Musika grafikoa: Geometriatik pentagramarainoko bidaia
#Soul tech
2024.12.16 Irakurketa denbora: 5 minuto
Inge Conde
Ilustrazioa: Inge Conde
Badirudi musika euskarri batean “ikusteko” aukera bakarra partitura bati zuzenean begiratzea dela. Baina zer gertatuko litzateke musikaz kanpoko sinbolo eta formak erabiliz soinuak ikusi eta ulertu ahal izango bagenitu, nahiz eta musika-formakuntzarik ez izan?
MATERIAL GRAFIKOA
Artikulu honetan, material grafikoa abiapuntutzat hartuz musika konposatzeko dudan forma pertsonalaz hitz egingo dut. Zer da material grafikoa delako hori? Nire kasuan, paper gainean konposaketa bat osatzen duten oinarrizko zeinuen eta koloreen multzoa. Baina, ezer baino lehen, aitortu beharra daukat arte grafikoak eta entzunezkoak batzearen ideia ez dela nirea izan. Gertatzen dena da, alde batetik, nahiko eremu ezezaguna dela, eta, bestetik, horri heltzeko moduak oso ugariak direla. Paisaia bera margotu ondoren emaitza berdinak lortzen dituzten bi artista ez dauden bezala.
Obra bat hasten dudan bakoitzean, birritan konposatzen dut; lehenik, asebetegarria iruditzen zaidan konposizio bisual bat sortzen dut, eta, gero, hari lotuta joango den musika konposatzen dut.
Nire kasuan, lerro, puntu, testura, forma geometriko eta koloreek eta bestelako oinarrizko formek –zuzen konbinaturik– paper gaineko konposizio batean soinu eta tinbre aldetik nahikoa aukera ematen dizkidate, formen izaera, dentsitatea eta tentsio eta distentsioak errespetatuko dituen musika egiteko.
Baliteke lerroak lodiak, finak, jarraituak edo aldizkakoak izatea. Baliteke paperaren alde batetik besteraino joatea, testura anitzeko bi forma geometriko lotuz. Baliteke, era berean, paperetik irtetea. Hori, musikaren arloan, elementu horri lotutako soinuaren berehalako amaiera dela interpreta daiteke.
Baliteke puntuak handiak edo txikiak izatea. Baliteke hainbeste haztea, non lerro gehiago edo puntu gehiago sar genitzakeen zirkunferentzia bihur baitaitezke.
Gerta daiteke testurak zimurtsuak, pikor finekoak, uhinduak, leunak edo zakarrak izatea. Beharbada marraztu egingo ditut, edo collage bat sortuko dut aldizkarietatik ateratako testurak erabiliz.
Koloreak beroak, hotzak, itzaliak edo sutsuak, argiak edo ilunak izatea gerta daiteke, eta bakoitzak soinu zehatz bat iradokitzea, baita melodia oso bat edo akorde jakin batzuk ere.
Aurretik aipatutako elementu guztien konbinazioak eta antolaketak nik “espazio abstraktu bidimentsional” deitzen diodana sortzen du paperaren gainean. Edozein espaziotan ibil daiteke alde batetik bestera, ordena edo bide konkretu bati jarraituz. Gauza bera gertatzen da espazio abstraktuetan. Oinez zeharkatu beharrean, begiekin zeharkatzen ditugu.
NOLA BIHURTU BISUAL SOINU MATERIAL?
Emaitza grafikoa aurrean dugula, beste etapa bat hasten da, soinuen mundura iristeko helburuarekin.
Lehenik eta behin, erabaki batzuk hartu beharra dago. Aurrean dugun guztiaren analisi bat egin behar da. Konposizio grafikoak oso informazio baliagarria ematen digu eta posibilitate musikal anitzez betetako mundu bat eskaintzen digu.
Edozein musika-konposiziok hasiera bat eta amaiera bat ditu; horren ondorioz, momentu honetan erabakitzen dut zein izango den paperaren gainean egingo dudan ibilbidea, gero obraren egitura bat osatzeko. Egituraketa musikala oso garrantzitsua da, ekitaldi musikalak ordena daitezkeen denbora-lerro bat sortzen eta soinu-dentsitateak eta klimaxa kudeatzen ditugulako, besteak beste. Azken finean, non eta zein momentutan gertatuko diren gauzak modu estrategiko batean.
Behin erabaki hori harturik, agertzen diren elementuak zein tinbre edo soinurekin erlazionatuko ditudan pentsatzen hasten naiz. Imajina dezagun hurrengoa: paperean gorantz doazen hiru lerro gorri dauzkat, eta lerro horiek puntu txikiz betetako lauki batean amaitzen dira. Hiru soinu ekar ditzake gogora, bolumenez handituz doazenak zarata zuri bihurtu arte (seinalerik gabeko telebista batek egiten duen zarata). Agian nire ondorio berera iritsi zara, eta hori kasualitatea izango litzateke. Litekeena da, era berean, zure interpretatzeko modua erabat ezberdina izatea. Hori da obra hauen magia; ez daudela emaitza grafiko berarekin musika bera egingo duten bi pertsona.
