2018(e)ko abenduaren 27(a) 10:45

Bizkaiko Foru Aldundiak 17,4 milioiko berroreka onetsi du Bizkaibusen zerbitzua ematen duten bost enpresa emakidadunentzat

Garraioak, Mugikortasuna eta Turismoa Sustatzeko Saila

Txosten tekniko eta juridikoek, barrukoek zein kanpokoek, adierazi dute enpresek jasaten dituzten langileen gastuen eta pleguan aurreikusitakoen arteko desfaseak eragin duela egiturazko arazoa

Bizkaiko Foru Aldundiko Gobernu Kontseiluak onetsi du 17,4 milioi euro bideratzea garraio publikoko Bizkaibus zerbitzua ematen duten bost enpresa emakidadunak berrorekatzeko. Barruko zein kanpoko hainbat azterlanen sostengua daukan txosten tekniko-juridikoan adierazi da desfasea dagoela pleguetan jasotako langileen kostuen estimazioaren eta kontu ikuskariek lortutako kostu errealaren artean.

Aurreko legegintzaldian hasi zen arazoa; zehazki, errepideko garraioaren gaur egungo zerbitzu publikoa arautzen duten pleguak idatzi zirenean. Plegu horiek 2012an idatzi ziren, eta lehiaketa publikoa ebatzi eta kontratuak sinatu ondoren (2014ko abenduaren 5ean), bost emakidak martxan jarri ziren 2014ko abenduaren 14an.

Hilabete batzuk beranduago baino ez, 2015eko urrian, zenbait emakidadunek emakida berrorekatzeko eskatu zioten Bizkaiko Foru Aldundiari; horretarako, ekonomikoki jasangarria ez zela argudiatu zuten. Eskaera horiek ikusita, Aldundiak diru sarreren eta gastuen ikuskaritza bat eskatu zuen. Horren emaitza ikusita, 2015eko abenduaren 29an behin-behineko berrorekatze bat onetsi zuen. Bada, zenbait emakidadunek egintza horren aurkako errekurtsoa jarri zuten, ez zitzaien nahikoa iruditzen eta.

Emakidadunek behin eta berriz azaldutako egoera ekonomiko larriaren ondorioz, Aldundiak beste txosten osagarri batzuk eskatu ditu (emakidadunen antolaketa alderdien txostena, subrogazioari eta soldatak parekatzeari buruzko txosten juridikoa, gidari bakoitzeko orduei buruzko txostena eta gidari bakoitzeko orduen kalkuluari buruzko txostena). Berrorekatzeko beharra eta horren kuantifikazioa zehaztu zuten txosten horiek. Hala, berrorekatzea azken Gobernu Kontseiluan onetsi zen.

Arazo bat zegoen, eta Bizkaiko Foru Aldundiak konponbide tekniko eta juridikorik onena eman dio. Egiturazko arazo bati aurre egiteko egiturazko konponbidea da, segurtasun juridikoa eta teknikoa dituena. Bizkaibusen emakidaren amaierara arte aplikatuko da konponbide hori; hau da, 2024ra arte. BFAko langile funtzionarioen berme juridiko eta teknikoa du, eta berroreka justifikatzen duten azterlan eta txostenetan oinarrituta dago, barrukoak zein kanpokoak, adierazi du Miguel Ángel Gómez Viar jaunak, Garraioak, Mugikortasuna eta Lurraldearen Kohesioa Sustatzeko foru diputatuak. Halaber, adierazi du Bizkaiko Batzar Nagusietako Garraio Batzordearen aurrean agertuko dela, berak hala eskatuta, azaldutako gaien berri emateko.

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...