Talentuak ez du adinik
#Soul tech
2025.10.06 Irakurketa denbora: 6 minuto
BizkaiaTech argitalpen taldea
Ilustrazioa: Ruth Juan
Juanjok ez du egiteko askorik erretiroa hartu zuenetik. Lehen arotza zen. 16 urterekin hasi zen lanean, oraindik adingabea zela. Zorionez, oso gustuko zuen bere ogibidea eta horrela izan zen erretiratu zen egunera arte.
TXIMELETA-EFEKTUA
Edward N. Lorenzek esan zuen bezala, ia berdinak diren bi mundu baleude, baina tximeleta batek horietako batean bakarrik astinduko balitu hegoak, animalia txiki horrek errealitate horretan tornado bat sortzea eragin lezake; bestean, berriz, ez litzateke ezer gertatuko. Tximeleta-efektua ezagutzen duzu, ezta?
Zer gertatuko litzateke Juanjok unibertsitatera joateko aukera izango balu? Edo bere aitak familiaren enpresan sartuko balu? Agian ez luke erretiroa hartuko, agian ez litzateke pozik biziko, agian ez luke bere emaztea ezagutuko eta, agian, bere seme-alabak ez ziren jaioko. Baina hori guztia iraganeko gauza da, ezta? Eta mundu guztiak daki ez dagoela iragana aldatzerik… Hala ere, alda daitekeena etorkizuna da. Juanjok, «zer gertatuko litzateke zerbait desberdin egin izan banu?» pentsatu beharrean, «zer gertatuko da zerbait egiten badut» horretan pentsa dezake; izan ere, nahiz eta erretiroa hartu, Juanjok beti izango du pasio berri bat, bizitzeko modu berri bat eta inspirazio iturri berri bat aurkitzeko aukera.
Gure gizartean, zure lan-ibilbidea oraindik nerabea zarenean hasten duzu. Baliteke, Juanjo bezala, bizi guztian zoriontsu egingo zaituen erabaki bat hartu izana, baina baliteke guztiz kontrakoa gertatzea. Hormonek kontrolatzen zaituzten momentu batean hartu duzun erabaki batek zergatik markatu behar du zure bizitza osoa? Erantzuna erraza da: ez du zertan horrela izan.
JUANJOZ HARATAGO
Juanjo adibide bat besterik ez da (badakizu, ongi uler gaitezen); hala ere, errealitatean, badaude zerbait berria ikastera zaletu diren pertsona nagusi asko. Unibertsitateen Ministerioaren datuen arabera (2023), ia 10.000 pertsona matrikulatu ziren herrialdeko unibertsitate desberdinetan zehar 2021/22 ikasturtean. Lola Alonso horren adibide da. Erretiratu ostean eta bere hirugarren gradu gisa, Hizkuntza Modernoak eta Bere Literaturak ikasten hasteko erabakia hartu zuen Madrilgo Complutense Unibertsitatean. Erasmusa ere egin zuen!
Euskadiri dagokionez, 138 dira erronka liluragarri hau onartu duten adineko pertsonak.
Hala ere, agerikoa da unibertsitatean matrikula egitea ez dela ikasten jarraitzeko egin daitekeen gauza bakarra. Anna Mary Robertson Moses edo Amama Moses (1860-1961) horren adibide garbia da. Artritisaren ondorioz, 79 urterekin bordatuak egiteari utzi zion eta pintatzen hasi zen. Bildumagile batek bere lana deskubritzean, Amama Mosesen ibilbide artistikoak jauzi handi bat eman zuen, eta AEBetako kultura popularraren parte bilakatu zen. Time aldizkariaren azalean ere irten zen! 1961ean,101 urte zituela hil zen Anna Mary Robertson Moses, eta 2000 obra baino gehiago utzi zituen ondare gisa. Esaten zuenaren arabera, nahiz eta denbora pasatzeko margotzen hasi arren, hori bere bizitzako zati garrantzitsu bat bilakatu zen beranduago, beste pertsona batzuekin konektatzen laguntzen zion zerbait zelako.
Baina, era berean, ez da beharrezkoa pertsona ospetsu bihurtzea zerbait berria ikasteko: denboraren makina hartu eta Amona Moses atzean eta urrun utziz gero, Bizkaira joan gintezke, eta han Bizkaiko Foru Aldundiaren Adeitasun Digitala programetan parte hartzen duten adineko pertsonekin egingo genuke topo. Bertan, tresna digitalak erabiltzen ikasten dute horiek egunerokotasunean erabili ahal izateko. Izan ere, garrantzitsua da azpimarratzea: ez dago talentu edo ikaskuntza txikirik. Denak balio du.
