Berriak
2020(e)ko Juneren 03(a) 16:16
Ekainaren 8an amaituko da berrikuntza sustatzeko 2i programan eta enpresak nazioartekotzekoan eskabideak aurkezteko epea
Ekonomia Sustatzeko Saila
Bi programek zabalik dituzte deialdiak astelehenera arte eta Covid-19ak sortutako testuinguru berrira egokitu behar izan duten enpresentzako dirulaguntzak eskaintzen dituzte
Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Sailak zabalik ditu datorren astelehenera arte (ekainak 8) enpresak nazioartekotzeko programa eta berrikuntza eta inbertsio aurreratua sustatzeko 2i programa. Epea 13:30ean amaituko da.
Ekonomia Sustatzeko Saila enpresa eta pertsona ekintzaileak animatzen ari da baliatu ditzaten Covid-19ak sortutako testuinguru berrira egokitzeko dirulaguntzen dekretu horiek eskaintzen dizkien aukerak.
Berrikuntza eta inbertsio aurreratua sustatzeko 2i programa (2020)
Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Sailak 5,2 milioi euro bideratuko ditu ekitaldi honetan, berrikuntza eta inbertsio aurreratua sustatzeko 2i programaren bidez berritzeari ekiten dioten enpresei laguntzeko.
Programa 5 eta 100 langile bitarteko plantilla duten enpresentzat da. Dekretuan ezartzen da proiektuko 100.000 euroko dirulaguntza emango dela gehienez, eta 6.000 euro gutxienez. Konpainiaren edozein arlotan egiten diren berrikuntza teknologikoko eta ez-teknologikoko proiektuen bidez, enpresen lehiakortasuna hobetzeko egiten diren jarduketetarako dira dirulaguntzak.
Adibidez, enpresa hauek jaso ditzakete Covid-19a dela-eta deitutako laguntzak:
- Pandemiari aurre egiteko babes- edo osasun-produktuak ekoizteko beren jardueraren parte bat aldatu duten enpresak.
- Enpresarako estrategikoak izan eta deslokalizatuta zeuden ekoizpenak berreskuratzeko proiektuak.
- Enpresak ekonomia zirkularrera egokitzea: ingurumenarekiko iraunkorrak izatea, berrerabilera eta birziklapena hobetzea eta produktuen balio-bizitza luzatzea.
- Barne-prozesuak berrantolatzea, langileen segurtasuna, malgutasuna eta telelanerako aukera handitzeko.
- Digitalizazioaren aukerak aprobetxatzea prozesuak hobetzeko.
- Enpresen horniduren eta honitzaileen kateak berrantolatzea.
Enpresa txikiak eta ertainak nazioartekotzeko programa (2020)
Nazioartekotzeko programak 2,5 milioi euroko aurrekontua du ekitaldi honetarako, eta haren helburua da laguntza irmoa ematea kanpoko merkatura zabaldu nahi duten enpresei. Bizkaian 3 eta 100 langile bitarteko plantilla duten enpresentzat da.
Adibidez, proiektu hauek sar daitezke Covid-19a dela-eta eginiko dekretuan:
- Pandemiari aurre egiteko ekoizten ari diren produktu berriak nazioartekotzea.
- Produktuak nazioartean birkokatzea covidaren osteko egoerarako.
- Herrialde jakin bati bideratutako on line kanal bat egitea komertzialen presentzia eta bidaiak gutxitzeko.
Banakako aholkularitza
Ekonomia Sustatzeko Sailak aholkularitza pertsonalizatua eskaintzen die berritu eta lehiakortasunerako jauzia egin nahi duten enpresa eta pertsona berritzaile guztiei. Sailaren eta Beazen bulegoetan ematen den zerbitzuaz gainera, www.123innovacion.eus web-orrian laguntzen eta dirulaguntzen dekretuei buruzko informazioa eskatu ahal da, eta kontsultak egin daitezke.
Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna
Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.
Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.
(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira
Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:
TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:
Komunikazio Zuzendaritza Nagusia
Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao
TRATAMENDUAREN HELBURUA:
Bizkaitarren Egiten: newsletter.
ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:
interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:
- Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
- Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
- Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
- 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak
Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...