Hiri-hondakinen tratamendua, Garbiker sozietateari agindutakoa (9,2 milioi euro),
  • Hondartzen programa (6,3 milioi euro),
  • Jolasguneen eta aisialdirako guneen programa (2,9 milioi euro),
  • Birziklapena hobetzeko udalerrientzako laguntzak. Laguntza horiek edukiontzi marroia ezartzeko orain arte ematen zirenak ordezkatuko dituzte, eta gaikako bilketaren tasa hobetzeari buruzko kontzeptu gehiago barne hartzen dituzte (milioi bat euro),
  • Esku-hartzeak  Gaztelugatxeko San Joanen (571.000 euro),
  • Proiektatuta dauden hiru Bide Berdeen eraikuntza-proiektuak egiteko zuzkidura: Lezamako Trenbide Zaharra, Arratiakoa eta Mungia eta Plentzia lotuko dituena (437.000 euro),
  • Artigasko zabortegian egin beharreko obrak (2,3 milioi euro).

Gainera, naturgune babestuetako jarduerek 3,4 milioi euro izango dituzte, eta beste 1,7 milioi euro lurraldeko hiru parke naturaletan (Armañon, Gorbeia eta Urkiola) egin beharreko ekintzetara bideratuko dira.

2022ko aurrekontuan bost partida berri ere sartuko dira: BBK Klima Aldaketaren Zentroari egindako ekarpena (60.000 euro); zarata kontrolatzeko ekintzak eta azterlanak garatzeko 15.000 euro esleitzea; gure Lurraldean klima-aldaketaren diagnostikoa egitera bideratutako zenbatekoa (15.000 euro); UPV-EHUko Iraunkortasuneko Unesco Katedra lehengoratzea helburu duena (90.000 euro); eta laster eratuko den iraunkortasun energetikoaren batzorderako laguntza tekniko baterako ezarritakoa.

Era berean, Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Sailaren aurrekontuetan 3,5 milioi euroko partida sartzen da Foru Plan Informatikoa garatzeko. Plan horren barruan herritarrentzako zerbitzu telematiko berriak garatzea eta zerbitzu horiek hainbat arlotan zabaltzea aurreikusten da, adibidez espedienteen kudeatzailearen ezarpena, laguntzen eta mugimenduen kudeaketa eta abereen osasun-kontrola, baso-kudeaketa edo ehiza- eta arrantza-baimenen kudeaketa, bai eta klima-aldaketari buruzko atari bat abian jartzea eta mantentzea ere.

Amaia Antxustegik gogorarazi duen bezala, aurrekontu honi 2021ean mendien erosketa- eta birpopulatze-proiektuetara eta Bide Berdeen proiektura bideratu eta gauzatu ez diren kopuruak gehituko zaizkio.

Beste alde batetik, Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Sailaren menpeko foru-sozietate publikoen, Garbiker eta Basalan, aurrekontuak 42,8 milioi eurokoak eta 8,8 milioi eurokoak dira, hurrenez hurren.

Egin zaitez Bizkaia egiten newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...