Pertsonalki, azken emaitza entzuteko atsegina izatea garrantzitsua da niretzat, eta nahiz eta lanak iraun bitartean efektu zaratatsuak sortu, betiere tonalitate baten barruko sonoritate atseginagoekin batera bizi dira.
ASPALDIKO KONTUAK DIRA…
Esan beharra daukat, bisuala eta musikalaren arteko lotura honek era natural batean eman zidala atentzioa orain dela urte batzuk, zehazki, goi-mailako kontserbatorioan nenbilenean.
Ildo horri jarraituz hainbat proiektu aurrera eraman ondoren, nire konposizio-irakasleak Marina Buj-ek 2015ean egindako doktore-tesi bat erakutsi zidan: Partitura grafikoak eta musika-grafiko zirkularrak Arte Garaikidean (1950-2010). Marinak irakaskuntzan, ikerketan eta adierazpen artistikoan egiten du lan.
Haren tesian era askotako partiturak daude: marraztutakoak, collage bidezkoak, eta argazkiekin, bideoekin edo filmekin sortutakoak, besteak beste.
Musikaren historian izan diren obra ugari, bitxiak eta ezezagunak erakusten ditu, bai ikusmenari dagokionez, bai entzumenari dagokionez.
Nahiz eta XX. mendean obra horien kontzentrazio nabarmena egon, ezin dira alde batera utzi gaur egunera arte bizirik iraun duten musika-lan oso berezi batzuk. Adibide bat jartzearren, Frantziatik ekarritakoak eta XV. mendeko Ars Subtilior izeneko garai labur batekoak; garai hartan, musika modu ezberdin eta originalean sortu zen, baina ez oso praktikoan, forma aldetik irakurtzeko zailtasunagatik. Partiturarik eder eta aipagarrienetako bat Baude Cordier konpositorearen Belle, bone, sage da; bihotz-itxurako maitasun-kanta bat.
Partitura grafikoek gogorarazten digute bi mundu handi horiek —bisuala eta entzunezkoa— era askotara bizi daitezkeela elkarrekin, eta osotasun baten parte diren bi emaitza artistiko erakuts ditzaketela, bata bestearengandik nahitaez urrun ez daudenak, iraganeko eta egungo artista askoren adierazpen-beharrak modu zabalagoan asez.
Etiketak
- #cultura
- #innovación
- #arte
Gehiago kuxkuxeatu nahi izanez gero…
Lerratu gehiago erakusteko
BizkaiaTech, burmuin geldigaitzei zuzendutako teknologiari buruzko aldizkaria, Bizkaiko Foru Aldundiarena.
Cookieak
Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu tekniko- analisi- eta pertsonalizazio- helburuetarako, hala nola erabiltzaileak zer nabigazio-hizkuntza erabili duen jakiteko. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
Cookien politika
Web-orri honek, https://www.bizkaia.eus (aurrerantzean, "Webgunea"), nabigazioaren bidez eta zerbitzuaren hartzailearen IP helbidearen bidez nabigazioaren beraren jarraipena egiteko tresnak erabiltzen ditu; honela, zerbitzuak edo haren funtzionamendu teknikoa hobetzeko eta bermatzeko, beste erabiltzaile batzuengandik bereizteko eta nabigazio-ohiturak aztertzeko.
Cookien politika honen helburua da erabiltzen ditugun cookien funtzionamenduari eta erabilgarritasunei buruzko informazio argi eta zehatza ematea.
Zer dira eta zertarako erabiltzen ditugu cookieak?
Cookie bat webgune jakin batzuetan sartzen zarenean zure ordenagailuan deskargatzen den fitxategi bat da.
Cookiek, besteak beste, erabiltzaile baten edo haren ekipamenduaren nabigazio-ohiturei buruzko informazioa biltzea eta berreskuratzea ahalbidetzen diote webgune bati. Barne hartzen duten informazioaren arabera eta ekipamendua erabiltzen den moduaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko erabili daitezke.
Indarrean dagoen legeak aukera ematen du cookieak bere gailuan gordetzeko, webgune honen funtzionamendurako behar-beharrezkoak badira. Hala ere, gainerako cookie motetarako baimena beharko dugu.
Cookie motak, horiek kudeatzen dituen erakundearen arabera
Cookieak bidaltzen dituen ekipo edo domeinua kudeatzen eta jasotako datuak tratatzen dituenaren arabera, honako hauek bereizten ditugu:
- Cookie propioak: Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen dituenak.
