2020(e)ko ekainaren 17(a) 16:18

Bizkaiak ‘Bay of Biscay Bay of Care’ abiarazi du, Europan zaintza luzeen ereduaz gogoeta egiteko prozesua

Gizarte Ekintzako Saila

Legegintzaldi honen hasieran aurreikusi zen prozesu hori abiaraztea. Izan ere, horren bidez, Bizkaiko Foru Aldundiak entzute handia duten Europako adituen talde bat sortuko du, mendekotasuna duten pertsonei gaur egun eta etorkizunean arreta emateko konponbide batzuk ezartzeko asmoz. AGE Platform Europe-rekin lankidetzan koordinatuko dira lanak (adineko pertsonen eskubideen alde lan egiten duten erakundeen Europako sare nagusia). Oxford-eko Unibertsitateko Zahartzearen Institutuko gerontologo eta demografo Sarah Harper, Erresuma Batuko Gobernuaren aholkularia ere badena, buruzagi ari da unibertsitateetako adituen artean eta hainbat herrialdetako (Belgika, Eskozia, Errumania/Irlanda, Italia eta Suedia/Danimarka) ikerkuntzaren esparruetako adituen taldean. Sergio Murillo, Gizarte Ekintza Saileko diputatua: “zaintza luzeak inoiz baino beharrezkoagoak dira, eta ere izango dira. Horregatik, ezinbestekoa da orain erantzuna ematea eta datorkigunari aurrea hartzea. Abian dugu jada zaintza luzeen ereduaz gogoeta egiteko prozesua, Bizkairako eta Europarako”.

Bizkaiko Foru Aldundiak abian jarri du Europa osoaren erronka bati aurre egiteko gogoeta-prozesua: mendetasunean luzaroan dauden pertsonen arretaren egungo beharrizanak eta etorkizunean sortuko direnak asetzea. Gizarte Ekintza Saileko foru diputatu Sergio Murillok Bay of Biscay, Bay of Careekimenaren lehen urratsen berri eman du. Ekimen hori Bizkaia Egiten legealdiko planean ezartzen da, eta beraren helburua da Europako aditu batzuek gogoeta egitea zaintza luzeen ereduari buruz.

Gaur, Batzar Nagusien aurrean, Gizarte Ekintza Saileko foru diputatu Sergio Murillok honako hau adierazi du: zaintza luzeak inoiz baino beharrezkoagoak dira, datozen urteetan ere izango dira, eta ezinbestekoa da gaur egun erantzuna ematea, datorkigunari aurrea hartzeko. Bada garaia gogoeta sakona egiteko Bizkaiko eta Euskadiko zaintza luzeen ereduaz… Erronka demografikoari aurre egitean, ez diogu kopuruei soilik erreparatu behar; aitzitik, kalitatea ere kontuan eduki behar dugu, begiak epe luzean ipinita, eta Europarekin bat etorriz. Eta hausnarketa horretan parte hartuko dugu, Europan.

Sergio Murilloren ustez zaintza luzeak hausnarketaren muina dira eta izan behar dute; zer zaintza eman nahi ditugun, non eman behar diren edo eman daitezkeen, nork eman behar dituen, zainketen hartzaileak zer eginkizun duen, zer nahi duen, zer bizi-proiektu duen.... Hori da eztabaida, perspektibarekin egiten badugu.

Bay of Biscay, Bay of Care’ ekimenaren abiaburua 2020ko martxoaren 3ean ezarri zen, Gobernu Kontseiluak onartu zuenean lankidetza-hitzarmena sinatzea Age Platform Europe-arekin, Europan adinekoen eskubideen alde lan egiten duten erakundeen sare nagusiarekin. Hitzarmen horren bidez, adituez eratutako taldea sortu da, zaintza luzeen eredu bat finkatzeko oinarriak zehazteko asmoarekin.

Taldearen lehenengo bilera (birtuala) maiatzaren 7an egin zen. Sarah Harper —Oxfordeko Unibertsitateko Zahartze Institutua— izan zen unibertsitate eta ikerketaren alorreko adituen mahaiaren gidaria. Bertan, Europako gizarte- eta osasun-eredu askoren inguruko ezagutza eta eskarmentua duten pertsonak bildu ziren.

