AA, tresna bat. Sorkuntza, gizakiaren ekintza bat
#Soul tech
2025.10.06 Irakurketa denbora: 6 minuto
BizkaiaTech argitalpen taldea
Ilustrazioa: Nerea Bermejo (Bermi)
Adimen artifiziala (AA) dena hankaz gora jarrita sartu da gure eguneroko bizitzetan. Baliteke oraindik ez jakitea izango duen benetako inpaktua, baina argi dago ikasteko, lan egiteko, kontsumitzeko eta erlazionatzeko ditugun moduak eraldatzen ari dela.
Adimen artifizialaren nonahikotasunaren ondorioz, gizakiarenak bakarrik diren gaitasunen eta teknologia batek horiek ordezkatzeko duen aukerari buruzko eztabaida interesgarria sortzen ari da. Zer gertatuko da sormenarekin? Posible al da AAk talentua ordezkatzea, pertsona bat gai batean nabarmentzea eragiten duen bertute gisa ulertuta?
Goldman Sachsen ikerketa baten arabera, AAk, arte eta diseinuaren sektoreetako %26a automatizatzeko aukera izango luke. McKinseyren txostena bide berdinetik doa, eta horrek 30ean ezartzen du automatizatu ahalko liratekeen orduen ehunekoa.
Artemisia Gentileschik edo Pablo Picassok AA tresnak erabili izan balituzte beren ondarea garatzeko, zein izango litzateke haien garrantzi historikoa?
Arantza Lauzirika artista da, Artean eta Ikus-entzunezko Baliabideetan doktorea, eta Arte eta Teknologia saileko irakasle titularra eta ikertzailea da EHUn. Gainera, teknologia horrek produkzio artistikoan duen eraginaren lekuko izaten ari da.
Argi dauka.
«Adimen artifiziala tresna bat gehiago baino ez da», sutsu defendatzen du BizkaiaTech Magazinearekin izandako elkarrizketa batean. «Erabilgarria izan daiteke sormen-prozesuetan laguntzeko, bere garaian deabrutuak edo gainbaloratuak izan ziren tresna batzuekin gertatu zen bezalaxe», azaltzen du. Adituaren ustez, haluzinazio-fasea deritzon horretatik pasatuko da, «mundu guztiak denerako erabili nahi duen hasierako une hori, konponbide unibertsala izango balitz bezala. Azkenean, denboraren ondorioz, gauza bakoitzak bere lekua hartzen du eta tresna lan-fluxu normalean txertatzen da».
Zeintzuk dira artearen sektorea hobetzen duten AAren ezaugarri espezifikoak? «Lan mekanikoak arindu ditzake, horiek, askotan, autonomo den eta lan prekarioa duen artistari dagozkio», azaldu du. Adibidez, pertsona bakar batek den-dena egiten duen animaziozko produkzio independente baten kasuan, AA prozesu mekanikoez edo zeregin errepikakorrez arduratu daiteke. «Industrian, pertsona bakoitzak rol definitu bat du eta honek ez du hainbesteko garrantzirik, baina produkzio independentean alde handia markatu eta prozesu horiek asko arindu ditzake».
Artean adimen artifiziala erabiltzeari buruzko eztabaidak ezin ditu piztu dituen beldurrak uxatu, eta berak ondo daki hori. «Argazkigintzarekin eta aurreko teknologia guztiekin antzeko zerbait gertatu zen», gogoratu du. Lehen, argazkilari bat artista eta teknikoa zen aldi berean. Argazkigintzaren teknika jendarteratzearekin batera, edonork egin ahal izango zuenaren beldurra sortu zen.
Lauzirikarentzako, «teknika menperatzea eta sortzea ez dira gauza bera». Hau da, argazkiak ateratzeko, kamerak ematen duenaren mende egon zaitezke, kontrolik eta irizpiderik gabe, eta hori ez da sorkuntza. «Tresna batekin ezagutza teknikotik lan egitea eta ezagutza sortzaile batetik lan egitea oso desberdinak dira», defendatzen du.
MERKATUAREN ERAGINA ETA ARTEAREN MERKANTILIZAZIOA
Haren analisia zabaldu egiten da merkatuaren zereginean sartzen garenean. «Merkatuak irabaziak bilatzen ditu, eta bitartekari batzuk artistaren lanetik bizi dira. Bere irabaziak arriskuan daudenean, arazoak sortzen dira», azaldu du.
