Zientziak badu plaza
#Doing
2024.12.09 Irakurketa denbora: 8 minuto
Uxune Martinez

Ilustrazioa: Dani maiz
Plaza bat herrietan aurkitzen dugun espazio publiko zabal eta irekia da. Plaza bat bizitza publikoaren eszenatokia da, herritarren elkargunea zein joan-etorrien korridorea. Plaza bat bizipen, gertakari, ospakizun eta ikuskizunen aterpea da, kulturaren sutondoa. Plaza espazioa, lekua eta parada da eta gaur egun zientziak ere badu berea: Bilbo Zientzia Plaza.
Baina zer da Bilbo Zientzia Plaza? Bilbo Zientzia Plaza (BZP) UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren egitasmoa da eta estatuan antolatzen den zientzia-dibulgazioko jaialdirik handiena da. Bertan, erregistro, tonu eta izaera anitzeko ekimenez osatutako programa bat gauzatzen da, publiko heldua zein gaztea zientziaz zipriztindu dadin. Horretarako, bata bestearen atzean doazen doako espektakuluak eskaintzen dira hiru bat astetan. Besteak beste, kale erakusketak (Zientzia Kalean), bisita gidatuak, umorezko bakarrizketa zientifikoak (Ciencia Show), hitzaldia-sortak (Naukas PRO eta Naukas Bilbao) zuzeneko esperimentuak, dokuforumak, ikuskizunak, umeentzako tailerrak (Naukas Kids) edota bertsoak eta zientzia (Bertsozientzia) artea eta zientzia edota dantza eta zientzia nahasten duten saio dibulgatibo bereziak eskaintzen dira Bilbo Zientzia Plazan.
Egia da zientzia-dibulgazioko jarduerak ez direla ezohikoak gure artean. Ikasturtean zehar badira tankera honetako ekimenak, eta, gehienak, zientziaren unibertsoan diharduten edo eragile diren erakundeek antolatuta daude: unibertsitate, ikerketa zentro, elkarte, fundazio edo erakunde publikoak. Dibulgaziozko ekitaldi horien artean, ezagunak dira, esaterako, egun jakinei lotutako iniziatiba orokorrak: Zientzia Astea, Zientziaren arloko Emakume eta Neskatoen Nazioarteko Eguna, Ikertzaileen Europako Gaua edota Matematikaren Nazioarteko Eguna (Pi eguna). Hauetan zientziaren nondik norakoak eta zientzialarien zeregina ezagutarazteko ekintza ugari antolatu eta burutzen dira. Mota honetako iniziatibei "akonpainamendu-jarduerak" esaten zaizkie, hau da, asmo orokorrak babesten eta laguntzen dituzten ekintzak dira eta unibertsitate edo hezkuntza munduko egutegira lotuta daude, kultur programazioetatik at.
Inertziak hausteko jaio zen Bilbo Zientzia Plaza. Testuinguru, unibertso edo egutegi mugatuetatik atera eta kulturaren paisaian zientzia ohiko gai bihurtu eta edozein unetan goza daitekeela erakusteko.
ZIENTZIAREN ESPORAK KULTURA-PAISAIAN
Baina BZPk baditu izateko bestelako arrazoiak ere. Zientzia-dibulgazioko ekimenak kultura-programetan sartzeak eragina du ezagutzaren sozializazioan. Aisialdian disfrutatzen ditugun formatuen moldeetan zientzia-gaiak zabaltzeak landare batetik bereizten diren esporen zereginaren antza du, ohikoak ez diren lurretan barreiatuz hazi berriak landatzea. Izan ere, hainbat ikerketek agerian utzi dute herritarren kultura zientifikoaren zati handi bat eskolaz kanpoko jarduerei esker geureganatzen dugula: museoak bisitatuz, ibilbide gidatuak eginez, hitzaldiak entzunez, tailerretan parte hartuz edo dibulgazio-edukia kontsumituz.
