2018(e)ko abenduaren 18(a) 13:03

Aldundiak 5,2 milioi euro eman dizkio berrikuntza, nazioartekotze eta inbertsiorako laguntza integralerako 3i programari

Ekonomia Sustatzeko Saila

3i programak itzuli beharrik gabeko 500.000 eurorainoko laguntzak eskaintzen ditu Bizkaian oso espezializatuak dauden jarduketa estrategikoetarako. Eskaerak egiteko epea otsailaren 4tik 22ra bitartean irekiko da.

Bizkaiko Foru Aldundiak berrikuntza, nazioartekotze eta inbertsiorako laguntza integralerako 3i programara bideratutako aurrekontua handitu du berriro ere; 2019an, 5.200.000 eurora arte igoko dena (+ % 21).

3i programa berrikuntzaren, nazioartekotzearen eta inbertsioaren bitartez lurraldeko enpresen lehiakortasuna hobetzeko diseinatuta dago. Oso zorrotza eta selektiboa den programa bat delako nabarmentzen da, foru-erakundetik hazkunde eta enpleguari dagokienez eragin handia duten enpresentzako jarduketa estrategikoei erantzuna ematea xede duena. Horiek horrela, itzuli beharrik gabeko 500.000 eurorainoko laguntzak ematen dituen foru-programa bakarra da.

Dekretuak ezartzen duenaren arabera, berrikuntza (teknologikoa zein ez teknologikoa) proiektuen bidez lehiakortasuna hobetzera bideratutako jarduketak, loturiko inbertsioak eta nazioartekotzera bideratutako jarduketak lagunduko dira bakarrik. 10 eta 249 langile bitartean dituzten eraikuntza-, garraio- eta zerbitzu-sektoreetako ETEentzako xedatua dago, betiere handizkako industriari eta merkataritzari lotuta badaude. Eskaerak aurkezteko epea otsailaren 4tik 22ra bitartean irekiko da.

3i programaren lehen hiru edizioetan, 118 eskabide jaso ditu Bizkaiko Foru Aldundiak, eta haietatik 41 proiektu babestu. Hautatutako proiektuek 320 enplegu sortzea ekarri dute berekin, eta babesa jaso duten enpresen fakturazioa 101 milio euro hazi da guztira. 3i programan parte hartu duten enpresek, batez beste, 325.000 euroko diru-laguntza jaso dute.

Lankidetzarako Elkarlanean programa

Gobernu-kontseiluak, bestalde, hazkunde-estrategia gisa elkarlaneko berrikuntza proiektuen garapena babesten duen Elkarlanean programaren oinarriak onartu ditu. Programa horrek, gainera, enpresen artean lankidetzan identifikatu diren negozio-aukera horien bideragarritasun tekniko eta ekonomikorako eta lege-bideragarritasunerako analisiak babestuko ditu.

Ekonomia eta Lurralde Garapena Sustatzeko Sailak 851.000 euro bideratuko ditu guztira lurraldeko enpresen arteko lankidetza sustatzea xede duen programa horretara. Hiru enpresek hartu behar dute parte gutxienez proiektuetan. Eskaerak aurkezteko epea martxoaren 1ean hasiko da eta martxoaren 15ean amaituko da.

Elkarlanean egitasmoari esker, 2015etik hona 50 lankidetza-proiektu aztertu eta jarri dira abian Bizkaiko enpresen artean. Guztira, 171 enpresak hartu dute parte, eta batez besteko diru-laguntza 37.158 euroko izan da. Aldi berean, bitarteko organismoen 20 lankidetza-proiektu ere aktibatu dira, enpresen arteko lankidetzazko berrikuntza bultzatzeko. Halako egitasmoetan, 24.577 euroko aurrekontua izan da batez beste.


Bideoak

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...