Hori gertatu zen artistak beren lana web orrietan eskegitzen hasi zirenean: galerista eta arte-merkatarientzako mehatxu gisa sumatzen zen, eta horiek beren papera ezinbestekoa zela defendatzen zuten. «Historia etengabe errepikatzen da, gero eta ziklo laburragoetan bada ere».
Bere ibilbidean, jakintza irekia eta lizentzia libreak defendatu izan ditu beti, baina ñabardurekin. Bereizi egin behar dira pertsonentzat irekitako ezagutza eta enpresek ustiatzeko irekitako ezagutza. Creative Commons bezalako lizentzia libre bat positiboa da, baldin eta egileak bere lana aipatuz eta helburu komertzialik gabe erabil daitekeela erabakitzen badu. Baina sare sozial batek igotzen duzun guztia bere jabetzakoa izatera pasatzen dela inposatzen dizunean, beste zerbaitetaz ari gara».
Gogoratu, gainera, 80ko hamarkadaz geroztik, edozein sorkuntzak copyright automatikoa duela, hori erregistratu beharrik gabe. Bere ustez, «lizentzia libreek pertsonen arteko erabilera malgutzen laguntzen dute, baina arazoak sortzen dira plataforma edo enpresa handiek eduki hori baimenik gabe irabazteko erabiltzen dutenean». Dena dela, hau ere ez da gauza berria. «Photoshop edo animazio programak bezalako tresnek asmatzen zituzten jada sortzaileak eskuz egiten ez zituen tarteko urratsak. Desberdintasuna egungo eskalan eta ematen zaion erabilera motan dago, eta hori askotan eduki hutsalak edo biralak sortzeko erabiltzen da. Nire ustez, txistearen sukarra pasatzen denean, gauza bakoitza bere lekura itzuliko da, beste moda batzuekin gertatu den bezala».
KULTURA-HEZKUNTZAN ESKU HARTZEAREN GARRANTZIA
Eta, zer gertatzen da talentuarekin? Teknologiak badu eraginik berezko talentua atzemateko orduan?
Lauzirikaren ustez, talentu hitza bera ere galbideratu eta merkatilizatu den hitza da, besteak beste, «berritzailetza» hitza bezala. «Ez dut berezko talentuan sinisten; hori hezkuntza eta lanaren ondorioa da». Faktore askok dute eragina modu erabakigarrian, hala nola kultura- eta hezkuntza-testuinguruak. ELGAk (Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundea) arte-hezkuntzak funtsezko trebetasunak —hala nola pentsamendu kritikoa, arazoak konpontzea eta sormena— garatzen laguntzen duela onartzen du; hala ere, eragin horren tamaina testuinguruaren arabera aldatu egiten dela eta beti kopuru zehatzetan neurtzen ez dela iradokitzen du.
Bestalde, PISA 2022 txostenaren —15 urteko ikasleen errendimendua eta gaitasunak neurtzen dituen nazioarteko azterketa bat— arabera, ikasleen %78ak, ELGAren batezbestekoaren arabera, lortu zuen pentsamendu sortzailearen oinarrizko maila gutxienez; adierazle horrek, (eta adituak bat datoz honekin) arteak prestakuntzan integratzearen garrantzia indartzen du. Esperientzia horiek, kultur adierazpena aberasteaz gain, gizartean moldatzeko funtsezkoak diren gaitasun kognitiboak indartzen dituzte.
«Eskola garaian gazteak artean eta kulturan heztean inbertitzen duen gizarte bat —erakusketak bisitatzen, irakurtzen, gauzak estimatzen ikasten, ikaskuntza-metodologia gisa prozesu sortzaileak erabiltzen, praktikan trebatzen, etab.— publiko objektibo bat eta haztegi bat sortzen ari da, eta, bertan, bertakotu egiten dira kulturaren kontsumoa eta artearen alderdi guztiak aintzat hartzea. Hori sustatzen ez bada, ez dago ezer sortzeko oinarririk».