Hori aitortzen dute, adibidez, zientzia-komunikazio alorreko adituek. Esaterako, Vladimir de Semir kazetaria eta Pompeu Fabra Unibertsitateko Komunikazio Zientifikoko Behatokiaren zuzendaria izandakoa bat dator honekin: “Uste orokorra denaren kontra eginez, pertsona bat giro formaletik kanpo hezten da zientziaz: izan ere, pertsona batek haren bizitzaren % 5 baino gutxiago ematen du hezkuntza arautuan. Beraz, ukaezina da jendeak zientziekiko duen ulermena areagotzeko gakoa bere bizitzaren gainerako % 95ean dagoela”.
Hau kontuan izanik, kultura zientifikoan eragiteko eskolaz kanpo ematen dugun denborari so egitea da gakoa, aisialdirako zientzia-gaiak barreiatzen dituzten programak antolatu eta aurrera eraman ezagutza zientifikoa zabaltzeko. Ondorioz, zergatik ez txertatu zientzia kultura-programetan, disfrutatu eta gure ezagutza handitzeko? Galdera horri erantzunez ere gauzatzen da urtero Bilbo Zientzia Plaza, zientziarekin ikasteko eta gozatzeko aukera eskaintzen duen orotariko publikoarentzako jaialdia.
GOZATUZ IKASTEA
Aisiak konbinazio bitxia egiten du, gure denbora librea dibertsio-jarduerekin, lasaiekin edo entretenimendukoekin lotzen du, eguneroko zereginetatik aldendu eta atsedena har dezagun. Pelikula bat ikusi, bertso-saio bat entzun, mahai-inguru batera joan, erakusketa bat bisitatu, errezital bat entzun, irakurketa klub baten parte hartu, hitzaldi-ziklo bat jarraitu… kultura-jarduerek zerbait ona, erabilgarria edo atsegina eskaintzen digute, eta horrek gozamen-sentsazio atsegina sortzen du.
Halako gozamena bizi dugu Bilbo Zientzia Plazan bi egunetan, jarraian, Euskal Herriko zein kanpoko 70 ikertzaile eta dibulgatzaile ikusi eta entzuten ditugunean Euskaldunako auditorioan istorio harrigarriak azaltzen: esaterako, amets argiak egon badaudela (kontrolatu daitezkeenak), biziaren historia margolanen bidez azal daitekeela, suteak sortarazten dituzten hodeiak existitzen direla, gizakiok jaio orduko hasten garela hitz ñimiñoak ulertzen, landareek leku batetik bestera mugitzeko gaitasuna dutela edota espazioan badirela objektu astronomikoak denborak aurrera egin ahala gaztetu egiten direnak.
Gozatzen dugu, esaterako, Forges bezalako bineta egile baten tirekin antolatutako erakusketa ibiltari batekin topo egiten badugu. Ondo pasatzen dugu Bizkaia Aretoan nanozientziako eta nanoteknologiako tresnak nolakoak diren ezagutzeko parada ematen digunean fisikari baten bisita gidatuak. Preziatzen dugu Bilboko parkeak biologo baten konpainian bisitatuz animalien oinatzen bidez bizidunei buruz ikastea. Disfrutatzen dugu bakarrizketa zientifiko batek barre algarak eragitean Bidebarrieta Liburutegiko eserlekuetan. Harritzen gara, gure seme-alabekin batera, malabareak eginez zirkua eta zientzia bateragarriak direla baieztatzen dugunean Abandoibarrako zelaigunean.
Jakin badakigu programak ez duela guztion interesa asetuko, baina kasu batzuetan ikusleak dibertituko dira; beste batzuetan, hunkitu eta izango dira ere etxera jakin-minez kutsatuta bueltatuko direnak. Edonola ere, bertaratzen denak zerbait berria eramango du berarekin, datu bat, istorio bat, gertakari bat, ezagutzen ez zuen zerbait eta horrek bere kultura zientifikoaren onbidean lagunduko du.
Urtero 6.000 ikusletik gora batzen ditu BZPk aretoetan eta EITBren zuzeneko emankizunei esker, milaka ikuslek (2023an 39.000) jarraitzen dituzte, esaterako, Euskalduna Bilbaon izaten diren hitzaldiak. Baina emaitza hauek ezinezkoak lirateke publikoak zientziaren zirrikituak ulertu eta ezagutzeko erakusten duen jarrera proaktiborik gabe.
