2019(e)ko martxoaren 21(a) 10:29

Barriek 2019 programaren barruan Rekalde Aretoan Endika Basagurenen erakusketa ikusi ahal izango da maiatzaren 5era arte

Euskara, Kultura eta Kirol Saila

“Borrar las huellas de la memoria” da bilbotarrak Rekalde Aretoko Kabinete Abstraktuan aurkezten duen lana.

Endika Basagurenen erakusketa

Rekalde Aretoko Kabinete Abstraktuan  Endika Basagurenen (Bilbo, 1978) lana erakutsiko da  barriek 2019 programaren barruan. Programa honetan Bizkaiko Foru Aldundiaren Sorkuntza Artistikoko Bekak izan dituzten lanen hautespena erakusten da urte bateko aldian.

"Borrar las huellas de la memoria" izenarekin Endika Basagurenek sei urtetan egin duen lana erakusten du, performance batzuetan suaren bidez obra suntsituz garatu duen lana, aldi berean deuseztatze hori bideoetan eta argazkietan dokumentatuz. Prozesu honen emaitzako errautsak eta suntsiketa horren hondarrak dira aurkezten digun obra egiteko erabili dituen baliabide bakarrak (aglutinatzaile, medium, pigmentu eta abarrekin batera): antropometriak, autorretratuak, mantxak eta abar,  guztiak oroimen pertsonaletan finkatuta daudenak, artistaren historia eta oroimenarekin adiskidetzea bilatuz.

Endika Basagurenen hausnarketa

Henri Michauxek artista definitzeko esaten zuen aztarnarik ez uzteko bultzadari aurre egiten diona dela. Eta, egia esan, gaur egun inoiz baino eragin gehiago dauka kulturan arrasto bat marraztearen sukarrak. Horren adibideak dira Facebook  edo Instagram eta esperientzia guztiak frogatzeko gauza den arrastoa uzteari lotutako hauen obsesioa. Facebook  Beuysen ametsaren denok gara artistak  eta Oscar Wilderen jarreraren edozer izan daiteke artea nahasketa da. Agian une hauetan  kezkagarriena arrastoa uzteari uko egitean egon daiteke, artista arrasto edo aztarna horien ezabatzaile bihurtuz.

Nire proposamena ezabatzaile moduan jardutearena da hain zuzen (ere), nire obraren eta iraganaren suntsitzaile moduan, ekintza horrek "naizena" definituko duen obra berria sor dezan. Kontua da artistek beti izan dutela suntsitzeko irrika, sortzailea osatzen duena. Zerbait berria sortzeko aurrez zegoena suntsitu behar da. Arte berria aurrekoaren suntsipena da.

Suntsituz sortu egin daitekeela  baieztapenaren eredurik behinena Rauschenberg  da. Erased de Kooning Drawing(1953) lanarekin, artearen munduan ospe itzelekoa zen beste pieza baten suntsipenetik sortutako lehen obra burutu  zuen. Ezabapenetik sortutakoa eta ez gehikuntzatik.
Ostean beste artista batzuk izan dira antzera lan egin dutenak. Fluxus taldea, Wolf Vostell eta bere decollageak edo Valerie Hegarty artista garaikidea, bere serie ezagunenean pazientzia handiz iraganeko arte lanen kopiak egin ostean, obra horiei tortura izugarriak aplikatzen dizkiona, erre egiten ditu, tirokatu, sastatu, etab.

Artisten ekintza  "suntsitzaile" horiek guztiak iraganeko artearekin hausteko egin dira, artearen historiari buruz hausnartzeko, baina nire kasuan haustura hori nire obrarekikoa eta historiarekikoa da. Ildo horretatik, nire lanaren zati handia suntsitzen dut; gutxi gora behera sei urtetan egindako lana, beti ezkutuan gordetzen ditudan obrak alegia, agian orduan izan nintzena ukatzeko. Kontua da ez naizela etapa/obra horrekin identifikatzen, obra egiterakoan falta zitzaizkidan kontzientzia eta argitasunaren ondorioz.

Ezinezkoa da gure iragana osorik ezabatzea; gure oroimenak burura ekartzeak errealitateari zentzua emateko eta gure identitate pertsonala berresteko balio du. Emilio Lledó filosofoaren hitzetan, izatea, funtsean, oroimena izatean datza, koherentzia-era bat aurkitzean, garenaren, izan nahi dugunaren eta izan ginenaren arteko loturan.

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...