Eta ez da artearen sektorean aritzen diren pertsonez bakarrik ari. Zerbait transbertsala da, botere eraldatzaile ikaragarria duena. Sortzailea izateak ez du artean bakarrik balio. Trebetasun horiek baliagarriak izan daitezke edozein arlotan, ez bakarrik arlo artistikoan. Beraz, badago da alde batera utzi ezin daitekeen arrisku bat. «Hezkuntza-sistemak gaitasun horietan heztea kentzen badu (are gehiago, ekonomia-klaseen arabera aldatzen baditu), ospea eta dirua ahalegin txikienarekin baino lortu nahi ez duten pertsonak ari gara trebatzen, eta hori gehiegi errazten du egungo teknologiak».
Bere azken hausnarketa ohartarazpen eta proposamen gisa sentitzen da aldi berean: adimen artifiziala, edozein tresna bezala, ez da berez ona ez txarra. Nola, zertarako eta zein ezagutzarekin erabiltzen den da garrantzitsuena. «Azkenean, sorkuntzak giza ekintza izaten jarraitzen du. Eta hori ezin du inongo makinak ordezkatu. Edonork sortu dezake irudi bat, begi aditu edo heziak bakarrik daki horri zentzua eta balioa ematen».
Etiketak
- #futuro
- #arte
- #inteligencia artificial
- #talento
- #bellas artes
Gehiago kuxkuxeatu nahi izanez gero…
Lerratu gehiago erakusteko
BizkaiaTech, burmuin geldigaitzei zuzendutako teknologiari buruzko aldizkaria, Bizkaiko Foru Aldundiarena.
Cookieak
Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu tekniko- analisi- eta pertsonalizazio- helburuetarako, hala nola erabiltzaileak zer nabigazio-hizkuntza erabili duen jakiteko. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
Cookien politika
Web-orri honek, https://www.bizkaia.eus (aurrerantzean, "Webgunea"), nabigazioaren bidez eta zerbitzuaren hartzailearen IP helbidearen bidez nabigazioaren beraren jarraipena egiteko tresnak erabiltzen ditu; honela, zerbitzuak edo haren funtzionamendu teknikoa hobetzeko eta bermatzeko, beste erabiltzaile batzuengandik bereizteko eta nabigazio-ohiturak aztertzeko.
Cookien politika honen helburua da erabiltzen ditugun cookien funtzionamenduari eta erabilgarritasunei buruzko informazio argi eta zehatza ematea.
Zer dira eta zertarako erabiltzen ditugu cookieak?
Cookie bat webgune jakin batzuetan sartzen zarenean zure ordenagailuan deskargatzen den fitxategi bat da.
Cookiek, besteak beste, erabiltzaile baten edo haren ekipamenduaren nabigazio-ohiturei buruzko informazioa biltzea eta berreskuratzea ahalbidetzen diote webgune bati. Barne hartzen duten informazioaren arabera eta ekipamendua erabiltzen den moduaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko erabili daitezke.
Indarrean dagoen legeak aukera ematen du cookieak bere gailuan gordetzeko, webgune honen funtzionamendurako behar-beharrezkoak badira. Hala ere, gainerako cookie motetarako baimena beharko dugu.
Cookie motak, horiek kudeatzen dituen erakundearen arabera
Cookieak bidaltzen dituen ekipo edo domeinua kudeatzen eta jasotako datuak tratatzen dituenaren arabera, honako hauek bereizten ditugu:
- Cookie propioak: Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen dituenak.
-
Hirugarrenen cookieak: cookien bidez bildutako datuak erabiltzen dituen beste erakunde batek kudeatzen ditu.
Webgune honetan Eusko Jaurlaritzaren cookieak aurki daitezke, bere helburuetarako erabiliak eta Bizkaiko Foru Aldundiaz kanpoko domeinuetan gordetzen direnak.
Cookie motak, xedearen arabera
- Cookie teknikoak: erabiltzaileak webgune, plataforma edo aplikazio batean nabigatzea ahalbidetzen dute, baita horietan dauden aukera edo zerbitzu desberdinak erabiltzea ere; hala nola, trafikoa kontrolatzea eta datuak komunikatzea, saioa identifikatzea, sarrera mugatua duten ataletan sartzea, ekimen batean izena emateko edo parte hartzeko eskaera egitea, hedapenerako bideoak edo soinua daukaten edukia gordetzea edo sare sozialen bidez edukiak partekatzea.
