2017(e)ko abenduaren 11(a) 10:30

48 profesionalek Bizkaiko startup-ei aholku ematen diete Bizkaia Mentoring Network deritzon BEAZen mentore sarearen bitartez

Ekonomia Sustatzeko Saila

Bizkaiko Foru Aldundiak BEAZen bitartez startups-ei ematen dizkien zerbitzuetako bat da Bizkaia Mentoring Network delakoa; enpresak harremanetan jartzen ditu hainbat sektoretan esperientzia egiaztatua duten profesionalekin, proiektuen azelerazioan lankidetzan aritzeko. Pertsona ekintzaileei, ETE berritzaileei eta 10 langile baino gutxiagoko ETE-ei eskaintzen zaie zerbitzua, hazteko aukerak dituen proiekturen bat badaukate.

Imanol Pradales

Gaur, astelehenean, BEAZ jardunaldi bat egin du Bizkaia Mentoring Network delakoa ezagutarazteko: lanbide-esperientzia egiaztatua duten enpresa-mentoreen sarea, ETE-en esku jartzen dituena mentore horien ezagutza, esperientzia eta harreman-sarea. Horrelaxe azaldu du Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko foru diputatuak, Imanol Pradalesek, ekitaldiaren hasieran. Hainbat startup eta mentorek eta Paul Sturrock nazioarteko adituak parte hartu dute jardunaldian.

Bizkaia Mentoring Network ez litzateke posible izango mentoreek sarean parte hartuko ez balute. 48 profesional dira, euren ingurunearen aldeko konpromisoa duten pertsonak, prest daudenak euren ezagutza beste ekimen batzuekin partekatzeko. Bizkaiko Foru Aldundiaren izenean esker ona agertu behar diet konpromiso horrengatik. Hain curriculum eta esperientzia aberasgarriak dituzten pertsona horiek Bizkaiaren, bertako talentuaren eta ekoizpen-ehunaren garapena bultzatzeko diseinatu den ekimen batean laguntzeko prest egoteak duen balioa nabarmendu behar dugu, baieztatu du Imanol Pradalesek.

BEAZ, Cebek, Euskalit eta Deusto Business Alumni bazkide dinamizatzaile ditu Bizkaia Mentoring Network-ek. Proiektua 2015ean sortu zen. Orduan egiaztatu zenez, sarri askotan startup bati eman ahal zaion laguntzarik onena da harremanetan jartzea lehendik prozesu bera egin duten edo negozio berri horiek garatzeko giltzarri diren arloetan jardun duten pertsonekin. Sarea 2015ean hasi zen forma hartzen, eta, zerbitzua prestatzeko aldiaren ostean, lehenengo mentorizazio ekimenak 2016an mamitzen hasi ziren, gogorarazi du diputatuak.

Pertsona ekintzaileei, gehienez 6 urte dituzten ETE berritzaileei eta 10 langile baino gutxiagoko ETE-ei zuzenduta dago zerbitzua, hazteko aukerak dituen proiekturen bat badaukate.

Gaur egun 12 proiektu daude mentoring prozesuan. Guztira 42 elkarrizketa egin dira. Eta 11 proiektu heldutasunaren zain daude, zerbitzua jaso ahal izateko eta aholku emango dien mentorea topatzeko. Zerbitzu erabat pertsonalizatua da: proiektu bakoitza mentore bati egokitu behar zaio. Eta 48 mentoreen artean badira sektore guztietako lanbide-profilak, munduko bazter guztietara hedatzen direnak: aeronautika, bioteknologia, arkitektura, arte grafikoak, energia, manufaktura, kultura, kirola, ikus-entzunezkoak, telekomunikazioak, zura edo nekazaritza.


Bideoak


Audioak

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...