Berriak
2020(e)ko otsailaren 25(a) 12:00
Aldundiak adinekoen eta gazteen arteko belaunaldiarteko bizikidetzari bide emango dion zentro berritzailea bat sortuko du Getxon
Gizarte Ekintzako Saila
Foru-erakundearen gobernu-kontseiluak lankidetza-hitzarmen bat onetsi du Getxoko Udalarekin, eta, horren bitartez, azpiegitura berri hori eraiki eta martxan jarriko dute 13 milioi euroko inbertsioarekin. Ekipamendu publiko berria Getxoko Romo auzoan egongo da. 7.000 metro karratu eraiki hartuko ditu sestra gainean, eta, bertan, gazteentzako 40 zuzkidura-apartamentu eta mendekotasun egoeran dauden pertsonentzako 100 egoitza-plaza egongo dira. Ekimen aitzindaria da estatuan, eta bizikidetzarako eredu berritzaile bat garatzea du helburu, non adin ezberdinetako pertsonek espazioak partekatu eta elkarrekin egon ahal izango diren, eta, horrela, gizarte eta belaunaldiarteko isolamendua ekidin.
Bizkaiko Foru Aldundiak, gobernu-kontseiluan, Getxoko Udalarekin lankidetza-hitzarmen bat sinatzea onetsi du. Horren bidez, udalerrian belaunaldiarteko zentro bat eraiki eta jarriko dute martxan. Proiektu berritzailea da eta belaunaldiarteko bizikidetza erraztuko du adinekoen eta gazteen artean.
Sortuko den zentro aitzindari horretan, espazioak partekatuko dituzte adin askotako pertsonek; gainera, elkarrekin egongo dira harremanetan eta bizitza-proiektuak garatu ahal izango dituzte bertan, bai eta gizarte eta belaunaldiarteko isolamendua ekidin ere. Ekimena aitzindaria da Euskadin eta estatuan, eta bizikidetza-eredu berritzaile bat garatzea du helburu, elkarrekin oso garrantzitsuak diren bi gizarte-premiari erantzuna eman ahal izateko. Alde batetik, udalerriko gazteak emantzipatzeko beste etxebizitza-tresna bat izango da eta, bestetik, Getxoko biztanleen zahartzean arreta jartzeko balio ahal izango du, bai eta Aldundiak gizarte-zerbitzuen zorroaren esparruan identifikatutako premietan ere.
Ekipamendu publiko berria Getxoko Romo auzoan egongo da, udal-jabetzako lurzati batean. Mistoa izango da, eta 8.967 m2 eraiki hartuko ditu sestra gainean. Bertan, batera ezarriko dira, bai gazteek alokatzeko 40 zuzkidura-apartamentu (2.308 m2), bai mendekotasun-egoeran dauden pertsonentzako 100 plaza (6.659 m2).
Guztira, 13 milioi euro inguruko inbertsioa aurreikusi da (12.961.166 euro), eta horietatik 9.938.775 euro Bizkaiko Foru Aldundiak ordainduko ditu eta 3.022.391 euro Getxoko Udalak, gehi etxebizitzak ematen direnean egoki den BEZaren % 10.
Bi erakundeek adostutako hitzarmenarekin bat etorriz, udalak lurzatia lagako du gizarte-azpiegitura misto hori 75 urtez garatzeko, eta Aldundiak, Azpiegiturak sozietate publikoaren bitartez, ekipamendua eraikiko du. Foru-erakundeak bere gain hartuko ditu eraikitzeko gastuak eta, gero, mendekotasuna duten adinekoentzako egoitza kudeatzeko gastuak ere bai. Getxoko Udala, bestalde, gazteentzako apartamentuak eraikitzeaz arduratuko da, bai eta horien kudeaketaz ere.
Azpiegitura berrian espazio ezberdinak eta partekatzeko espazioak izango dituzte belaunaldiarteko kohesioaren proposamena gauzatzeko, zeinaren bitartez adin ezberdinetako pertsonen arteko kooperazioa eta lankidetza bultzatu nahi den, hau da, solidaritatea, gizarte-kohesioa eta elkarri ulertzea. Era berean, errespetuan oinarritutako pertsonen arteko harremanak erraztu nahi dira, eta taldeen arteko loturak ezarri belaunaldiarteko isolamendua ekiditeko. Hori lortzeko, partekatzen diren espazioetan egiteko dinamizazio-jarduketak diseinatuko dituzte bi administrazioek, bai eta gainerako espazioetan gauzatzeko beste mota batzuetako jarduerak ere.
Egin zaitez Bizkaia egiten newsletter-en harpideduna
Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.
Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.
(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira
Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:
TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:
Komunikazio Zuzendaritza Nagusia
Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao
TRATAMENDUAREN HELBURUA:
Bizkaitarren Egiten: newsletter.
ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:
interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:
- Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
- Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
- Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
- 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak
Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...