2017an jaio zen Bilbo Zientzia Plaza (BZP) ekimena UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik. BZP egitasmoak Bizkaia Zientzia Plaza izenarekin hasi zuen bere ibilbidea, baina handik gutxira Bilbon hartu zuen eserlekua eta Bilbo Zientzia Plaza bezala egonkortu zen Bilboko Udalaren babesarekin. 2024ko irailaren 10etik 30era BZPk zazpigarren edizioa izan du. Hiru astetan zehar zientzia-gaiak Bilboko hainbat agertokietan oholtzaratu dira, protagonista izateko.
Zortzi urteko bidea egin ondoren, Bilbo Zientzia Plazak erakutsi du zientzia-dibulgazioak baduela tokia kultura-programazioan, zientzia-gaiak ez direla arrotzak espazio publikoan eta zientzia gozatuz gure ezagutza handitzeko gai garela ere. Finean, zientziak ere baduela plaza.
Etiketak
- #cultura
- #ciencia
- #colaboración
- #democratización
- #futuro
- #arte
- #educación
Gehiago kuxkuxeatu nahi izanez gero…
Lerratu gehiago erakusteko
BizkaiaTech, burmuin geldigaitzei zuzendutako teknologiari buruzko aldizkaria, Bizkaiko Foru Aldundiarena.
Cookieak
Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu tekniko- analisi- eta pertsonalizazio- helburuetarako, hala nola erabiltzaileak zer nabigazio-hizkuntza erabili duen jakiteko. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
Cookien politika
Web-orri honek, https://www.bizkaia.eus (aurrerantzean, "Webgunea"), nabigazioaren bidez eta zerbitzuaren hartzailearen IP helbidearen bidez nabigazioaren beraren jarraipena egiteko tresnak erabiltzen ditu; honela, zerbitzuak edo haren funtzionamendu teknikoa hobetzeko eta bermatzeko, beste erabiltzaile batzuengandik bereizteko eta nabigazio-ohiturak aztertzeko.
Cookien politika honen helburua da erabiltzen ditugun cookien funtzionamenduari eta erabilgarritasunei buruzko informazio argi eta zehatza ematea.
Zer dira eta zertarako erabiltzen ditugu cookieak?
Cookie bat webgune jakin batzuetan sartzen zarenean zure ordenagailuan deskargatzen den fitxategi bat da.
Cookiek, besteak beste, erabiltzaile baten edo haren ekipamenduaren nabigazio-ohiturei buruzko informazioa biltzea eta berreskuratzea ahalbidetzen diote webgune bati. Barne hartzen duten informazioaren arabera eta ekipamendua erabiltzen den moduaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko erabili daitezke.
Indarrean dagoen legeak aukera ematen du cookieak bere gailuan gordetzeko, webgune honen funtzionamendurako behar-beharrezkoak badira. Hala ere, gainerako cookie motetarako baimena beharko dugu.
Cookie motak, horiek kudeatzen dituen erakundearen arabera
Cookieak bidaltzen dituen ekipo edo domeinua kudeatzen eta jasotako datuak tratatzen dituenaren arabera, honako hauek bereizten ditugu:
- Cookie propioak: Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen dituenak.
-
Hirugarrenen cookieak: cookien bidez bildutako datuak erabiltzen dituen beste erakunde batek kudeatzen ditu.
Webgune honetan Eusko Jaurlaritzaren cookieak aurki daitezke, bere helburuetarako erabiliak eta Bizkaiko Foru Aldundiaz kanpoko domeinuetan gordetzen direnak.
Cookie motak, xedearen arabera
- Cookie teknikoak: erabiltzaileak webgune, plataforma edo aplikazio batean nabigatzea ahalbidetzen dute, baita horietan dauden aukera edo zerbitzu desberdinak erabiltzea ere; hala nola, trafikoa kontrolatzea eta datuak komunikatzea, saioa identifikatzea, sarrera mugatua duten ataletan sartzea, ekimen batean izena emateko edo parte hartzeko eskaera egitea, hedapenerako bideoak edo soinua daukaten edukia gordetzea edo sare sozialen bidez edukiak partekatzea.
- Analisi-cookieak: erabiltzaile kopurua zenbatzea ahalbidetzen dute, baita nabigazioaren neurketa eta analisi estatistikoa egitea ere. Horren helburua eskura dauden zerbitzuak hobetzea da. Propioak edo hirugarren batenak izan daitezke.
