Zabalguneko zirku-antzokiaren zorigaitza

1912ko azaroaren 24an, Bilbok ikaragarrizko katastrofea nozitu zuen: Zabalguneko Zirku Antzokiko goi-palkoko ikusleek ā€“gehienak zine-proiekzio bat ikustera joandako umeakā€“, sute bat zegoelakoan, irtetera egin zuten izuak hartuta, baina ateak itxita aurkitu zituzten. Eskailera estu eta zut batetik ihes egiten saiatzean, batzuk besteen gainean jausi ziren eta, pilaketaren ondorioz, berrogeita lau ume eta bi heldu hil

Atsekabe-erakuskariak hiriaz jabetu ziren hurrengo egunetan; bereziki, jendetza handi bat bilduta gorpuak kaleetan zehar garraiatu zituztenean eta Vista Alegreko hilerrian ehortzi zituztenean. Ondoren, agintarien jardunaren kontrako kritikak heldu ziren, proiekzioak egiten utzi baitzuten segurtasun-baldintzak betetzen ez zituen lokal batean. Guztiarekin, prozedura judizial guztiak itxi ziren auzi hargatik inor inputatua izan gabe. Hilerriaren erdian, gertaeraren oroigarri, mausoleo bat eraiki zuten, zeinaren azpian biktimak dautzan.