Berriak
2020(e)ko uztailaren 28(a) 11:30
Bizkaitarrek aurten ere jasoko dute euskara ikasteko «Euskara Eskura Txartela» diru laguntza
Euskara, Kultura eta Kirol Saila
Aldundiak berriro jarri du martxan «Euskara Eskura Txartela», bizkaitarrek 400 euro arteko deskontua izan dezaten euskara ikasteko. Uztailaren 29tik abuztuaren 7ra bitartean eman ahal izango dute izena bizkaitarrek deskontu-bonua eskuratzeko, eta 2020-2021 ikasturtean erabili ahal izango dute.
Euskara Eskura Txartela
Aurten ere jasoko dute bizkaitarrek «Euskara Eskura Txartela» euskara ikasteko. Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailak, HABE eta Bizkaiko euskaltegi-sarearekin batera, laugarren urtez jarri du abian «Euskara Eskura Txartela» programa, 7.191 bizkaitarrek baliatu dutena azken urteotan.
Deskontua egiteko bonu bat da, eta eskuratzen dutenek 2020-2021 ikasturteko matrikula egitean erabil dezakete, programari atxiki zaizkion euskaltegietan eta autoikaskuntzarako zentro homologatuetan. Bizkaian erroldatutako pertsonentzat izango da, baldin eta egiaztatzen badute A1, A2, B1 eta/edo B2 mailak gainditu dituztela 2019ko irailaren 1etik 2020ko abuztuaren 30era bitartean.
Zirkulazioan jarritako bonuak izendunak eta besterenezinak izango dira, eta 4 kategoriatan sailkatuko dira:
- A1 mota: deskontu-bonurako eskubidea emango die maila hori gainditzen dutenei, baldin eta ekimenean parte hartzen badute; gehienez, 150 eurokoa izango da bonua.
- A2 mota: deskontu-bonurako eskubidea emango die maila hori gainditzen dutenei, baldin eta ekimenean parte hartzen badute; gehienez, 200 eurokoa izango da bonua.
- B1 mota: deskontu-bonurako eskubidea emango die maila hori gainditzen dutenei, baldin eta ekimenean parte hartzen badute; gehienez, 300 eurokoa izango da bonua.
- B2 mota: deskontu-bonurako eskubidea emango die maila hori gainditzen dutenei, baldin eta ekimenean parte hartzen badute; gehienez, 400 eurokoa izango da bonua.
«Euskara Eskura Txartela» bonu guztiak dira metagarriak, hau da, ikasle batek, maila bat baino gehiago gainditu eta egiaztatu badu hitzarmen honetan ezarririko epeetan, eskubidea izango du lorturiko bonu bakoitzari eman dakiokeen zenbatekoen batura jasotzeko deskontu modura. Dena dela, ezingo du gainditu dagokion matrikularen zenbatekoa (alegia, ez da onartuko gainfinantzaketarik).
EET bonuen kanpaina hau bakarrik aplikatuko zaie ikasleei matrikula egiten badute 2020-2021 ikasturtean programari atxikitako euskaltegi eta euskararen autoikaskuntzarako zentroetan, eta, edozelan ere, urriaren 16a baino lehen egin beharko dute matrikula. Barnetegi iraunkorretakoek, berriz, azaroaren 4a baino lehen. Beraz, deskontu-bonua jaso arren, ez badute egiten 2020-2021 ikasturteko matrikularik epeon barruan, ez dute eskubiderik izango dagokien zenbatekoaren likidazioa egiteko.
Bizkaiko Foru Aldundiak beren-beregi gaitutako web-orri baten bitartez parte hartuko dute ikasleek programan. Dagokionean egingo da web-orriaren publizitatea eta emango zaie haren berri bai HABEri eta bai programan parte hartzen duten euskaltegi eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuei.
Behin 2020-2021 ikasturteko matrikularako «Euskara Eskura Txartela» bonuak aurkezturik, Bizkaiko Foru Aldundiak berak tramitatuko ditu deskontuen ordainketak kasuan-kasuan dagokion euskaltegiarekin edo autoikaskuntzarako zentro homologatuarekin.
Uztailaren 29tik abuztuaren 7ra egongo da zabalik «Euskara Eskura Txartela» programan izena emateko epea. Bizkaiko Foru Aldundiaren web-orrian tramitatu behar dira eskabideak, esteka honetan: http://www.bizkaia.eus/eu/-/euskara-eskura-txartela.
Proiektua abian jartzeko, 400.000 euroko aurrekontu-partida bat onartu du Aldundiak, konpromisoa hartua baitu euskara ikasteko ahalegina egiten duten pertsonei lagunduko dieten neurriak hartzeko eta, horrela, pertsona horiek animatzeko euskara ikasten jarrai dezaten harik eta ezaguera-maila nahikoa duten arte euskaraz hitz egiteko nahi duten guztietan.
Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna
Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.
Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.
(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira
Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:
TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:
Komunikazio Zuzendaritza Nagusia
Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao
TRATAMENDUAREN HELBURUA:
Bizkaitarren Egiten: newsletter.
ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:
interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:
- Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
- Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
- Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
- 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak
Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...