2018(e)ko abuztuaren 06(a) 10:30

Aldundiak Nekazaritzako Lurren Funtseko 10 lursail jarri ditu sektorearen eskura, barazkigintza ekologikorako eta bazkatarako

Ingurune Naturala eta Nekazaritza Sustatzeko Saila

Lurren Bankua delako ekimenaren helburua zera da: nekazaritza-ustiategien jarraipena bermatzea; gizon-emakume gazteak sektorera etor daitezen sustatzea; ustiategien dimentsionamendu estrukturala sustatzea eta, kasuaren arabera, babestea (bideragarritasun ekonomikoari laguntzeko), eta ingurumenaren ikuspuntutik iraunkorra den nekazaritza baten garapena sustatzea. Foru-erakundeak sinatuak ditu hitzarmenak gure lurraldeko landa-garapeneko elkarteekin, elkarteok eragile gisa aritu daitezen, beren eskualdean dagoen lur-eskaria detektatzen, beren lurrak Nekazaritzako Lurren Funtsari atxiki nahi dituzten pertsonak topatzen eta ekimen horri buruzko informazioa eskatzen dutenei laguntzen.

Bizkaiko Foru Aldundiak Nekazaritza Lurren Funtseko hamar lursail jarri ditu lehen sektoreko profesionalen esku, barazkigintza ekologikorako eta belar-bazkatarako. Sei udalerritan kokaturiko lursailak dira (Busturia, Muxika, Loiu, Gatika, Meñaka eta Erandio), eta, lursailaren arabera, 5 eta 30 urte arteko aldietarako lagako dira.

Nekazaritzako Lurren Funtsak, Lurren Bankua delakoak, honako helburu hauek ditu: nekazaritza-ustiategien jarraipena bermatzea; gizon-emakume gazteak sektorera etor daitezen sustatzea; ustiategien dimentsionamendu estrukturala sustatzea eta, kasuaren arabera, babestea, bideragarritasun ekonomikoari laguntzeko; ingurumenaren ikuspuntutik iraunkorra den nekazaritza baten garapena sustatzea, eta nekazaritzako azalera erabilgarria berreskuratzea edo/eta haren galera moteltzea.

Foru Aldundiko Nekazaritza Zuzendaritzako Landa Garapenerako Zerbitzua arduratuko da deialdi honetako partzelak jasotzeko eskabideak hartu eta izapidetzeaz. Hala ere, Aldundiak zenbait hitzarmen sinatu ditu gure lurraldeko landa-garapeneko elkarteekin, haiek jardun dezaten batez ere Nekazaritzako Lurren Funtseko lurrak jasotzeko interesa duten pertsonak eta funts horri atxiki dakizkion lurrak bilatzen. Elkarte horiek, era berean, laguntza emango diete deialdiari buruzko informazioa eskatzen duten guztiei, eta Landa Garapenerako Zerbitzuari helaraziko dizkiote urtean zehar jasotako kezka, eskari eta eskaintza guztiak.

Jasotzen diren eskabideak ebaluatzeko, hainbat alderdi hartuko dira kontuan: eskatzailearen ezaugarriak (esate baterako, ea monitorizazio-fasean dagoen gazteak sektorean integratzeko Gaztenek prozeduraren barruan), eskabidearen helburua (ustiategi bat sortu nahi den ala baden ustiategi bat handitu), ekoizpen-ereduaren ezaugarriak (ekoizpen ekologiko ziurtatua, ekoizpen integratua edo ziurtatutako kalitateari buruzko programak, ustiategian eraldatzeko nekazaritza-ekoizpena, zirkuitu laburren bidez merkaturatzeko nekazaritza-ekoizpena...), enpresa-plana eta ustiategiaren titularren esperientzia eta prestakuntza.

Landa Garapenerako Zerbitzuaren bulegoetan aurkez daitezke eskabideak (Agirre Lehendakaria etorbidea 9, 2. solairua). Bizkaiko Foru Aldundiaren web-orrian argitaratu dira banatzekoak diren lursailak, bakoitza bere ezaugarri zehatzei buruzko fitxa batekin, eta han eskura daiteke, halaber, aurkeztu beharreko dokumentazioarekin batera aurkeztuko den eskabide-orria.


Bideoak


Audioak

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...