-
Hirugarrenen cookieak: cookien bidez bildutako datuak erabiltzen dituen beste erakunde batek kudeatzen ditu.
Webgune honetan Eusko Jaurlaritzaren cookieak aurki daitezke, bere helburuetarako erabiliak eta Bizkaiko Foru Aldundiaz kanpoko domeinuetan gordetzen direnak.
Cookie motak, xedearen arabera
- Cookie teknikoak: erabiltzaileak webgune, plataforma edo aplikazio batean nabigatzea ahalbidetzen dute, baita horietan dauden aukera edo zerbitzu desberdinak erabiltzea ere; hala nola, trafikoa kontrolatzea eta datuak komunikatzea, saioa identifikatzea, sarrera mugatua duten ataletan sartzea, ekimen batean izena emateko edo parte hartzeko eskaera egitea, hedapenerako bideoak edo soinua daukaten edukia gordetzea edo sare sozialen bidez edukiak partekatzea.
- Analisi-cookieak: erabiltzaile kopurua zenbatzea ahalbidetzen dute, baita nabigazioaren neurketa eta analisi estatistikoa egitea ere. Horren helburua eskura dauden zerbitzuak hobetzea da. Propioak edo hirugarren batenak izan daitezke.
- Pertsonalizazio-cookieak: erabiltzaileak zerbitzura sartzea ahalbidetzen dute erabiltzailearen gailuan aurretik definitutako irizpide batzuen araberako ezaugarri orokor batzuekin; hala nola, hizkuntza, zerbitzura sartzeko erabiltzen den nabigatzaile mota, zerbitzura sartzeko erabiltzen duen eskualdeko konfigurazioa, eta abar.
Cookien iraupena
- Saiorako cookieak: erabiltzailea webgune batera sartzen den bitartean datuak bildu eta gordetzen dituzte.
- Cookie iraunkorrak: datuek gailuan gordeta jarraitzen dute, eta horietara sartu daiteke eta horiek tratatu cookie-en arduradunak definitutako aldi batean. Aldi hori minutu batzuetatik zenbait urtetara bitartekoa izan daiteke.
Zer cookie erabiltzen ditu webgune honek?
Lerro bakoitzean cookie(teknikoak) bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| JSESSIONID | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| ASPSESSIONID | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| TS01 | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| LFR_SESSION_STATE | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| COOKIE_SUPPORT | Adierazi ea erabiltzaileak aktibatuta daukan cookietarako laguntza | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_tecnicas_bizkaia | Tekniken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_analitica_bizkaia | Analisien cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_preferencias_bizkaia | Lehentasunen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_terceros_bizkaia | Hirugarrenen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| CPLB | Karga orekatzeko gure zerbitzariek erabilitako informazioa jasotzen du | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| Kultursistema_session | Erabiltzailearen saioa mantendu | Ordu 1 | Kultursistema |
| XSRF-TOKEN | CSRF (Cross Site Request Forgery) erasoak saihesteko | Ordu 1 | Kultursistema |
| _GRECAPTCHA | Babestu webgunea spametik eta indar handiko erasoetatik | 6 hilabete |
Lerro bakoitzean analisirako cookie bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| dtCookie | Bisita bat arakatzen du hainbat eskaeraren bidez | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| dtLatC | Zerbitzariaren sortasuna neurtzen du errendimenduaren monitorizaziorako | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| dtPC | Beharrezkoa balizen transmisiorako parametro egokiak identifikatzeko; korrelaziorako saioaren IDa barne hartzen du | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| dtSa | Erdi mailako biltegia orrialdeak hartzen dituzten ekintzetarako | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| rxVisitor | Bisitariaren ID saioak korrelazioan jartzeko | Etengabe | Bizkaiko Foru Aldundia |
| rxvt | Saioaren itxarote-denbora | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| iyrc-user-id | Erabiltzaileak bereiztea | Ordu 1 | Bizkaiko Foru Aldundia |
| _ga, _ga_XXXXXXXXXXX | Erabiltzailea bereiztea | 2 urte | Google Analytics |
| _gat, _gat_XXXXXXXXXXX | Eskaeren ehunekoa mugatzea | Minutu 1 | Google Analytics |
| _gid | Erabiltzaileak bereiztea | Egun 1 | Google Analytics |
| MUID | Erabiltzailea bereiztea | Urtebete | Microsoft Clarity |
| _clck | Lehentasunak esleitzea erabiltzaile berdinari | Urtebete | Microsoft Clarity |
| _clsk | Konektatu saio batean ikusitako hainbat orri | Urtebete | Microsoft Clarity |