JAKIN-MINA BADUZU…
Edozein gauza ikasten jarraitzeko kuriositate eta txinparta hau duen pertsona horietako bat bazara, jarraitu ezazu irakurtzen, ezagutza berriak modu eta metodo oso desberdinen bidez eskuratzeko hainbat aukera baitaude.
Alde batetik, hezkuntza formala egongo litzateke, eta hori hezkuntza-administrazioek baimendutako zentro batean titulu bat lortzea izango litzateke: gradu bat edo unibertsitate-master bat, ikasturte bat, etapa bat, eta abar. Hezkuntza-mota horren ezaugarria ahalmena duten agintariek onartutako titulu ofiziala lortzea da. Titulu horrek pertsona graduatua hurrengo hezkuntza-mailara igarotzeko behar besteko gaitasunak dituela egiaztatzen du. Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kirol Ministerioak honakoa dio pertsona helduen hezkuntza mota honi buruz: «Hezkuntza-sistemak helduen prestakuntza lan jarduerarekin konbinatu ahal izateko eta ikasketak goiz utzi zituzten pertsonei berriro ikasten hasteko eta ikasketak amaitzeko aukera emateko behar bezain malgua izan behar du. Malgutasun horrek irakaskuntza-mota desberdinen arteko loturak ezartzea, batetik besterako bidea erraztea eta behar eta interes pertsonaletara egokitutako prestakuntza-bideak egitea ahalbidetzen du».
Gero, hezkuntza ez-formala egongo litzateke, eta honek, orokorrean, hezkuntza-formalaren alternatiba edo osagarri bezala funtzionatzen du, adibidez kurtso, tailer edo seminario moduan. Hezkuntza mota hori, agintari eskudunek bermatutako ziurtagiririk eskaintzen ez duenez, ikaskuntza-helburu pertsonalak betetzeagatik egin ohi da, «besteak beste, gaikuntza pertsonala, harremanetarako balioaren sustapena, animazio soziokulturala, parte-hartze soziala, bizi-baldintzak, baldintza artistikoa, teknologikoa, ludikoa edo kirolaren arloko baldintzak hobetzea», Ministerioak dioen bezala.
Azkenik, hezkuntza informalaren kategoria egongo litzake, hau da, instituzionalizatuta ez dagoen hezkuntza oro, besteak beste, etxetik, lantokitik edo komunitatetik egiten dena. Matematika edo programazioa YouTube plataformaren bidez ikastea, senide baten bidez sukaldatzen ikastea edo podcast bat entzunez fisikako kontzeptuak ikastea izango lirateke hezkuntza mota honen adibide. Askatu zure sormena!
Gure ingurunetik, gaitasunetatik eta eskakizunetatik ikasteko hezkuntza informala ezinbestekoa izan arren, orain hezkuntza formalean eta ez-formalean zentratuko gara, pertsona heldu batek hainbat gaitan trebatzen jarraitzeko izan ditzakeen aukeretako batzuk erakusteko. Has gaitezen unibertsitateek eskaintzen duten hezkuntzatik: EHUk Bizkaiko Esperientzia Gelak izeneko programa bat du, eta, bertan, titulaziorik eta aurretiazko esperientzia akademikorik ez duten pertsonek eta 55 urtetik gorakoek Giza Zientzietako Unibertsitate Titulu bat lor dezakete. Bestalde, Deustuko Unibertsitateak 30 urte daramatza DeustoBide – Herritartasun Eskola programaren bidez pertsonei laguntzen, haien adina edozein dela ere. 2025. urtera arte, programa horrek helburu hauek zituen: gizarte-trukeak sustatzea, eta herritarren zentzu kritikoa eta parte-hartzailea sustatzea. Urte honetatik aurrera, ordea, Titulua Kulturan eta Gizartean programa abiarazi dute, eta horrek unibertsitate titulua eskaintzen du eta lehen aldiz unibertsitate-esperientzia bat bizitzeko aukera ematen du. Azkenik, UNEDek (Bizkaian) 55 urtetik gorako pertsonei zuzendutako senior programa bat ere badu, eta horren helburu nagusia pertsona horien bizi-kalitatea hobetzea da.