Hauexek izan ziren taldeko kideak:

  • Sarah Harper. Erresuma Batua. Gerontologo eta demografo britainiarra. Oxfordeko Unibertsitateko Zahartzearen Institutua sortu zuen 1997an, eta gaur egun zuzendarietako bat da. Erresuma Batuko gobernuaren aholkularia, Lehen Ministroaren Zientzia eta Teknologien Kontseiluko kidea.
  • Liesbeth De Donder. Belgika. VUB (Free University of Brussels) unibertsitateko irakaslea; komunitateen parte-hartzean eta garapenean, tratu txarretan eta adinekoen zaintzen kalitatean aditua.
  • Anne Hendry. Eskozia. Geriatra, Arreta Integralaren Nazioarteko Fundazioaren bazkide seniorra; University of the West of Scotland (Erresuma Batua) unibertsitateko irakaslea; 30 urte baino gehiago eman ditu Eskoziako arreta soziosanitarioaren eredua eraldatzen.
  • Stefania Ilinca. Errumania/Irlanda. Dublingo Trinity College-ko Global Brain Health Institute erakundeko ikerlaria; osasun-arreta eta zaintza luzea jasotzeko desberdintasunen ikerkuntzan aditua da.
  • Giovanni Lamura. Anconako (Italia) Zahartzearen Osasun eta Zientzia Institutu Nazionaleko (INRCA) ikerlaria. 2009-2014 aldian Eurocarers elkarteko kidea izan zen; elkarte hori zaintza-lanak ordainsaririk gabe egiten dutenen / zaintzaile informalen interesen alde ari da.
  • Tine Rostgaard. Suedia/Danimarka. Gaur egun Estockholm-eko Unibertsitatean ari da; aurretik Aalborg-eko (Danimarka) Unibertsitateko Zientzia Politikoen Saileko Herritarrak eta Adinekoak-eko irakaslea izan da. Pertsona ardatz duen arreta.

Ezinbesteko hausnarketa

Zaintza luzeen ereduari buruzko hausnarketa egin beharra agerian ipini du azken urteetan geroz eta nabariagoa den errealitate demografikoak:

  • Azken urteetan euskal gizartean gertatu den zahartze-prozesuaren ondorioz Euskadiko gizartea (eta batez ere Bizkaikoa) Europako zaharrenetakoa da. Azken 40 urteetan 65 urtetik gorakoen kopurua % 8tik % 23ra igo da.
  • Izan ere, bizi-itxaropena eten gabe luzatzen ari da: azken 40 urteetan 10 urte luzatu da; gaur egun, gizonezkoen bizi-itxaropena 80,4 urtekoa da eta emakumezkoena 86,3 urtekoa.
  • Kronikotasuna adinarekin batera gehitzen da: Euskadin, 65 urtetik gorakoen artean % 80koa da eta 75 urtetik gorakoen artean % 90ekoa.

Azken urteetako aldaketa demografikoez gainera, azken urteetan adinekoen itxaropenak eta beharrizanak ere aldatu dira, eta horren arabera zaintza luzeko zerbitzuak eta baliabideak moldatu behar dira, egoitzetan, eguneko zentroetan edo etxeetan egin arren, modu informal edo formaletan egin arren, urrunetik edo aurrez aurre egin arren eta gizarteari edo osasunari lotuak egon arren. Ez dira elementu isolatuak, engranaje handiago baten piezak baizik. Engranajea, osotasuna: iraupen luzeko zaintzak, azpimarratu du Murillok.

Horren ildotik, Gizarte Ekintzako diputatu Sergio Murillok esan du hausnarketa hau ez duela eragin Covid-19ak azken asteetan sortutako egoera larriak, eta beraren esparruan ez direla sartzen egoitzak eta egungo zentroen eredua bakarrik. Nolanahi ere, irakaskuntza batzuk utzi behar dizkigu, zentroek testuinguru pandemiko batean erantzuteko duten gaitasunera mugatuta. Hausnarketarako beste elementu bat izango da, gure lurralderako eta Europarako zaintza luzeen eredu baten oinarriak definitzeko prozesu global eta heldu batean.

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...