2017(e)ko ekainaren 16(a) 12:15

Maiatzera arte % 12,5 gehiago bildu da Bizkaian

Ogasuna eta Finantzetako Saila

2017ko lehen bost hiletan Foru Ogasunak 2.914,4 milioi euro bildu ditu, 2016. urteko aldi berean baino 324 milioi gehiago Kudeaketa propioko zerga itunduen bidezko diru-bilketa 2.646,5 milioi eurokoa izan da, hau da, % 12 gehiago, eta horri estatuarekiko doikuntzen 268,0 milioi euroak gehituko zaizkio

Maiatzera arte Bizkaian zerga itundunen bidezko diru-bilketa 2.914,5 milioi eurokoa izan da; hau da, % 12,5 hazi da aurreko ekitaldiko aldi berean lortutako diru-bilketarekin alderatuta. 2016. urteko aldi berean, diru-bilketa 2.590,4 milioi eurokoa izan zen, ekitaldi honetan baino 324,1 milioi euro gutxiago.

Bildutako kopurutik, 1.198 milioi euro zuzeneko zergari dagozkio, % 26,8 hazi dena. Kapitulu horretan, lan-atxikipenak % 2,9 hazi dira, eta PFEZren bilketa % 4,9raino igo da. Sozietateen gaineko Zergaren bilketak ere gora egin du, eta 2016. urteko zifra negatiboekin erkatuta. Izan ere, 124,1 milioi euro bildu dira, iaz baino 157,2 milioi euro gehiago. Gainerako zuzeneko zergetan ere diru-bilketa handitu da, bai ez-egoiliarren errentaren gaineko zergan, bai oinordetzen eta dohaintzen gaineko zergan.

Zuzeneko zergari dagokionez, 2017. urtean, 1.419,3 milioi euro bildu dira, guztira; hau da 2016. urtearekin alderatuta % 1,7 gehiago bildu da, 23,6 milioi, alegia. Zuzeneko zergaren kontzeptu nagusien artean, BEZaren bilketak behera egin du 1,2 puntu, eta 1.093,6 milioi euroan dago. Bestalde, zerga berezien artean, hidrokarburoengatik bildutako 338,4 milioi euroak nabarmendu behar dira, % 5,7 hazi baitira. Gainerako zenbatekoek (tabako-lanak, elektrizitatea, alkoholak eta eratorritako edariak), aldiz, bilakaera negatiboa izaten jarraitu dute.

Foru aldundiek BEZan eta berezietan egindako barne-doikuntzek 268,8 milioi euroko ordaindu beharra ekarri dute, eta horietatik 198,5 Gipuzkoari ordaindu zaizkio eta 70,3 Arabari. Horrenbestez, kudeaketa propioko zerga itunduen bidezko diru-bilketa % 12 hazi da 2016. urtearekin alderatuta, eta 2.646,4 milioi eurora iritsi da.

Beste alde batetik, estatuarekiko doikuntzak % 18,3 hazi dira, maiatzean aurreko ekitaldietatik zeuden zenbatekoen likidazioa kontabilizatu baita, 2011ko ekitalditik 2016ko ekitaldira kupoetan egondako diferentziengatik lortutako hitzarmenen bitartez. Hori horrela, 126,6 milioi euroko diru-sarrera ekarri dute.

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...