2021(e)ko maiatzaren 12(a) 17:40

Fisify, arraskataz itxi du bere Crowdfunding Bizkaiako finantziazio-txanda denbora errekorrean

Ekonomia Sustatzeko Saila

Hiru euskal gaztek sortutako startup horren finantziazio-txandak helburuaren %100a gainditzea lortu du

Fisify

Proiektua Crowdfunding Bizkaia plataforman jarri zen abian maiatzaren 11n, asteartea, eta 120.000 euroko ezarritako helburuaren %100a gainditzea lortu zuen minutu gutxi batzuetan. Guztira 150.000 € bildu dira, hau da, hasieran ezarritako helburuaren %125, eta legeak onartzen duen maximoa.

FISIFY, fisioterapia belaunaldi berria

Fisify fisioterapia tradizionalaren alternatiba bat da teknologiaren bidez, %100ean jardunez eta indarberritze azkarragoak eta eraginkorragoak lortuz.

Aurya, adimen artifizialean oinarritutako laguntzaile birtualari esker, pazienteei indarberritze-prozesu osoan laguntzea lortzen dute.

Lehenik eta behin, sintomak ebaluatzeko algoritmo batek hiru patologia probableenak ematen ditu, pazienteak duen sintomatologiaren arabera. Ebaluazioa 2 minutu bainogutxiagoan egiteko aukera ematen du, esperientzia erraz eta intuitiboarekin, eta hasieratik eragina izaten.

Ondoren, algoritmo batek automatikoki sortzen ditu pazientearentzat eraginkorrenak diren ariketa pertsonalizatuen programak, 30 egunera arteko programa bat diseinatuz minutu bakar batean, non osasun-profesionalak sortutako programen erabateko kontrola duen.

Azkenik, kameraren bidez, pazientea denbora errealean monitorizatu dezake, mugimendu okerrak detektatuz eta unean zuzenketak eginez, ariketak behar bezala egiten direla bermatuz.

Crowdfunding Bizkaian irekitako inbertsio-txandaren bidez lortutako funtsekin, Fisifyk lantaldea eta marketineko inbertsioa indartu nahi ditu, bezero-kopurua handitzeko asmoz.

este.proceso.puede.tardar.subiendo.archivo.servidor.ftp