| CLID | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
| ANONCHK | Erabiltzailea bereiztea | Egun 1 | Microsoft Clarity |
| MR | Adierazi noiz freskatu MUID | 6 hilabete | Microsoft Clarity |
| SM | Sinkronizatu MUID Microsoft inguruan | Urtebete | Microsoft Clarity |
Lerro bakoitzean cookie(Pertsonalizazio) bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| Idioma | Erabiltzailearen hizkuntzarik gustukoena aukeratzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| cookie-tramites-favs | Gorde gogoko izapideak Aurretiazko Hitzorduan | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
Lerro bakoitzean cookie(Hirugarrenen) bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| CLID | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
| APISID | Gorde erabiltzailearen lehentasunak eta informazioa orriak bistaratzean, Google mapak bertan daudela. | 2 urte | |
| HSID | Iruzurra prebenitzea | 2 urte | |
| MUID | Bereizi erabiltzailea | Urtebete | Microsoft Clarity |
| NID | Gogoratu bere lehentasunak eta beste edozein informazio | 6 hilabete | |
| SAPISID | Erakutsi iragarki pertsonalizatuak Googleko webguneetan | 2 urte | |
| SID | Eskaini iragarkiak edo retargeting entregatzea, eskaini iruzurra prebenitzea. | 2 urte | |
| SIDCC | Eskaini web-trafiko fidagarriaren identifikazioa. | Urtebete | |
| SM | Microsoften domeinuen arteko MUIDa sinkronizatzeko erabiltzen da | Saioa | Microsoft Clarity |
| SSID | Eskaini iragarkiak edo retargeting entregatzea, eskaini iruzurra prebenitzea. | 2 urte | |
| __Secure-1PAPISID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
| __Secure-1PSID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
| __Secure-1PSIDCC | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
| __Secure-1PSIDTS | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
| __Secure-3PSID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
| __Secure-3PSIDCC | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | Urtebete | |
| __Secure-3PSIDTS | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
| __Secure-ENID | Webguneko zerbitzuak eta aukerak erabiltzeko beharrezko cookiea | Urtebete | |
| ar_debug | Araztu iragarkiak. | Urtebete | |
| MR | Adierazi noiz freskatu MUID | 6 hilabete | Microsoft Clarity |
| XSRF-TOKEN | CSRF (Cross Site Request Forgery) erasoak saihesteko | 1 ordu | Kultursistema |
| _fbp | Gorde eta arakatu webguneetan bisitak | Urtebete | |
| kultursistema_session | Mantendu erabiltzailearen saioa | 1 ordu | Kultursistema |
| AEC | Detektatu spam, iruzurra eta gehiegikeria | 6 hilabete | |
| SOCS | Gorde erabiltzailearen cookie-aukerak | 13 hilabete | |
| Locale | Ez dago eskuragarri | Gobierno Vasco | |
| _hegoa_coop_session | Sortu erabiltzaileentzat saio-identifikatzaile bat | Saioa | Gobierno Vasco |
Nola desaktibatu edo ezabatu daitezke cookieak?
Erabiltzaileak, Webgunera lehen aldiz sartzen denean, cookieak konfiguratu eta onartu edo baztertu ahal izango ditu webgunean bertan. Ondoren, erabiltzaileak edozein unetan aldatu edo kendu ahal izango du baimena cookien politika honen bidez edo konfigurazioaren bidez.
Hala ere, edozein unetan baliatu ahal izango duzu horiek libreki desaktibatzeko eskubidea, bai eta webgune honetako cookieak ezabatzekoa ere. Ekintza horiek desberdin egiten dira, erabiltzen ari zaren nabigatzailearen arabera. Hemen utziko dizugu nabigatzaile ezagunenetarako gida azkar bat.
- Desaktibatu cookieak Chromen
- Desaktibatu cookieak Exploreren
- Desaktibatu cookieak FireFoxen
- Desaktibatu cookieak Safarin
- Desaktibatu cookieak Edgen
Cookie-ak desaktibatu edo ezabatzen badira baliteke webguneko zenbait funtzionaltasun ondo ez ibiltzea.
Aldaketak Cookien Politikan
Webguneak cookien politika hau aldatzeko eskubidea gordetzen du, betiere, indarrean dagoen legediak baimentzen duen moduan. Horregatik, gure webgunera sartzen zaren bakoitzean politika hori berrikusteko gomendatzen dizugu, dagozkion eguneraketa- eta informazio-ondorioetarako.
Cookieak konfiguratzea
Jarraian, erakutsiko dizugu gure webguneak zer kategoriatarako erabiltzen dituen cookieak. Haiek onartuta edo ukatuta zure aukeraketa pertsonaliza dezakezu, horretarako dauden botoien bidez. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
-
Cookie teknikoak Beti aktibo
Beharrezkoak dira gure webgunean nabigatzeko eta oinarrizko zereginetarako, webguneak behar bezala funtziona dezan.
