2018(e)ko uztailaren 20(a) 13:50

Euskaltzaindiaren Mendeurrenaren Ohorezko Patronatua eratzeko ekitaldia egin da Bizkaiko Foru Aldundian

Ahaldun Nagusiari laguntzeko unitatea

Gaur eratu da Euskaltzaindiaren Mendeurrenaren Ohorezko Patronatua, Bizkaiko Foru Aldundiaren Foru Jauregian egin den ekitaldi batean. Hogeita bat erakundek osatzen dute Akademiaren Mendeurrenaren Ohorezko Patronatua, eta, besteak beste, euskararen lurraldeetako erakunde garrantzitsuenak daude hor. Gogoratu behar da Euskaltzaindia sortzeko prozesua 1918ko urtarrilean hasi zela, Ramón de la Sotaren taldeko Koxme Elgezabal eta Felix Landaburu diputatu nazionalistek proposamena aurkeztu zutenean Bizkaiko Aldundiaren osoko bilkuran. Proposamena 1918ko urtarrilaren 25eko bilkuran onartu zen. Gaurko zeremoniaren bidez, funtsezkoa izan zen gertaera hori ekarri da gogora.

Euskaltzaindiaren Mendeurrenaren Ohorezko Patronatua

Bizkaiko Foru Aldundiaren Foru Jauregia aukeratu dute Euskaltzaindiaren Mendeurrenaren Ohorezko Patronatua eratzeko ekitaldia egiteko. Hogeita bat erakundek osatzen dute Mendeurrenaren Ohorezko Patronatua, eta, besteak beste, euskararen lurraldeetako erakunde garrantzitsuenak daude hor.

Uztaileko Osoko bilkura profitatu du Akademiak Ohorezko Patronatuaren eraketa egiteko, eta Galiziako Errege Akademia, Ikerketa Katalanen Institutua (Institut d'Estudis Catalans) eta Espainiako Errege Akademiako ordezkariak gonbidatu ditu Jauregiko Batzarraldi Aretora. Osoko bilkura amaitu ostean egin da ekitaldi nagusia, non hitz egin duten Iñigo Urkullu Lehendakariak, Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak, Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak, Ana Ollo Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak, Beñat Arrabit Euskararen Elkargoko lehendakariordeak, eta Andres Urrutia euskaltzainburuak.

1918: Landaburu eta Elgezabalen proposamena

Gaurko Osoko bilkura Bizkaiko Foru Aldundian egiteak badu funtsa. Izan ere, Euskaltzaindia sortzeko prozesua 1918ko urtarrilean abiatu zen, zehatz-mehatz urtarrilaren 12an, Ramon de la Sotaren taldeko Koxme Elgezabal eta Felix Landaburu Bizkaiko Aldundiaren ahaldunek Euskararen Akademia -izen hor jarri zioten hastapenetan- bat sortzeko proposamena aurkeztu zutenean, Aldundiaren Osoko bilkuran eztabaidatua izan zedin; proposamena onartu zuen Bizkaiko Aldundiak, 1918ko urtarrilaren 25ean eginiko bilkuran. Euskaraz egin zen, eta argi azaldu zuen euskararen etorkizunerako behar-beharrezkoa zela erakunde baten sorrera. Hona hemen:

Lenen-lenen ba, bidia atondu beaŕ, beragandik ondo ibilteko ta bera zuzen erabilteko. Biaŕ-añeko notiñen Bazkun bat, aldiak batak bestiakin azteŕtu ta aldan ondoen erabagiteko; utsunak bete; itzen ikuŕpena eta esanguria tinkotu-idazkera bat jaŕi; izkelgiak bata be ezetsi barik eta alkaŕe geitu ta aberastuta baino, orobatu; idaztiyak bildu, eta azkenez, izkera gaŕbi, makezbako jakintz-lanetarako egoki ta erabilkoŕa, eusko-eŕien gaigaŕia, emon dagizkun.


Bideoak


Audioak

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...