2021(e)ko abuztuaren 03(a) 11:00

`Ibilbide historikoak´programak bisita gidatuak eskaintzen jarraitzen du uda honetan lurraldeko gune interesgarrietara

Euskara, Kultura eta Kirol Saila

Aldundiak abuztuan zehar bisitak eskaintzen ditu adituekin batera Busturialdea-Urdaibaiko gune arkeologiko nagusiak ezagutzeko eta irailean Bizkaiko "Gernikako Arbolatik harago" zin-bidera bisitak eskainiko ditu. Bisiten egutegia kontsultatzeko era: www.bizkaikoa.bizkaia.eus webgunea, 688.856.689 telefono zenbakia edo ibilbideak@bizkaia.eus posta elektronikoa.

Ibilbide Historikoak

Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako 'Ibilbide Historikoak' programak Busturialdea-Urdaibaiko arkeologia-gune nagusiak ezagutzeko bisitaldiak eskaintzen jarraitzen du abuztuan, eta Bizkaiko zin-bidea ezagutzeko bisitaldiak ere eskainiko ditu irailean.

Abuztuan zehar bisitariek bost ibilbide gidatuz osatutako programa bat izango dute, Arrarrolako (Arratzu) oppidumeko aztarnategi arkeologikoetara, Foruko Herri erromatarrera, Tribisburuko nekropoli erromatarrera (Bermeo-Busturia), Ereñozarreko Erdi Aroko gaztelura (Ereño) eta Sukillotxuko (Mundaka) estazio megalitikora egingo dena. Era berean, gune arkeologikoetako ikerketa-zuzendariak ere izango dira bisitan.

Foru Aldundiak irailean jarriko du martxan Bizkaiko Zin-bidea, bisita gidatuaren formatuarekin. Bertan, Bizkaiko Jaunak foruak zin egiteko egindako bidea ibiliko da; izan ere, egintza hotsandiko funtsezko ekitaldi bat izan zen, eta garrantzi handia izan zuen iraganean erregearen eta bizkaitarren arteko harremana finkatu eta adostasunetara iristeko. Eraginak bizirik dirau gaur egun ere, eta gure lurralde historikoko berezitasuna definitzen laguntzen du.

Ekimen honen bidez, Bizkaiko paisaia eta natura inguruneko aztarnategi arkeologiko nagusiak ezagutarazi nahi dira.

Bisiten egutegia kontsultatzeko era: www.bizkaikoa.bizkaia.eus webgunea, 688.856.689 telefono zenbakia edo ibilbideak@bizkaia.eus posta elektronikoa.

Ibilbide historikoak Busturialdea-Urdaibain

Foruko herrixkarako bisita gidatuek bisitaria oso modu errealean iraganera eramango dute eta I. mendeko erromatar herrixkaren birsorkuntza ikusi ahal izango du. Tableta baten bidez, bisitan zehar ikusiko dituen hondakinek are zentzu handiagoa hartuko dute, duela ia 2000 urte tokia nolakoa zen ikusteko aukera izango baitu. Esperientzia hori Foruan bizi ahal izango da abuztuaren 4, 8, 11, 15, 18, 25 eta 28an.

Arratzuko Arrrola oppidumak ere iraganera eramaten du bisitaria, Kristo aurreko IV. mendeko aztarnategia birsortura, alegia. Kasu honetan ere, tableta motako gailu mugikorren bidez, kastroa jatorrian nolakoa zen ikus daiteke, errealitatea berreraikitze birtualarekin bat egiteko tekniken bidez; egungo kastroko aireko bideoekin gozatu ahalko da ere, eta orduko herritarren etxebizitzetako baten benetako berreraikuntzaren 360 argazkiarekin birsortu ahal izango da. Arrola ikusteko bisitaldi hauek hurrengo egunetarako programatuta daude: abuztuaren 9, 14, 16, 22, 23 eta 29rako.

Tribisburuko nekropolia (Bermeo eta Busturia) Lurraldeko beste harribitxietako bat da, non hamar hil egitura aurkitu diren, hildakoaren errautsak eta erraustutako gauza pertsonalak uzten ziren esparruak. Aztarnategi arkeologiko hau abuztuaren 6,13, 20, 22 eta 27an bisita daiteke.

Ereñozar gaztelua ibilbide historiko honen beste enklabeetako bat da. Ereñozarko San Migeleko Erdi Aroko gailurra Ereñon dago. Aztarnategi horretako ikerketa arkeologikoak Erdi Arotik gaur egunera arte doan sekuentzia historikoa egiaztatzen du. Hainbat aldi agertzen dituen nekropoliak eta jada desagertu den gaztelu baten hondarrek osatzen dute aztarnategia. Gaur ermita txiki batek koroatutako gailurrean, bisitariek Bizkaiko historiako etaparik ezezagunenetako bat berpiztu ahal izango dute abuztuaren 5, 7, 12, 19, 21, 26 eta 30ean.

Amaitzeko, Katilotxuko estazio megalitikoa dago; hain zuzen ere, modu kolektiboan erabiltzeko hilobi-eraikin batzuek osatzen dute, eta bi dolmen dituzte, 2004. urtetik 2008. urtera induskatu eta zaharberritu zirenak. Gainera, hiru egitura tumular dituzte, baina oraindik ez da lanik egin horietan. Katillotxuko ibilbide megalitikoa abuztuaren 5ean eta 19an egin ahal izango da.

Bizkaiko zin-bidea

Bizkaiko 'Gernikako Arbolatik harago' zin-bidearen ibilbide historikoa Bizkaiko Jaunak Foruen zina egiten zuen lekuetatik egindako ibilbidea da. Bizkaiko Foru Aldundiak 2018an abian jarri zuen bisita gidatua, Kultura Ondarearen Europako urterako programatutako jardueren barruan, eta irailaren 17, 18, 19, 25 eta 26an bisitatu ahal izango da.

Behar bezala diseinatutako egitura instituzional eta sozial baten emaitza da zin-bidea, eta Bizkaiko historiaren zati garrantzitsua da. Horrela, zin-bidea Uriberen merindadetik Busturiarainokoa zen. Zin-bidea Bilbon hasten zen, Gernika-Lumo zuen erdigunea eta Bermeon amaitzen zen. Bizkaiko Foruak zin egiten ziren lekuak eta monumentuak bisitatuko dira.

Bi helburu nagusi dauzka bisitak: bata da gure historia ezagutaraztea; bestea, zehatzagoa, Bizkaiko Foruen funtsean murgiltzea, Euskal Herriko kudeaketa politikoaren aplikazioan izandako ezarpen-mekanismoetako batzuk ulertzeko.

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...