BAY OF BISCAY, BAY OF CARE

Bay of Biscay, Bay of Care” Bizkaiko Foru Aldundiak Europako aditu-talde batekin eta AGE Platform Europe erakundearekin elkarlanean, iraupen luzeko zainketei buruzko etorkizuneko hausnarketa egiteko, aritu zearen emaitza da.

AGE Platform Europe Plataforman sartu

HELBURUA

2020ko martxoaren 3an, COVID 19 pandemiaren aurretik, Bizkaiko Foru Aldundiak lankidetza-hitzarmen bat onartu zuen adinekoen eskubideen alde lan egiten duten erakundeen Europako sare nagusia den eta iraupen luzeko zaintzei buruzko hausnarketan erreferentzia den AGE Platform Europe erakundearekin.

Hitzarmenaren helburua aditu-talde bat sortzea da, iraupen luzeko zainketen etorkizuneko eredu baten oinarriak zehazteko, gaur egungo aldaketa sozial eta demografikoak kontuan hartuta. Azken txosten batean islatuko da talde horren bi urteko lankidetza-lanaren ondoriozko hausnarketa.

Lankidetza horren esparruan, Sarah Harper-ek gidatutako 6 adituz osatutako talde bat sortu da. Aditu horiek, AGE Platform Europe koordinaziopean, partekatuko dute iraupen luzeko zainketen egungo testuinguruari eta etorkizunean aurre egin beharreko erronka handiei buruzko gogoeta bat, aldizkako bileren bidez, giza eskubideetan eta pertsonen premien aniztasunean oinarritutako zaintza-eredu baten bidez, iraupen luzeko zaintza-eredu bat eratzeko giltzarri gisa.

AGE PLATFORM EUROPE

AGE Platform Europe 50 urtetik gorako pertsonen eta pertsonentzako Europako erakunde-sare bat da, eta bere helburua da Europar Batasuneko 200 milioi adineko pertsonen interesei ahotsa ematea eta haien interesak sustatzea eta gehien kezkatzen dituzten gaien inguruan sentsibilizatzea. AGEk hainbat jarduera politiko eta informatibotan parte hartzen du, adinekoen arazoak EBren agendan sartzeko eta adinekoen taldeen arteko sareak sortzen laguntzeko. Gure printzipio gidarien arabera, jarrerak aldatu behar dira adin guztientzako gizarte europar bat lortzeko, eta belaunaldien arteko elkartasuna sustatu behar da, adinekoek gizarteari egiten dioten ekarpena aitortzeko.

AGE Platform EuropePlataformara sartu

ADITUAK