- Analisi-cookieak: erabiltzaile kopurua zenbatzea ahalbidetzen dute, baita nabigazioaren neurketa eta analisi estatistikoa egitea ere. Horren helburua eskura dauden zerbitzuak hobetzea da. Propioak edo hirugarren batenak izan daitezke.
- Pertsonalizazio-cookieak: erabiltzaileak zerbitzura sartzea ahalbidetzen dute erabiltzailearen gailuan aurretik definitutako irizpide batzuen araberako ezaugarri orokor batzuekin; hala nola, hizkuntza, zerbitzura sartzeko erabiltzen den nabigatzaile mota, zerbitzura sartzeko erabiltzen duen eskualdeko konfigurazioa, eta abar.
Cookien iraupena
- Saiorako cookieak: erabiltzailea webgune batera sartzen den bitartean datuak bildu eta gordetzen dituzte.
- Cookie iraunkorrak: datuek gailuan gordeta jarraitzen dute, eta horietara sartu daiteke eta horiek tratatu cookie-en arduradunak definitutako aldi batean. Aldi hori minutu batzuetatik zenbait urtetara bitartekoa izan daiteke.
Zer cookie erabiltzen ditu webgune honek?
Lerro bakoitzean cookie(teknikoak) bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| JSESSIONID | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| ASPSESSIONID | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| TS01 | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| LFR_SESSION_STATE | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| COOKIE_SUPPORT | Adierazi ea erabiltzaileak aktibatuta daukan cookietarako laguntza | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_tecnicas_bizkaia | Tekniken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_analitica_bizkaia | Analisien cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_preferencias_bizkaia | Lehentasunen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_terceros_bizkaia | Hirugarrenen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| CPLB | Karga orekatzeko gure zerbitzariek erabilitako informazioa jasotzen du | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| Kultursistema_session | Erabiltzailearen saioa mantendu | Ordu 1 | Kultursistema |
| XSRF-TOKEN | CSRF (Cross Site Request Forgery) erasoak saihesteko | Ordu 1 | Kultursistema |
| _GRECAPTCHA | Babestu webgunea spametik eta indar handiko erasoetatik | 6 hilabete |
Lerro bakoitzean analisirako cookie bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| dtCookie | Bisita bat arakatzen du hainbat eskaeraren bidez | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| dtLatC | Zerbitzariaren sortasuna neurtzen du errendimenduaren monitorizaziorako | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| dtPC | Beharrezkoa balizen transmisiorako parametro egokiak identifikatzeko; korrelaziorako saioaren IDa barne hartzen du | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| dtSa | Erdi mailako biltegia orrialdeak hartzen dituzten ekintzetarako | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| rxVisitor | Bisitariaren ID saioak korrelazioan jartzeko | Etengabe | Bizkaiko Foru Aldundia |
| rxvt | Saioaren itxarote-denbora | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| iyrc-user-id | Erabiltzaileak bereiztea | Ordu 1 | Bizkaiko Foru Aldundia |
| _ga, _ga_XXXXXXXXXXX | Erabiltzailea bereiztea | 2 urte | Google Analytics |
| _gat, _gat_XXXXXXXXXXX | Eskaeren ehunekoa mugatzea | Minutu 1 | Google Analytics |
| _gid | Erabiltzaileak bereiztea | Egun 1 | Google Analytics |
| MUID | Erabiltzailea bereiztea | Urtebete | Microsoft Clarity |
| _clck | Lehentasunak esleitzea erabiltzaile berdinari | Urtebete | Microsoft Clarity |
| _clsk | Konektatu saio batean ikusitako hainbat orri | Urtebete | Microsoft Clarity |
| CLID | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
| ANONCHK | Erabiltzailea bereiztea | Egun 1 | Microsoft Clarity |
| MR | Adierazi noiz freskatu MUID | 6 hilabete | Microsoft Clarity |
| SM | Sinkronizatu MUID Microsoft inguruan | Urtebete | Microsoft Clarity |