- Pertsonalizazio-cookieak: erabiltzaileak zerbitzura sartzea ahalbidetzen dute erabiltzailearen gailuan aurretik definitutako irizpide batzuen araberako ezaugarri orokor batzuekin; hala nola, hizkuntza, zerbitzura sartzeko erabiltzen den nabigatzaile mota, zerbitzura sartzeko erabiltzen duen eskualdeko konfigurazioa, eta abar.
Cookien iraupena
- Saiorako cookieak: erabiltzailea webgune batera sartzen den bitartean datuak bildu eta gordetzen dituzte.
- Cookie iraunkorrak: datuek gailuan gordeta jarraitzen dute, eta horietara sartu daiteke eta horiek tratatu cookie-en arduradunak definitutako aldi batean. Aldi hori minutu batzuetatik zenbait urtetara bitartekoa izan daiteke.
Zer cookie erabiltzen ditu webgune honek?
Lerro bakoitzean cookie(teknikoak) bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| JSESSIONID | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| ASPSESSIONID | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| TS01 | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| LFR_SESSION_STATE | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| COOKIE_SUPPORT | Adierazi ea erabiltzaileak aktibatuta daukan cookietarako laguntza | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_tecnicas_bizkaia | Tekniken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_analitica_bizkaia | Analisien cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_preferencias_bizkaia | Lehentasunen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_terceros_bizkaia | Hirugarrenen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| Kultursistema_session | Erabiltzailearen saioa mantendu | Ordu 1 | Kultursistema |
| CPLB | Karga orekatzeko gure zerbitzariek erabilitako informazioa jasotzen du | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| XSRF-TOKEN | CSRF (Cross Site Request Forgery) erasoak saihesteko | Ordu 1 | Kultursistema |
| _GRECAPTCHA | Babestu webgunea spametik eta indar handiko erasoetatik | 6 hilabete |
Lerro bakoitzean analisirako cookie bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| dtCookie | Bisita bat arakatzen du hainbat eskaeraren bidez | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| dtLatC | Zerbitzariaren sortasuna neurtzen du errendimenduaren monitorizaziorako | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| dtPC | Beharrezkoa balizen transmisiorako parametro egokiak identifikatzeko; korrelaziorako saioaren IDa barne hartzen du | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| dtSa | Erdi mailako biltegia orrialdeak hartzen dituzten ekintzetarako | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| rxVisitor | Bisitariaren ID saioak korrelazioan jartzeko | Etengabe | Bizkaiko Foru Aldundia |
| rxvt | Saioaren itxarote-denbora | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| iyrc-user-id | Erabiltzaileak bereiztea | Ordu 1 | Bizkaiko Foru Aldundia |
| _ga, _ga_XXXXXXXXXXX | Erabiltzailea bereiztea | 2 urte | Google Analytics |
| _gat, _gat_XXXXXXXXXXX | Eskaeren ehunekoa mugatzea | Minutu 1 | Google Analytics |
| _gid | Erabiltzaileak bereiztea | Egun 1 | Google Analytics |
| MUID | Erabiltzailea bereiztea | Urtebete | Microsoft Clarity |
| _clck | Lehentasunak esleitzea erabiltzaile berdinari | Urtebete | Microsoft Clarity |
| _clsk | Konektatu saio batean ikusitako hainbat orri | Urtebete | Microsoft Clarity |
| CLID | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
| ANONCHK | Erabiltzailea bereiztea | Egun 1 | Microsoft Clarity |
| MR | Adierazi noiz freskatu MUID | 6 hilabete | Microsoft Clarity |
| SM | Sinkronizatu MUID Microsoft inguruan | Urtebete | Microsoft Clarity |
Lerro bakoitzean cookie(Pertsonalizazio) bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| Idioma | Erabiltzailearen hizkuntzarik gustukoena aukeratzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| cookie-tramites-favs | Gorde gogoko izapideak Aurretiazko Hitzorduan | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