Bestalde, Eusko Jaurlaritzak Ikasgunea izeneko tresna bat du, eta ikasten jarraitzeko ikastetxe publiko baten bila dabilen pertsona orok bertan aurkitu dezake zentroa. Ikastetxe horietan, oro har, bigarren hezkuntzari ekin diezaiokezu berriro, edo hezkuntza ez-formalaren bidea jarraitu, gaztelaniaz edo euskaraz hitz egiten edo IKTak ondo erabiltzen irakasten dizuten ikastaroekin, besteak beste.
EZ EGON TXIMELETAREN ZAIN
Hori guztiagatik, garrantzitsua da orainean edo hurbileko etorkizunean egin dezakezun guztian pentsatzea; horrela, mundu paralelo bateko Juanjok bizitza lasai eta orokorrean aspergarri bat bizi duen bitartean (esango didazu zer egiten duen 70 urteko pertsona batek esna goizeko 6etan edozein asteartetan), mundu honetako Juanjok bizitza aldatuko dion zerbait ezagutu dezake. Ez dugu inoiz jakingo tximeleta baten erruz edo ikasteko gogo eta jakin-minak bultzatutako zerbait izango den…baina saia gaitezen bigarren arrazoi horrengatik izan dadin…
Etiketak
- #cultura
- #ciencia
- #tecnología
- #democratización
- #arte
- #educación
- #talento
Gehiago kuxkuxeatu nahi izanez gero…
Lerratu gehiago erakusteko
BizkaiaTech, burmuin geldigaitzei zuzendutako teknologiari buruzko aldizkaria, Bizkaiko Foru Aldundiarena.
Cookieak
Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu tekniko- analisi- eta pertsonalizazio- helburuetarako, hala nola erabiltzaileak zer nabigazio-hizkuntza erabili duen jakiteko. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
Cookien politika
Web-orri honek, https://www.bizkaia.eus (aurrerantzean, "Webgunea"), nabigazioaren bidez eta zerbitzuaren hartzailearen IP helbidearen bidez nabigazioaren beraren jarraipena egiteko tresnak erabiltzen ditu; honela, zerbitzuak edo haren funtzionamendu teknikoa hobetzeko eta bermatzeko, beste erabiltzaile batzuengandik bereizteko eta nabigazio-ohiturak aztertzeko.
Cookien politika honen helburua da erabiltzen ditugun cookien funtzionamenduari eta erabilgarritasunei buruzko informazio argi eta zehatza ematea.
Zer dira eta zertarako erabiltzen ditugu cookieak?
Cookie bat webgune jakin batzuetan sartzen zarenean zure ordenagailuan deskargatzen den fitxategi bat da.
Cookiek, besteak beste, erabiltzaile baten edo haren ekipamenduaren nabigazio-ohiturei buruzko informazioa biltzea eta berreskuratzea ahalbidetzen diote webgune bati. Barne hartzen duten informazioaren arabera eta ekipamendua erabiltzen den moduaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko erabili daitezke.
Indarrean dagoen legeak aukera ematen du cookieak bere gailuan gordetzeko, webgune honen funtzionamendurako behar-beharrezkoak badira. Hala ere, gainerako cookie motetarako baimena beharko dugu.
Cookie motak, horiek kudeatzen dituen erakundearen arabera
Cookieak bidaltzen dituen ekipo edo domeinua kudeatzen eta jasotako datuak tratatzen dituenaren arabera, honako hauek bereizten ditugu:
- Cookie propioak: Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen dituenak.
-
Hirugarrenen cookieak: cookien bidez bildutako datuak erabiltzen dituen beste erakunde batek kudeatzen ditu.
Webgune honetan Eusko Jaurlaritzaren cookieak aurki daitezke, bere helburuetarako erabiliak eta Bizkaiko Foru Aldundiaz kanpoko domeinuetan gordetzen direnak.
Cookie motak, xedearen arabera
- Cookie teknikoak: erabiltzaileak webgune, plataforma edo aplikazio batean nabigatzea ahalbidetzen dute, baita horietan dauden aukera edo zerbitzu desberdinak erabiltzea ere; hala nola, trafikoa kontrolatzea eta datuak komunikatzea, saioa identifikatzea, sarrera mugatua duten ataletan sartzea, ekimen batean izena emateko edo parte hartzeko eskaera egitea, hedapenerako bideoak edo soinua daukaten edukia gordetzea edo sare sozialen bidez edukiak partekatzea.
