Berriak
2021(e)ko Juneren 23(a) 10:00
Zabalik da Bizkaian zahartze aktiboa sustatzera zuzendutako laguntzak eskatzeko epea
Gizarte Ekintzako Saila
Dirulaguntza lerro horren zenbatekoa milioi erdi euro ingurukoa da eta lurraldeko nagusien elkarteen bidez bideratuko da. Eskaerak bi modutara aurkez daitezke: erregistroko bulegoetara joz (aurretiko hitzorduarekin) edo egoitza elektronikoan; horretarako, bost profesionalez osatutako talde tekniko batek telefono bidezko arreta eta laguntza telematikoa eskainiko ditu, zalantza guztiak argitu eta online prozesua errazteko.
Bizkaiko Foru Aldundiak dagoeneko ireki du lurraldeko nagusien elkarteek programak egin eta mantentzeko helburuarekin foru erakundeak ematen dituen dirulaguntzak eskatzeko epea. 2021ean, 456.000 euroko aurrekontu partida zuzenduko da dirulaguntza horietara. Epea uztailaren 16an amaituko da.
Eskaerak egoitza elektronikoren bidez edo erregistroko bulegoetan aurkeztu ahalko dira. Eskaerak telematikoki aurkeztuko dituztenei laguntzeko, Gizarte Ekintza Sailak bost profesionalez osatutako lantalde tekniko bat jarri du martxan. Ildo horretatik, telefono bidezko arreta indartu da eta, gainera, bilera telematikoak deitu dira Dirulaguntzen Zerbitzuko teknikariek interesdunei azal diezaieten eskaerak nola izapidetu. Erregistratuta dauden nagusien elkarte guztiekin jarri da harremanetan Foru Aldundia eta informazio guztia helarazi die. Prozedura foru webgunean kontsultatu daiteke; halaber, subvenciones.mayores@bizkaia.eus helbide elektronikoa erabilgarri dago sor daitezkeen zalantzak argitzeko.
Dokumentazioa erregistroko bulegoetan aurkeztu nahi izanez gero, nahitaezkoa izango da aldez aurretik hitzordua hartzea 94 406 60 00 telefono-zenbakian.
Aurreko ekitaldian, 180 elkarte inguruk eskuratu zituzten nagusiei zuzendutako mila jarduera eta programa baino gehiago egiteko dirulaguntzak. Ekimen horien bidez, hain zuzen, zahartze aktiboa bultzatu nahi da eta adinekoak ohiko ingurunean gera daitezen sustatu; horrela, elkarteetako oinarri soziala osatzen dutenen arteko harremanak erraztu eta bultzatu ahal izango dira, isolatzea eta bakardadea saihestuko dira, osasunari lagunduko dion aisia aktiboa eskainiko da, duintasuna emango da eta zahartze aktiborako prestatuko da, batez ere parte-hartze sozialaren, aktiboaren eta solidarioaren bidez.
Hori guztia zereginei lotutako programen, programa kulturalen, aisialdiko programen eta kirolari eta osasunari lotutako programen bidez. Horrez gain, programa sozialetarako, parte-hartze soziala bultzatzeko, aukera berdintasuna sustatzeko eta belaunaldien arteko programak egiteko laguntzak emango dira.
Bizkaian, 60.000 adineko baino gehiago daude erakunde mota horietan bazkidetuta eta Europan bakana den elkarte-sarea eratzen dute.
Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna
Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.
Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.
(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira
Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:
TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:
Komunikazio Zuzendaritza Nagusia
Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao
TRATAMENDUAREN HELBURUA:
Bizkaitarren Egiten: newsletter.
ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:
interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:
- Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
- Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
- Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
- 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak
Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...