Lerro bakoitzean cookie(Pertsonalizazio) bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| Idioma | Erabiltzailearen hizkuntzarik gustukoena aukeratzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| cookie-tramites-favs | Gorde gogoko izapideak Aurretiazko Hitzorduan | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
Lerro bakoitzean cookie(Hirugarrenen) bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| CLID | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
| APISID | Gorde erabiltzailearen lehentasunak eta informazioa orriak bistaratzean, Google mapak bertan daudela. | 2 urte | |
| HSID | Iruzurra prebenitzea | 2 urte | |
| MUID | Bereizi erabiltzailea | Urtebete | Microsoft Clarity |
| NID | Gogoratu bere lehentasunak eta beste edozein informazio | 6 hilabete | |
| SAPISID | Erakutsi iragarki pertsonalizatuak Googleko webguneetan | 2 urte | |
| SID | Eskaini iragarkiak edo retargeting entregatzea, eskaini iruzurra prebenitzea. | 2 urte | |
| SIDCC | Eskaini web-trafiko fidagarriaren identifikazioa. | Urtebete | |
| SM | Microsoften domeinuen arteko MUIDa sinkronizatzeko erabiltzen da | Saioa | Microsoft Clarity |
| SSID | Eskaini iragarkiak edo retargeting entregatzea, eskaini iruzurra prebenitzea. | 2 urte | |
| __Secure-1PAPISID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
| __Secure-1PSID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
| __Secure-1PSIDCC | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
| __Secure-1PSIDTS | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
| __Secure-3PSID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
| __Secure-3PSIDCC | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | Urtebete | |
| __Secure-3PSIDTS | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
| __Secure-ENID | Webguneko zerbitzuak eta aukerak erabiltzeko beharrezko cookiea | Urtebete | |
| ar_debug | Araztu iragarkiak. | Urtebete | |
| MR | Adierazi noiz freskatu MUID | 6 hilabete | Microsoft Clarity |
| XSRF-TOKEN | CSRF (Cross Site Request Forgery) erasoak saihesteko | 1 ordu | Kultursistema |
| _fbp | Gorde eta arakatu webguneetan bisitak | Urtebete | |
| kultursistema_session | Mantendu erabiltzailearen saioa | 1 ordu | Kultursistema |
| AEC | Detektatu spam, iruzurra eta gehiegikeria | 6 hilabete | |
| SOCS | Gorde erabiltzailearen cookie-aukerak | 13 hilabete | |
| Locale | Ez dago eskuragarri | Gobierno Vasco | |
| _hegoa_coop_session | Sortu erabiltzaileentzat saio-identifikatzaile bat | Saioa | Gobierno Vasco |
Nola desaktibatu edo ezabatu daitezke cookieak?
Erabiltzaileak, Webgunera lehen aldiz sartzen denean, cookieak konfiguratu eta onartu edo baztertu ahal izango ditu webgunean bertan. Ondoren, erabiltzaileak edozein unetan aldatu edo kendu ahal izango du baimena cookien politika honen bidez edo konfigurazioaren bidez.
Hala ere, edozein unetan baliatu ahal izango duzu horiek libreki desaktibatzeko eskubidea, bai eta webgune honetako cookieak ezabatzekoa ere. Ekintza horiek desberdin egiten dira, erabiltzen ari zaren nabigatzailearen arabera. Hemen utziko dizugu nabigatzaile ezagunenetarako gida azkar bat.
- Desaktibatu cookieak Chromen
- Desaktibatu cookieak Exploreren
- Desaktibatu cookieak FireFoxen
- Desaktibatu cookieak Safarin
- Desaktibatu cookieak Edgen
Cookie-ak desaktibatu edo ezabatzen badira baliteke webguneko zenbait funtzionaltasun ondo ez ibiltzea.
Aldaketak Cookien Politikan
Webguneak cookien politika hau aldatzeko eskubidea gordetzen du, betiere, indarrean dagoen legediak baimentzen duen moduan. Horregatik, gure webgunera sartzen zaren bakoitzean politika hori berrikusteko gomendatzen dizugu, dagozkion eguneraketa- eta informazio-ondorioetarako.
Cookieak konfiguratzea
Jarraian, erakutsiko dizugu gure webguneak zer kategoriatarako erabiltzen dituen cookieak. Haiek onartuta edo ukatuta zure aukeraketa pertsonaliza dezakezu, horretarako dauden botoien bidez. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
-
Cookie teknikoak Beti aktibo
Beharrezkoak dira gure webgunean nabigatzeko eta oinarrizko zereginetarako, webguneak behar bezala funtziona dezan.
