2021(e)ko apirilaren 30(a) 12:10

Ikasturtea hasi da 42 Urdulizen, profil digitalen prestakuntza goitik behera aldatu duen programazio campusean

Ekonomia Sustatzeko Saila

Lau hilabetean, 3.000 eskaera inguru jaso ditu campusak. 42 Urdulizen plaza bat lortzeko lehen 110 hautagaietatik, % 30 emakumeak dira, % 90 Bizkaikoak eta hautagaien batez besteko adina 32 urtekoa da.

Ikasturtea hasi da 42 Urdukizen

Telefónica Fundazioak eta Bizkaiko Foru Aldundiak 42 Urduliz aurkeztu dute gaur, Bizkaiko programazio campusik iraultzaile eta aitzindariena, eta ia 3.000 izen-emate eskaerarekin ireki ditu ateak. 42 Urduliz abian jarrita, bi erakundeek Bizkaiko eta Euskadiko garapen ekonomikoa eta digitala bultzatzen laguntzen dute, gizartea enplegagarritasun berrirako prestatzeko beste urrats bat ematen dute eta etorkizuneko agertoki profesionalari aurrea hartzen diote.

Urte honetan, COVID-19ak digitalizazioa aurrekaririk gabeko krisi ekonomiko hau suspertzeko beharrezko palanka bihurtu du, eta Telefonica Fundazioak eta Bizkaiko Foru Aldundiak beren gain hartu dute metodologia berri horren bidez lan-aukerak eskaintzeko erronka zirraragarria. Metodologia hori parekideen arteko ikaskuntzan eta gamifikazioan oinarritzen da, eta hogei herrialdetan baino gehiagotan eta lau kontinentetan % 100eko arrakastak bermatzen du laneratzeko orduan.

Campusa Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak eta Jose Maria Alvarez-Pallete Telefonicako presidenteak inauguratu dute gaur goizean, eta instalazioak ikusi eta hautagaiekin hitz egin ahal izan dute.

Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak proiektu honek lurralde osoan aurrera egiteko eta aukera berriak sortzeko duen balioa azpimarratu du: Proiektu hau hitz batean laburbiltzen da: lotura. Gizartearekiko eta haren beharrekiko lotura. Bizkaia osoa azken belaunaldiko zuntz optikoarekin konektatuz. Gure pertsonak gaitasun digitalen arloko prestakuntza berritzaileagoarekin konektatuz, lan-aukera berriak sortuz. Gure enpresak trantsizio digitalarekin konektatuz, enpresak eta talentu prestatua konektatuz. Pandemia gorabehera, Bizkaiak martxan jarraitzen du. Pandemia gorabehera, aparteko gauzak gertatzen dira Bizkaian.

Bere hitzaldian, José María Álvarez-Pallete Telefónicako presidenteak hau nabarmendu du: 42n, ikasleek ikasten ikasten dute, programatzaile izateaz gain, arazoen konpontzaile ere izan behar dutelako. Campus honetan ez dira trebetasun teknikoak bakarrik garatzen; ahalegina, nork bere buruaren mugak gainditzeko gaitasuna, irmotasuna eta talde lana funtsezkoak dira. Eta, amaitzeko, Telefónicak prestakuntzarekin duen konpromisoa nabarmendu du, gaur egungo eraldaketa digitalean funtsezko izaten jarraituko baitu: Telefónican 20 urte baino gehiago daramatzagu hezkuntza digitala eta enplegagarritasuna bultzatzen hainbat eremutan. eta espero dut guztiok batera ahaleginak batu eta lanean jarraituko dugula hezkuntza garai berrietara egokitu dadin eta gero eta inklusiboagoa izan dadin, pertsona guztien enplegagarritasuna hobetuz. Horrela bakarrik lortuko dugu mundu digital berrirako trantsizioa arrakastaz kudeatzea.

Sophie Viger 42ko zuzendari exekutiboak konpromiso soziala nabarmendu du eta zera adierazi du: Gure asmoa programazio ikaskuntzatik harago joatea da. Etorkizunean gizarte inklusiboagoa sortu nahi dugu, hurbilagoa, solidarioagoa eta justuagoa. Gainera, ondokoa nabarmendu du: Teknologia digitalari esker, hori lortzeko baliabideak eskura ditzakegu. Ezinezkoa da hau egitea zuek gabe, zuen dohainak gabe, bereizten zaituztena gabe.