- Analisi-cookieak: erabiltzaile kopurua zenbatzea ahalbidetzen dute, baita nabigazioaren neurketa eta analisi estatistikoa egitea ere. Horren helburua eskura dauden zerbitzuak hobetzea da. Propioak edo hirugarren batenak izan daitezke.
- Pertsonalizazio-cookieak: erabiltzaileak zerbitzura sartzea ahalbidetzen dute erabiltzailearen gailuan aurretik definitutako irizpide batzuen araberako ezaugarri orokor batzuekin; hala nola, hizkuntza, zerbitzura sartzeko erabiltzen den nabigatzaile mota, zerbitzura sartzeko erabiltzen duen eskualdeko konfigurazioa, eta abar.
Cookien iraupena
- Saiorako cookieak: erabiltzailea webgune batera sartzen den bitartean datuak bildu eta gordetzen dituzte.
- Cookie iraunkorrak: datuek gailuan gordeta jarraitzen dute, eta horietara sartu daiteke eta horiek tratatu cookie-en arduradunak definitutako aldi batean. Aldi hori minutu batzuetatik zenbait urtetara bitartekoa izan daiteke.
Zer cookie erabiltzen ditu webgune honek?
Lerro bakoitzean cookie(teknikoak) bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| JSESSIONID | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| ASPSESSIONID | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| TS01 | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| LFR_SESSION_STATE | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| COOKIE_SUPPORT | Adierazi ea erabiltzaileak aktibatuta daukan cookietarako laguntza | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_tecnicas_bizkaia | Tekniken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_analitica_bizkaia | Analisien cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_preferencias_bizkaia | Lehentasunen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_terceros_bizkaia | Hirugarrenen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| CPLB | Karga orekatzeko gure zerbitzariek erabilitako informazioa jasotzen du | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| Kultursistema_session | Erabiltzailearen saioa mantendu | Ordu 1 | Kultursistema |
| XSRF-TOKEN | CSRF (Cross Site Request Forgery) erasoak saihesteko | Ordu 1 | Kultursistema |
| _GRECAPTCHA | Babestu webgunea spametik eta indar handiko erasoetatik | 6 hilabete |
Lerro bakoitzean analisirako cookie bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| dtCookie | Bisita bat arakatzen du hainbat eskaeraren bidez | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| dtLatC | Zerbitzariaren sortasuna neurtzen du errendimenduaren monitorizaziorako | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| dtPC | Beharrezkoa balizen transmisiorako parametro egokiak identifikatzeko; korrelaziorako saioaren IDa barne hartzen du | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| dtSa | Erdi mailako biltegia orrialdeak hartzen dituzten ekintzetarako | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| rxVisitor | Bisitariaren ID saioak korrelazioan jartzeko | Etengabe | Bizkaiko Foru Aldundia |
| rxvt | Saioaren itxarote-denbora | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| iyrc-user-id | Erabiltzaileak bereiztea | Ordu 1 | Bizkaiko Foru Aldundia |
| _ga, _ga_XXXXXXXXXXX | Erabiltzailea bereiztea | 2 urte | Google Analytics |
| _gat, _gat_XXXXXXXXXXX | Eskaeren ehunekoa mugatzea | Minutu 1 | Google Analytics |
| _gid | Erabiltzaileak bereiztea | Egun 1 | Google Analytics |
| MUID | Erabiltzailea bereiztea | Urtebete | Microsoft Clarity |
| _clck | Lehentasunak esleitzea erabiltzaile berdinari | Urtebete | Microsoft Clarity |
| _clsk | Konektatu saio batean ikusitako hainbat orri | Urtebete | Microsoft Clarity |
| CLID | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
| ANONCHK | Erabiltzailea bereiztea | Egun 1 | Microsoft Clarity |
| MR | Adierazi noiz freskatu MUID | 6 hilabete | Microsoft Clarity |
| SM | Sinkronizatu MUID Microsoft inguruan | Urtebete | Microsoft Clarity |
