Berriak
2020(e)ko azaroaren 10(a) 11:00
Aldundiak Azpiegiturak sozietateari eskatu dio Getxoko belaunaldien arteko zentroa izango dena eraikitzeko
Gizarte Ekintzako Saila
Foru erakundearen gobernu-kontseiluak onartu du Azpiegiturak sozietate publikoari enkargua egitea Getxon mendekotasun-egoeran dauden adinekoen eta gazteen arteko belaunaldien arteko bizikidetza errazteko egoitza bat eraikitzea, ekipatzea eta ondoren kudeatzea. Horrela, guztira 13 milioi eurotik gorako inbertsioa eragingo duen proiektua gauzatuko da; horietatik 10 milioi inguru Foru Aldundiaren kontura izango dira eta 3 milioi baino zertxobait gehiago Getxoko Udalak hartuko ditu bere gain, bi erakundeek martxoaren 5ean sinatutako lankidetza-akordioaren arabera.
Bizkaiko Foru Aldundiak gobernu-kontseiluan onartu du Azpiegiturak sozietate publikoaren esku uztea Getxoko Belaunaldien Arteko Zentroaren proiektua, eraikuntza eta ekipamendua egitea. Proiektu berritzaile horrek adinekoen eta gazteen arteko belaunaldi-bizikidetza bideratuko du.
Horrela Aldundiak guztira 13.263.405 euroko inbertsioa izango duen proiektua gauzatuko du; munta horretatik Foru Erakundearen kontura izango dira 9.938.775 euro, martxoaren 5ean Getxoko Udalarekin sinatu zen lankidetza-akordioaren ondoren erakunde horrek gainerako 3.324.630 euroak bere gain hartuko dituelako.
Ekipamendu publiko misto berria Getxoko Romo auzoan egongo da. Mistoa izango da eta, kalkuluen arabera, 8.967 m² eraiki hartuko ditu sestra gainean. Zentroan, batera, gazteentzako alokairuko 40 zuzkidura-apartamentu (2.308 m²) eta mendekotasun-egoeran dauden pertsonentzako 100 egoitza-plaza (6.659 m²) egongo dira.
Estatuan ekimen aitzindaria da eta bizikidetza-eredu berritzailea garatzea aurreikusten du. Eredu horretan adin desberdinetako pertsonek espazio komunak partekatuko dituzte eta elkarri eragin ahal izango diote, gizartearen eta belaunaldien arteko isolamendua saihestuz.
Egin zaitez Bizkaia egiten newsletter-en harpideduna
Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.
Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.
(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira
Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:
TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:
Komunikazio Zuzendaritza Nagusia
Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao
TRATAMENDUAREN HELBURUA:
Bizkaitarren Egiten: newsletter.
ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:
interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:
- Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
- Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
- Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
- 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak
Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...