Descargatu APP Bizkaibus

Google Play eta App Storen eskura

ZEIN INFORMAZIO AURKITUKO DUZU BIZKAIBUSEN APPean?

LINEEN KONTSULTA

Aplikazio horri esker, Bizkaibusen erabiltzaileek Bizkaian zehar autobusez bidaiatzeko beharrezko duten informazio guztia eskuratu ahal izango dute, Bizkaibusen zerbitzuak Bizkai osoa hartzen baitu.

Hemendik aurrera, Interneterako sarbidea eta APP Bizkaibus aplikazio berria deskargatzeko edukiera duten gailu mugikorren bat duten herritarrek hainbat informazio izango dute eskura: Bizkaibus zerbitzua osatzen duten lineak eta geralekuak, linea guztien ibilbide osoak, indarrean dauden ordutegiak zein data jakin baterakoak.

HURBILEKO GELTOKIAK ETA ITXAROTE-DENBORAK

Toki jakin baten GPS kokalekua abiapuntu hartuta, gertuko geltokiak zein diren ikusi ahal izango da, eta itxaron beharreko denbora kontsultatu ere bai.

Are gehiago, aplikazio berriari esker, mapa batean ikusi ahal izango da nola heldu oinez bakoitzak nahi duen geltokira, bai eta ibilbidea eta jarraibideak testu batean jaso ere, aukeraturiko geltokiaren ikuspegi panoramiko batekin batera.

GERTUKO PUNTUAK

Halaber kontsultatu ahal izango dira hainbat lekutara heltzeko lineak: aireportua, tren-geltokiak, metro-geltokiak, hondartzak edo unibertsitatea, bai eta Burdinmendi bide berdearekin loturak dituzten geralekuak ere.

NIRE GOGOKOENAK

Geltoki bat zure gustuko geltokien zerrendan badago, nahikoa izango da bi aldiz ukitzea, autobusa etorri arte zenbat denbora itxaron beharko den jakiteko. Erraz eta azkar.

LAGUNTZA

Hasieran zalantzak sor daitezke. Hala bada, laguntza atala kontsultatu daiteke, aplikazioa nola dabilen ulertzeko eta eskura dauden aukera guztien berri jakiteko.

Era berean, Bizkaibusen Bezeroari Laguntzeko Zerbitzuan, 946 125 555, zerbitzu berria instalatu eta erabiltzeko behar den laguntza guztia emango dute.