Lerro bakoitzean cookie(Pertsonalizazio) bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| Idioma | Erabiltzailearen hizkuntzarik gustukoena aukeratzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| cookie-tramites-favs | Gorde gogoko izapideak Aurretiazko Hitzorduan | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
Lerro bakoitzean cookie(Hirugarrenen) bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| CLID | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
| APISID | Gorde erabiltzailearen lehentasunak eta informazioa orriak bistaratzean, Google mapak bertan daudela. | 2 urte | |
| HSID | Iruzurra prebenitzea | 2 urte | |
| MUID | Bereizi erabiltzailea | Urtebete | Microsoft Clarity |
| NID | Gogoratu bere lehentasunak eta beste edozein informazio | 6 hilabete | |
| SAPISID | Erakutsi iragarki pertsonalizatuak Googleko webguneetan | 2 urte | |
| SID | Eskaini iragarkiak edo retargeting entregatzea, eskaini iruzurra prebenitzea. | 2 urte | |
| SIDCC | Eskaini web-trafiko fidagarriaren identifikazioa. | Urtebete | |
| SM | Microsoften domeinuen arteko MUIDa sinkronizatzeko erabiltzen da | Saioa | Microsoft Clarity |
| SSID | Eskaini iragarkiak edo retargeting entregatzea, eskaini iruzurra prebenitzea. | 2 urte | |
| __Secure-1PAPISID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
| __Secure-1PSID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
| __Secure-1PSIDCC | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
| __Secure-1PSIDTS | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
| __Secure-3PSID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
| __Secure-3PSIDCC | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | Urtebete | |
| __Secure-3PSIDTS | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
| __Secure-ENID | Webguneko zerbitzuak eta aukerak erabiltzeko beharrezko cookiea | Urtebete | |
| ar_debug | Araztu iragarkiak. | Urtebete | |
| MR | Adierazi noiz freskatu MUID | 6 hilabete | Microsoft Clarity |
| XSRF-TOKEN | CSRF (Cross Site Request Forgery) erasoak saihesteko | 1 ordu | Kultursistema |
| _fbp | Gorde eta arakatu webguneetan bisitak | Urtebete | |
| kultursistema_session | Mantendu erabiltzailearen saioa | 1 ordu | Kultursistema |
| AEC | Detektatu spam, iruzurra eta gehiegikeria | 6 hilabete | |
| SOCS | Gorde erabiltzailearen cookie-aukerak | 13 hilabete | |
| Locale | Ez dago eskuragarri | Gobierno Vasco | |
| _hegoa_coop_session | Sortu erabiltzaileentzat saio-identifikatzaile bat | Saioa | Gobierno Vasco |
Nola desaktibatu edo ezabatu daitezke cookieak?
Erabiltzaileak, Webgunera lehen aldiz sartzen denean, cookieak konfiguratu eta onartu edo baztertu ahal izango ditu webgunean bertan. Ondoren, erabiltzaileak edozein unetan aldatu edo kendu ahal izango du baimena cookien politika honen bidez edo konfigurazioaren bidez.
Hala ere, edozein unetan baliatu ahal izango duzu horiek libreki desaktibatzeko eskubidea, bai eta webgune honetako cookieak ezabatzekoa ere. Ekintza horiek desberdin egiten dira, erabiltzen ari zaren nabigatzailearen arabera. Hemen utziko dizugu nabigatzaile ezagunenetarako gida azkar bat.
- Desaktibatu cookieak Chromen
- Desaktibatu cookieak Exploreren
- Desaktibatu cookieak FireFoxen
- Desaktibatu cookieak Safarin
- Desaktibatu cookieak Edgen
Cookie-ak desaktibatu edo ezabatzen badira baliteke webguneko zenbait funtzionaltasun ondo ez ibiltzea.
Aldaketak Cookien Politikan
Webguneak cookien politika hau aldatzeko eskubidea gordetzen du, betiere, indarrean dagoen legediak baimentzen duen moduan. Horregatik, gure webgunera sartzen zaren bakoitzean politika hori berrikusteko gomendatzen dizugu, dagozkion eguneraketa- eta informazio-ondorioetarako.
Cookieak konfiguratzea
Jarraian, erakutsiko dizugu gure webguneak zer kategoriatarako erabiltzen dituen cookieak. Haiek onartuta edo ukatuta zure aukeraketa pertsonaliza dezakezu, horretarako dauden botoien bidez. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
-
Cookie teknikoak Beti aktibo
Beharrezkoak dira gure webgunean nabigatzeko eta oinarrizko zereginetarako, webguneak behar bezala funtziona dezan.
