2020(e)ko azaroaren 12(a) 10:30

Aldundiak zona gorriko udalerrietan mendekotasuna duten eta zaintzak behar dituzten pertsonei laguntzeko neurriak abian jarri ditu

Gizarte Ekintzako Saila

Neurri horiek 5. mailan sailkatutako herrietan (transmisio oso handia) bizi diren eta familia-giroan zaintzeko prestazioa jasotzen duten pertsonen babesa indartuko dute; halaber, pertsona horiek zaintzen dituztenentzako laguntza eskainiko dute.

Bizkaiko Foru Aldundiak neurri bereziak eta gehigarriak aktibatu ditu 'eremu gorri' epidemiologikoan dauden udalerrietan martxan jartzeko. Neurriak mendekotasun-egoeran dauden eta familia-giroan zaintzeko prestazioa jasotzen duten etxeko zaintzaileei arreta ematera bideratuta daude, egoera epidemiologiko horretan hauskortasun-egoera berezian egon baitaitezke. Joan den astearteko Gobernu Kontseiluan bi foru dekretu aldatu ziren eta gaur argitaratu dira, neurriak artikulatzen dituen Foru Agindu berriarekin batera. Dekretu horien bidez, Bizkaiko Lurralde Historikoko gizarte-zerbitzuen sistemaren beraren laguntza, babesa, orientazioa eta baliabideak eskaini nahi dira, ohikoa baino arinago, gaur egungo egoera kontuan hartuta.

Gaur egun mugikortasuna murriztuta dago eta, aldi berean,  birusaren transmisioa handia da eta egoera horrek eragin berariazkoak ditu lurraldeko zenbait eremutan, eta horren ondorioz mendekotasun-egoeran dauden pertsonen zaintzaileak Bizkaiko Lurralde Historikoko gizarte-zerbitzuen sistemaren baliabideak inoiz baino beharrezkoagoak diren egoeretan egon daitezke. Horrez gain, egiaztatu da mendetasun-egoeran dauden pertsonak bereziki ahulak izan daitezkeela Covid-19arekin kutsatuz gero.

Horrek guztiak prestazio eta zerbitzu horiek azkar izapidetzeko bide arinak eskatzen ditu; aldi baterako prestazio eta zerbitzu horiek berebiziko garrantzia izan dezakete pertsona horientzat eta haien bizi-proiektuentzat.

Horrela, mendetasun-egoeran dauden eta '5. maila' deklaratutako herrietan (herri horietan metatutako intzidentzia-tasa 500 kasu baino handiagoa da 100.000 biztanleko) bizi diren pertsonei deiak egiten hasteaz gain, pertsona  horien egoerari buruzko informazioa biltzeko, beharrizanak hautemateko eta laguntza, babesa eta orientazioa eskaintzeko, familia-giroko zaintzarako prestazio ekonomikoaren  onuradunak azkar sar daitezke eguneko zentroetan edo egoitzetan aldi baterako egonaldietan. Deiak, ondorio guztietarako, aldi baterako zerbitzu horien eskabide-dokumentu gisa erabili ahal izango dira eta "Gizarte Ekintza Saileko funtzionarioek izapidetuko dituzte", Foru Aginduak ezartzen duen bezala.

Foru agindu berri honetan jasotako neurriak aplikatuko zaizkie udalerri bat 5. mailan deklaratzean egindako eskaera guztiei, eta indarrean iraungo du egoera horrek dirauen bitartean.

Hala ere, Bizkaiko Foru Aldundiak gogoratzen du 94 406 60 00 telefono zenbakia mantentzen duela, eta arlo horretako informazioa edo laguntza behar izan dezakeen lurraldeko edozein pertsona erabil dezakeela.

Bizkaian, gaur egun 21.500 pertsona baino gehiago daude mendetasun-egoeran, etxean erreferentziazko zaintzaile bat dutenak eta familia-giroko zaintzarako prestazio ekonomikoaren onuradunak direnak. Etxean zaindutako mendeko pertsonen %40k 85 urte baino gehiago ditu, eta %72k 65 urte baino gehiago.


Bideoak


Audioak

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...