2020(e)ko ekainaren 25(a) 16:00

Bizkaiko Adinekoen Kontseiluaren Osoko Bilkurak aurrez aurreko bilerak egiten ditu berriro

Gizarte Ekintzako Saila

Lurraldeko adinekoen partaidetza-organoa Bilboko Euskalduna Jauregian bildu da berriro, aurrez aurre, alarma-egoera amaitu ondoren. Konfinamendu-aldian modu birtualean egin dituzte bilerak. 60 pertsona baino gehiago, adinekoak eta profesionalak, daude inplikatuta lurraldean zahartze-politikak bultzatzeko eta hobetzeko Kontseiluaren dinamikan.

Gaurko bilera Euskalduna Jauregian

Adineko Pertsonen Kontseiluak Osoko Bilkuraren ohiko bilera egin du gaur goizean. Oraingo honetan Bilboko Euskalduna Jauregian izan da topaketa, eta hitzordua aurrez aurre burutu da. Konfinamenduan zehar, Covid-19ak eragindako osasun-krisiaren ondorioz, lan-bilerak modu birtualean egin dira.

Manuel Merino izan da Kontseiluko burua eta, adinekoen elkarteei dagokienez, Nagusiak, Hartu Emanak, Secot eta Nagusilan elkarteetako ordezkariek hartu dute parte. Foru erakundearen aldetik Sergio Murillo, Gizarte Ekintzako foru diputatua, izan da, Gizarte Ekintza Saileko zuzendaritza taldearekin batera.

Autonomia Pertsonala eta Adinekoen Arreta Sustatzeko Plan baterantz

Kontseiluaren Osoko Bilkurako kideek otsailaren amaieran world kafe formatuan egindako 5 topaketa irekiren zikloaren ondoriozko txostena aztertu dute. Topaketak Adinekoen Kontseiluko batzordeetako kideek dinamizatu zituzten. Dinamika horietan, Basaurin, Barakaldon, Bilbon, Getxon eta Durangon egindako saioetan borondatez parte hartu zuten belaunaldi desberdinetako 261 pertsonaren esperientziak, iritziak eta proposamenak jaso ziren.

Txosten hori gaur aztertu da, eta Bizkaiko Foru Aldundiak sustatzen duen etorkizuneko Autonomia Pertsonala eta Adinekoen Arreta Sustatzeko Planaren oinarri diren dokumentuetan sartuko da.

Gaurko bilera baliagarria izan da, halaber, partaidetza- eta ordezkaritza-organo horrek urteko bigarren seihilekoan egingo duen lana zehazteko. Organo hau kide anitzekoa da, aholkularitza-, kontsulta- eta proposamen-arlokoa, eta Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailari atxikita dago; lurraldeko 60 profesional eta adineko pertsona baino gehiago biltzen ditu, lurraldearen zahartze-politikak bultzatzeko konpromisoa dutenak.

Egin zaitez Bizkaia egiten newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...