2015(e)ko uztailakren 01(a) 20:30

UNAI REMENTERIAK AHALDUN NAGUSI KARGUAREN ZINA EGIN DU ETA BERE GOBERNUAREN OSAKETA IRAGARRI DU

Ahaldun Nagusiari laguntzeko unitatea

Bizkaiko Foru Aldundia gidatuko duen eta Rementeria buru izango duen Etxekutibo berria bost emakumek eta hiru gizonek osatuko dute : Ibone Bengoetxea, Lorea Bilbao, Teresa Laespada, Isabel Sánchez Robles, Elena Unzueta, José María Iruarrizaga, Vicente Reyes eta Imanol Pradales Ahaldun nagusi berriak apaltasuna, lana, hurbiltasuna eta leialtasuna eskatu dio bere taldeari

Unai Rementeriaren inbestidura

Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusi izendatu dute gaur, Gernikako Batzar Etxean karguaz jabetzeko egin den Bilkuran. Rementeriak ahaldun nagusi karguaren zina egin du eta bere gobernuaren osaketa iragarri du. Bizkaiko Foru Aldundia EAJren sei diputatuk eta PSEren bi diputatuk osatuko dute, gehienak emakumeak.

Horrela, Foru Ahaldun Nagusiak horrela banatu ditu hurrengo legegintzaldirako erantzukizunak:

  • Ibone Bengoetxeak zuzenduko du Administrazio Publiko eta Erakundeekiko Harremanetarako Saila.
  • José María Iruarrizagak zuzenduko du Ogasun eta Finantza Saila.
  • Lorea Bilbao  arduratuko da Kultura eta Euskara Sailaz.
  • Teresa Laespadak eramango du Enplegu,Gizarteratze eta Berdintasun Saila.
  • Vicente Reyesek zuzenduko du Garraio,Mugikortasun eta Lurraldearen Kohesio Saila.
  • Isabel Sánchez Roblesek zuzenduko du Gizarte Ekintza Saila.
  • Elena Unzueta arduratuko da Iraunkortasun eta Ingurumen Sailaz.
  • Imanol Pradalesek zuzenduko du Ekonomiaren eta Lurraldearen Garapen Saila.

Horiei guztiei, Rementeriak eskatu die apaltasuna, lana, hurbiltasuna eta leialtasuna. Taldean eginiko lanean eta nire lantaldean sinesten dut. Talde honi ematen diot nire konfiantza osoa eta nire ilusioa. Lau gauza eskatzen dizkiet: apaltasuna, apaltasun handia; ezer baino lehenago hurbiltasuna; Bizkaiaren alde egitea eta lana.

Unai Rementeriak hitz egiten hasi orduko bere senideei, EAJ osoari eta bere lan taldeari adierazi die bere esker ona -zuek gabe, hau guztia ezinezkoa izango zelako esan du- eta betikoa izango dela iragarri du, gaurko egunez, Bizkaiko Ahaldun Nagusi egitean hartu duen erantzukizun handiaz jabetuta.


Audioak