2016(e)ko Novemberren 22(a) 12:18

ALDUNDIAK 2,7 MILIOI EURO BAINO GEHIAGO INBERTITUKO DITU PROBREZIARI ETA BAZTERKERIARI AURRE EGITEKO PROGRAMETAN

Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila

Gobernu Kontseiluak gaur onetsitako 21 hitzarmenei esker, bermatuta geratu da gure gizarteko pertsona ahulenek egoitzako eta egoitzakoa ez den arreta jaso ahal izango dutela Inbertsio horien xedea da desberdintasunik gabeko Bizkaia kohesionatuago bat lortzea

Bizkaiko Foru Aldundiak 2,7 milioi euro baino gehiago inbertitu ditu gure lurraldean pobreziari eta bazterkeriari aurre egiteko bideratuko diren 21 programa ahalbidetzeko.

Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak proposatuta, hitzarmen horiek onetsi dira gaur Foru Gobernu Kontseiluan, eta, horiei esker, gure gizarteko pertsona ahulenek egoitzako eta egoitzakoa ez den arreta jasoko dutela bermatzen da. Kontzeptu horietan, gainera, gizartean eta lanean berriz aktibatzeko ekimenak gehitu dira.

Aipatutako programen bidez gauzatuko diren inbertsio publikoen azken xedea da Bizkaia kohesionatuago bat lortzea, desberdintasunik gabekoa, hau da, jendea kanpoan edo atzean uzten ez duen lurraldea, non ez den inor baztertzen, alde batera uzten edo zokoratzen.

Hitzarmenak entitate hauekin sinatu dira:

  • GIZAKIA FUNDAZIOA: gizarte-bazterkeria egoeran dauden pertsonei Adikzioen Arretarako Zentro Soziosanitarioan arreta eskaintzeko.
  • INTEGRANDO FUNDAZIOA: gizarte-bazterkeria egoeran dauden pertsonei Enkarterriak baliabidean arreta eskaintzeko.
  • ZUBIETXE ELKARTEA: gizarte-bazterkeria egoeran dauden pertsonei Habitat Bizkaia programaren bidez arreta eskaintzeko.
  • GIZARTE EKINTZAKO GOIZTIRI ELKARTEA, KOLEKTIBOAK NORMALIZATZEKO, GIZARTERATZEKO ETA LANERATZEKO: gizarte-bazterkeria egoeran dauden pertsonei Jarraitzen jarraipen-programaren bidez arreta eskaintzeko.
  • IRSE-EBI EUSKADIKO BIRGIZARTERATZE INSITUTUA: zerbitzua emateko gazteei eguneko arreta eskaintzeko programa berriaren testuinguruan.
  • EMANKOR ELKARTEA, BILBOKO GARAPEN KOMUNITARIORAKO ZERBITZUAK EGITEN DITUEN ELKARTEA: gizarte-bazterkeria egoeran dauden pertsonei Zabalbideak izeneko baliabidean arreta eskaintzeko.
  • GIZAKIA ELKARTE FUNDAZIOA: gizarte-bazterkeria egoeran dauden pertsonei egoitzakoa ez den Gizakia eguneko zentroa izeneko baliabidean arreta eskaintzeko.
  • DURANGOKO ZABALTZEN GIZARTERATZE ELKARTEA: gizarte-bazterkeria egoeran dauden pertsonei egoitzakoa ez den Lea-Artibaiko lan aurreko tailerra baliabidean arreta eskaintzeko.
  • BIZITEGI ELKARTEA: gizarte-bazterkeria egoeran dauden pertsonei egoitzakoa den Iruminetxe egoitza txikia baliabidean arreta eskaintzeko.
  • BILBOKO ELKARBANATUZ ONGINTZA-SOROSPENEKO ELKARTEA: gizarte-bazterkeria egoeran dauden pertsonei egoitzakoa den Bidanka egoitzako baliabideen sarea delako baliabidean arreta eskaintzeko.
  • HIESAREN AURKAKO T4 ELKARTEA/SOCIACION T-4 DE LUCHA CONTRA EL SIDA: gizarte-bazterkeria egoeran dauden pertsonei egoitzakoa den Bidexka T4 baliabidean arreta eskaintzeko.
  •  EMAUS GIZARTE FUNDAZIOA: gizarte-bazterkeria egoeran dauden pertsonei egoitzakoa den Bitartean egoitza-zerbitzua baliabidean arreta eskaintzeko.
  • BILBOKO IZANGAI ELKARTEA: gizarte-bazterkeria egoeran dauden pertsonei egoitzakoa den Etxegai baliabidean arreta eskaintzeko.
  • LAGUN-ARTEAN HARRERA-ZENTROA: gizarte-bazterkeria egoeran dauden pertsonei egoitzakoa den Mendipe baliabidean arreta eskaintzeko.
  •  EMAUS GIZARTE FUNDAZIOA: gizarte-bazterkeria egoeran dauden pertsonei egoitzakoa den Neurketa pisua izeneko baliabidean arreta eskaintzeko.
  • AGIANTZA ELKARTEA: gizarte-bazterkeria egoeran dauden pertsonei egoitzakoa den Ohantzea Sarea izeneko baliabidean arreta eskaintzeko.
  • BILBOKO ELKARBANATUZ ONGINTZA-SOROSPENEKO ELKARTEA: gizarte-bazterkeria egoeran dauden pertsonei egoitzakoa den Oinez egoitzako baliabideen sarea delako baliabidean arreta eskaintzeko.
  • BIZITEGI ELKARTEA: gizarte-bazterkeria egoeran dauden pertsonei Ireki baliabidean arreta eskaintzeko.
  • ESPETXE PASTORALTZAKO BIDE SARI BILBOKO ELKARTEA: gizarte-bazterkeria egoeran dauden pertsonei egoitzakoa den Aldatzen baliabidean arreta eskaintzeko.
  • BILBOKO ELIZBARRUTIKO CARITAS: gizarte-bazterkeria egoeran dauden pertsonei egoitzakoa den Garamendi-A bizikidetza-pisua delako baliabidean arreta eskaintzeko.
  • ASKABIDE ELKARTEA: gizarte-bazterkeria egoeran dauden pertsonei egoitzakoa den Askarri izeneko baliabidean arreta eskaintzeko.

Bideoak

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...