Lerro bakoitzean cookie(Hirugarrenen) bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| CLID | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
| APISID | Gorde erabiltzailearen lehentasunak eta informazioa orriak bistaratzean, Google mapak bertan daudela. | 2 urte | |
| HSID | Iruzurra prebenitzea | 2 urte | |
| MUID | Bereizi erabiltzailea | Urtebete | Microsoft Clarity |
| NID | Gogoratu bere lehentasunak eta beste edozein informazio | 6 hilabete | |
| SAPISID | Erakutsi iragarki pertsonalizatuak Googleko webguneetan | 2 urte | |
| SID | Eskaini iragarkiak edo retargeting entregatzea, eskaini iruzurra prebenitzea. | 2 urte | |
| SIDCC | Eskaini web-trafiko fidagarriaren identifikazioa. | Urtebete | |
| SM | Microsoften domeinuen arteko MUIDa sinkronizatzeko erabiltzen da | Saioa | Microsoft Clarity |
| SSID | Eskaini iragarkiak edo retargeting entregatzea, eskaini iruzurra prebenitzea. | 2 urte | |
| __Secure-1PAPISID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
| __Secure-1PSID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
| __Secure-1PSIDCC | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
| __Secure-1PSIDTS | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
| __Secure-3PSID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
| __Secure-3PSIDCC | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | Urtebete | |
| __Secure-3PSIDTS | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
| __Secure-ENID | Webguneko zerbitzuak eta aukerak erabiltzeko beharrezko cookiea | Urtebete | |
| ar_debug | Araztu iragarkiak. | Urtebete | |
| MR | Adierazi noiz freskatu MUID | 6 hilabete | Microsoft Clarity |
| XSRF-TOKEN | CSRF (Cross Site Request Forgery) erasoak saihesteko | 1 ordu | Kultursistema |
| _fbp | Gorde eta arakatu webguneetan bisitak | Urtebete | |
| kultursistema_session | Mantendu erabiltzailearen saioa | 1 ordu | Kultursistema |
| AEC | Detektatu spam, iruzurra eta gehiegikeria | 6 hilabete | |
| SOCS | Gorde erabiltzailearen cookie-aukerak | 13 hilabete | |
| Locale | Ez dago eskuragarri | Gobierno Vasco | |
| _hegoa_coop_session | Sortu erabiltzaileentzat saio-identifikatzaile bat | Saioa | Gobierno Vasco |
Nola desaktibatu edo ezabatu daitezke cookieak?
Erabiltzaileak, Webgunera lehen aldiz sartzen denean, cookieak konfiguratu eta onartu edo baztertu ahal izango ditu webgunean bertan. Ondoren, erabiltzaileak edozein unetan aldatu edo kendu ahal izango du baimena cookien politika honen bidez edo konfigurazioaren bidez.
Hala ere, edozein unetan baliatu ahal izango duzu horiek libreki desaktibatzeko eskubidea, bai eta webgune honetako cookieak ezabatzekoa ere. Ekintza horiek desberdin egiten dira, erabiltzen ari zaren nabigatzailearen arabera. Hemen utziko dizugu nabigatzaile ezagunenetarako gida azkar bat.
- Desaktibatu cookieak Chromen
- Desaktibatu cookieak Exploreren
- Desaktibatu cookieak FireFoxen
- Desaktibatu cookieak Safarin
- Desaktibatu cookieak Edgen
Cookie-ak desaktibatu edo ezabatzen badira baliteke webguneko zenbait funtzionaltasun ondo ez ibiltzea.
Aldaketak Cookien Politikan
Webguneak cookien politika hau aldatzeko eskubidea gordetzen du, betiere, indarrean dagoen legediak baimentzen duen moduan. Horregatik, gure webgunera sartzen zaren bakoitzean politika hori berrikusteko gomendatzen dizugu, dagozkion eguneraketa- eta informazio-ondorioetarako.
Cookieak konfiguratzea
Jarraian, erakutsiko dizugu gure webguneak zer kategoriatarako erabiltzen dituen cookieak. Haiek onartuta edo ukatuta zure aukeraketa pertsonaliza dezakezu, horretarako dauden botoien bidez. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
-
Cookie teknikoak Beti aktibo
Beharrezkoak dira gure webgunean nabigatzeko eta oinarrizko zereginetarako, webguneak behar bezala funtziona dezan.
