18 DE abenduak DE 2015 13:58

UNAI REMENTERIAK DEUSTUKO UNIBERTSITATEKO PRAKTIKA JURIDIKOKO ESKOLAREN 50. URTEURRENA OSPATU DU

Ahaldun Nagusiari laguntzeko unitatea

Bizkaiko Ahaldun Nagusia Eskola horretako ikaslea izan zen, Estatuan dauden 70etatik zaharrena dena. Bere esku hartzean profesioak aurrean dituen erronkak aipatu ditu; erronka horiek teknologia berriei eta merkatuen eta profesioen liberalizazioari lotuta daude.

Unai Rementeria Deustuko Unibertsitatean

Ahaldun Nagusia, Unai Rementeria, Deustuko Unibertsitateko Praktika Juridikoko Eskolaren 50. urteurrenaren ospakizunean egon da; bera ere bertako ikasle ohia da.

Gaur orduko une gozo haiek guztiek eragiten didaten nostalgia baino ezin dut adierazi, gogorarazi du Rementeriak. Hitz egiten jarraitu du eta esan du nahiz eta orain nire ogibidea hau ez izan, artean asko interesatzen zait eta talde moduan ukitzen gaituzten arazo eta erronkek arduratzen naute. Teknologia berrien edo merkatuen eta profesioen liberalizazioa bezalako gaiei buruz ari naiz. Teknologia eragile bat izan da, lege eguneratuekiko eta jurisprudentziarekiko berehalako irisgarritasuna bermatzen duena. Berehalako erronka epaitegi guztiak bide telematikoak erabiliz komunikatzea da.

Ildo horretatik azaldu du Bizkaiko Foru Aldundian urteak daramatzagula herritarrek administrazioarekin internet bidez erlazionatzeko duten eskubidearen eragingarritasuna lortzeko. Orain abokatutzari eta Epaitegiei dagokie administrazioarekin bide telematikoak erabiliz erlazionatzeko abangoardiako sektore bihurtzeko ahalmena egiaztatzea.

Deustuko Unibertsitateko Praktika Juridikoko Eskola Estatuan dauden 70 eskoletatik zaharrena da. Epailea eta Zuzenbideko irakaslea zen José Guerrak duela 50 urte Praktika Juridikoko Eskola sortu zuenetik Eskolak beti egin du lan Zuzenbideko Fakultateko ikasleek, lizentziatura amaitu ondoren, era praktikoan euren prestakuntzarekin jarraitzea lortzeko.


Vídeos


Audios