2016(e)ko otsailaren 19(a) 12:30

LOIU-UDALOSTE: 25 URTEZ ADIMEN-DESGAITASUNA DUTEN EGOILIARRAK ZAINTZEN

Gizarte Ekintzako Saila

Txurdinagako egoitzan kokatutako foru laguntza-zentroan maila desberdinetako adimen-desgaitasuna duten 23 pertsona bizi dira Gizarte Ekintzako foru diputatu Isabel Sánchez Roblesek parte hartu du zentroaren zilarrezko ezteiak ospatzeko ekitaldietan

Bilboko Txurdinaga auzoko Loiu-Udaloste foru zentroak 25 urte bete ditu, maila arinetik moderatura arteko adimen-desgaitasunen bat duten pertsonentzako egoitza gisa. Desgaitasun psikofisiko larria duten adingabeak ere bizi dira zentro horretan. Otsailaren 19an, zentroko zaintzaile eta egoiliarrek, Gizarte Ekintzako foru diputatu Isabel Sánchez Roblesekin eta saileko beste arduradun batzuekin batera, parte hartu dute zentroaren 25. urteurrena ospatzeko ekitaldietan.

Loiu-Udaloste laguntza-zentroaren ibilbidea 1991. urtean hasi zen, Bilboko Kristo kalean. Garai hartan, adimen-desgaitasuna zuten 18 urtetik gorako 15 pertsonari laguntzen zieten. 2013. urtetik, Txurdinagako egoitza zaharraren dorreetako batean dago zentroa, eta, bertan, 21 eta 71 urte bitarteko (batez besteko adina 48 urte da) 23 pertsona bizi dira elkarrekin, hain zuzen ere, 8 emakume eta 15 gizon. Egoiliarrak 25 profesionaleko talde batek zaintzen ditu egunero: osasun laguntzaileak, erizain bat, gizarteratzeko teknikariak, sukaldari-etxe zerbitzariak, zerbitzariak eta mandatariak. Profesional horietako batzuek duela 25 urte zentroa sortu zenetik lan egiten dute han, eta egoiliarrei laguntza integrala eta pertsonalizatua eskaintzen diete, guztiek bizimodu duin eta betea izan dezaten, haien eskubideak eta gaitasunen garapena bermatuta. Izan ere, egunero zentroko 23 erabiltzaileetatik 22k jardueraren bat egiten dute eguneko zentroan, okupazio-zentroan edo enplegu-zentro berezian.

Ángel, Begoña, José Luis eta Ana María egoiliarrek 25 urte daramate Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundearen zentro horretan (GUFE Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailari atxikitako erakundea da), eta beste talde handiago batek hamar urte baino gehiago darama zentroan bizitzen.

Egin zaitez Bizkaia egiten newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...