Campusa erabat martxan dago hilabete honetatik, eta egunero 110 hautagai ari dira lanean, 42 Urdulizko lehen 'igerilekua' egiten, campusera sartzeko behin betiko azken proba. Plaza bat lortzeko hautagaien % 30 emakumeak dira, % 90 Bizkaikoak eta batez besteko adina 32 urtekoa da. 2020ko abendutik, inskripzioak ireki zirenetik, gaur arte, 3.000 pertsona inguru erregistratu dira 42 Urdulizen, eta campus iraultzaile horren parte izan nahi dute, Espainian ezarritako bigarrena, Madrilgoaren arrakastaren ondoren.

Hurrengo hilabeteetan, Bartzelonak, Malagak eta Alacantek jarraituko diote. Izen-ematea zabalik dago etengabe 42urduliz.com webgunean, prestakuntza doakoa da, ez dago adin-mugarik (18 urte) eta ez da beharrezkoa ez prestakuntzarik ez programazioaren aurretiko ezagutzarik. Kanpusak 600 ikaslerentzako lekua du eta hurrengo igerilekuekin haziko da, ekainerako eta uztailerako.

Programaziotik haragoko espazioa

Bizkaiko 42 Urdulizko campusak 2.400 m2 ditu, bost solairu eta ia 200 ordenagailu. 42ko metodologia aitzindaria gamifikazioan eta parekideen arteko ikaskuntzan oinarritzen da, eta horrek, aldi berean, ikasleengan sormena piztuko duen espazio berritzaile eta moderno bat eskatzen du. Urdulizen, "Ikasten ikasiz" egingo dute, eta programazioaren mundua aurkitzeaz gain, moldatzen eta arazoak konpontzen ikasiko dute. Trebetasun teknikoez gain, honako gaitasun hauek garatuko dituzte: ahalegina, frustrazioarekiko tolerantzia, gainditzeko gaitasuna eta talde-lana, gaur egun lan-merkatuan oso baloratuak eta funtsezkoak direnak. Ikaskuntza-eredu horretan, ikasleak askatasunez aukeratzen du bere bidea, eta lankidetza zabal-zabala da.

42 Urduliz campusa etorkizuneko programatzaileak beren prestakuntzan inspiratzeko diseinatu da, elkarbizitzarako eta ikaskuntzarako espazio erosoak sortuz, aldi berean sormena sustatzen laguntzeko. 42 Urdulizek 4 "kluster" ditu, non ikasleek prestakuntzan eta ikaskuntzan ematen duten denbora; "Studio 42", balio anitzeko espazio bat, non beren alderdi artistikoena gara dezaketen arte plastiko edo eszenikoekin lotutako hitzaldi, tailer eta jardueren bidez; "Galleries" edo esperientziak partekatzeko eta taldean lan egiteko ideia-lekuak, bai eta "babeslekuak" edo atseden- eta hausnarketa-guneak ere.

42 globali buruz

42 Urduliz nazioarteko sareko kidea da. Sareari lotutako campus guztiek prestakuntza informatikoa eskaintzen dute, guztiz doakoa, mundu guztiari irekia, titulazio-eskakizunik gabea eta 18 urtetik aurrera erabiltzeko modukoa. 42ko pedagogia berdinen arteko ikaskuntzan oinarritzen da: ikuspegi parte-hartzailea, eskolarik eta irakaslerik gabea, ikasleei beren sormena askatzea ahalbidetzen diena, proiektuetan oinarritutako ikaskuntzaren bidez. 42, Parisko lehen campusarekin, 2013an sortu zen, Frantziako industria digitalak garatzaile informatiko eskasia handia zuenean. Biharko talenturik onenak trebatzeko, euren jatorria edozein dela ere, 42 nazioarte mailan elkartutako campus sare bat zabaldu du: Alemania, Armenia, Australia, Belgika, Brasil, Kanada, Arabiar Emirerri Batuak, Espainia, Finlandia, Frantzia, Italia, Japonia, Jordania, Malaysia, Maroko, Herbehereak, Portugal, Errusia, Suitza, Thailandia eta Turkia. Gaur egun 36 campus daude 23 herrialdetan.


Bideoak


Audioak

Egin zaitez Bizkaia egiten newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...