2019(e)ko Novemberren 18(a) 12:00

Aldundiak gizonek emakumeekiko duten jarreran eta jokabidean eragiten duen indarkeria matxistaren aurkako kanpaina jarri du abian

Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila

Leloa: “Tipo apartak nahi ditugu”. Errespetatzen, baloratzen eta babesten duten gizonak, partekatzen eta aintzatesten dutenak eta kontrolatzen ez dutenak, umiliatzen, iraintzen, erasotzen eta hiltzen ez dutenak. Kanpainak erakundeen, hezkuntzaren, merkataritzaren edo kirolaren arloko laguntzak ditu.

Tipo apartak nahi ditugu!

Laespada: "Gizon onak agertzeko garaia da, tipo apartek pauso bat aurrera ematekoa"

Bizkaiko Foru Aldundiak indarkeria matxistaren aurkako kanpaina bat abiarazi du azaroaren 25aren inguruan (Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna). Kanpaina horren bidez gizonek emakumeekiko duten jarreran eta jokabidean eragin nahi du.

"Tipo apartak nahi ditugu" leloa du kanpainak, errespetatzen, baloratzen eta babesten duten gizonak direlako, partekatzen eta aintzatesten dutenak eta, aldi berean, kontrolatzen ez dutenak, umiliatzen, iraintzen, erasotzen eta hiltzen ez dutenak.

Teresa Laespadak, Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko foru diputatuak, kanpaina aurkeztu du gaur jendaurrean, eta bertan izan dira Bizkaiko emakumeen kirolaren munduko erreferenteak, hala nola Juana Molina (Lointek Gernika, saskibaloia), Ainhoa Zurinaga (Lutxana Arraun Taldea, arrauna), Anne Erauskin (Zuazo, eskubaloia), Ainhoa Tirapu (Athletic Club, futbola) eta Ixa Rodríguez (boxeoa).

Laespadak azaldu duenez, Gizon eta emakumeen arteko desberdintasunean oinarritutako gizarte baten bizi gara, adierazpen ugari dituen desberdintasun baten; horien aurrean, emakumeek ahotsa altxatu dute, eraso berri bakoitza, hilketa berri bakoitza, azkena izan dadin.

Bada garaia tipo apartak, gizon onak agertu eta aurrera pauso bat emateko. Errespetatzen, baloratzen eta babesten dutenak, partekatzen eta aintzatesten duten gizonak. Eta, noski, kontrolatzen ez duten gizonak, umiliatzen ez dutenak, iraintzen ez dutenak, erasotzen ez dutenak eta hiltzen ez dutenak , gaineratu du.

Ildo horretatik, zehaztu duenez, "Tipo apartak" dira berdintasuna babesten dutenak, indarkeria matxistaren aurka daudenak maila guztietan, heroi erromantikoak ez direnak baina ezta sexu-harrapariak ere, berdintasunezko afektibitatea eta sexualitatea garatzen dutenak, inguruko pertsonak zaintzen dituztenak, etxeko eta familiako esparruan parte hartzen dutenak, zainduak izan behar dutela eta merezi dutela onartzen dutenak, zaurgarriak direla onartzen dutenak, samurtasuna eman eta jasotzeko gai direnak, beren pribilegio matxistei uko egiten dietenak, ospe eta botere guneak partekatzen dituztenak berdintasun baldintzetan, eta tipo apartak direnak azaroaren 25ean eta urteko gainerako egunetan.

KANPAINA

Kanpaina hau komunikabide ugaritan banatu da: prentsa idatzian, irratietan, telebistetan eta sare sozialetan. Horrez gain, Metro, Bizkaibus, EuskoTren eta RENFEko aldirietako guneetan ere bai.

Gainera, Aldundi osoaren barruan aliantza logikoa bilatu nahi izan da eta erakundearen lokal askotan kartel hauek ikusi ahal izango dira. Era berean banaketan Bizkaiko ehun udal baino gehiagoren, lurraldeko merkataritzaren (Cecobiren eta Bilbao Dendaken bidez), emakumeen eta berdintasunaren eremuko erakunde eta elkarteen, ikastetxeen eta kiroldegien laguntza jaso da.

Halaber materiala igorri zaie eskola kiroleko klubei, Euskara, Kultura eta Kirola Sailarekin lankidetzan.

Kanpainak ikusgarritasuna izango du goi mailako kirol lehiaketetan ere, adibidez Athletic Club, Bilbao Basket, Lointek Gernika, Zuazo Eskubaloia, Lutxana Arraun Taldea eta Bidaideak Bilbao BSR taldeei dagokienez.

BESTE EKINTZA BATZUK

Kanpainari beste jarduera batzuk gehituko zaizkio, besteak beste Bilboko Emilio Campuzano Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuan eta Guggenheim Museoaren atzealdean, itsasadarren ondoan, materiala banatuko da hilaren 25ean bertan.

Hilaren 28an Gizartegunea izeneko eztabaida eta hausnarketa jardunaldia egingo da, gizonengan finkatuko dena, baina begirada feminista batetik, emakumeen ikuspegitik.

Eta BECen Konstituzioaren eta Sortzez Garbiaren zubian egingo den Fun and Serious ekitaldiaren barruan beste material banaketa bat egingo dute nerabeen artean.

Materialari dagokionez ezarri da 3.000 kamiseta, 250.000 pegatina, 16.000 kartel, 1.500 koaderno, 1.500 motxila, 1.500 poltsa, 41.000 txapa eta mila bat triptiko emango direla.


Bideoak


Audioak

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...